Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nabarmenki adlag nabarmenkeriaz.

"Zazpiak bat" goiburua nabarmenki darabilen lehen olerkia bide da. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 125. orr.

Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 81. orr.

"Irakasle jauna", hasten da esaten, hitz hori nabarmenki ahoskatuz. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 51. orr.

Pozik nengoen ni, zinez; eta bera ere bai, nabarmenki. Txillardegi   «Putzu» - 300. orr.

Eta gogoko zuen musika, nabarmenki. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 232. orr.

Ahaleginak ahalegin, huts egin zuen nabarmenki. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 96. orr.

Arnasa hartu du ostera abokatuak nabarmenki. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 160. orr.

Oroitzeko premia, haurtzaroaren irudia moldatzea, nabarmenki larria zen ordurako berarentzat; baina artean ez zuen aurkitu bere bidea. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 163. orr.

Gaztea zen eta indartsua, gorputzeko gihar guztiak nabarmenki markatuak zituen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 130. orr.

Patioan eraikuntza asko zegoen: mirabeen bizitokiak, aletegiak, sotoak... nabarmenki zahartuak denak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 170. orr.

Sei urte inguruko neskato baten aurpegi biribila ageri da erretratu nabarmenki handituan. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 90. orr.

Ez zaizkit irabazleak ez galtzaileak nabarmenki interesatzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 41. orr.

Gero eta nabarmenkiago, oinak non pausa ez neukala erreparatu nuen. Txillardegi   «Putzu» - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nabarmenki egin (3); nabarmenki gailentzen (3); oso nabarmenki (4)

gero eta nabarmenkiago (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus