Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

muxar (orobat muxarra) 1 iz bisiguaren familiako arraina, gorputz hertsatua eta albo zilarkarak dituena (Diplodus sp).

-Galde iezaiozu Donibaneko emakume bati zer den muxarra eta zer den lupia, eta berehala esango dizu. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 173. orr.

Muxarra batzuk geneuzkan erretzen paratuak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 160. orr.

Haziak, arrabak eta tripabarruak zopara bota ditzala muxarrarekin batera, eta zamoa saltsan jar dezala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 428. orr.

2 marmota.

Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 623. orr.

Izan ere, muxarrak behin lo hartuz gero negu osoa pasatzen du lotan. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus