Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

muxika 1 iz mertxika.

Muxikondo bat ere bazegoen, bi urtetan behin muxika asko ematen zituena. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 178. orr.

Muxikondo bat ere bazegoen, bi urtetan behin muxika asko ematen zituena. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 178. orr.

Zer asma egoten zen beti, eta baratzeko horma ertzera agertzen zenean, udare eta muxikak hartu eta botako zizkien neskatxei. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 207. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Edandakoa, jakina, ez zen Txemak lehentxeago amesturiko muxika-ur azukreztatu freskagarri hura. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 96. orr.

Muxika-hezurrezko larruazala, begi adi erneen arteko zimurra. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 365. orr.

Emiliok emakumearen muxika-hanketan baino ezin du pentsatu, gabardina kenduko dionean jantzirik ote daukan angorazko jertse grisa, ezagutu zuenean bezala. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 111. orr.

Neskaren azaleko zurbiltasun zilartsua ez zen arroz-hautsez estaliriko masailetako muxika-biloxkarena. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus