Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nagusitu, nagusi, nagusitzen (orobat nausitu g.er.) 1 da ad nagusi bihurtu edo gertatu; nagusitasuna hartu.

Davidek Hadadezer menperatu zuen garaian, Damaskora jo zuen Rezonek eta Damaskoko eskualdeaz nagusitu zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,24

Madrilera aldatzea geroago etorriko duk; gure tropak Espainiaz nagusitu ahala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 76. orr.

Periferiako eremuez nagusitzeko borroka hau areago indartuko zen industria-iraultzarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Omriren aldeko jendea, ordea, Ginaten seme Tibniren aldekoari nagusitu zitzaion; Tibni hil egin zen eta Omri errege bihurtu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,22

Halaxe nagusitu zitzaion David filistearrari, habaila eta harri batez.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,50

Aramearrak nagusitzen bazaizkit, zatozkit laguntzera; amondarrak nagusitzen bazaizkizu, berriz, ni joango natzaizu laguntzera.      - 1. orr.

David inguruetako herriei nagusitu.      - 1. orr.

Gudua izugarria izan zen; baina Judasenak nagusitu ziren Jainkoaren laguntzaz.  Elizen arteko biblia   2 M 12,11

Etsaia ezingo zaizu nagusitu; hark nire zerbitzuan lan egitea eragotzi nahi zizun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 852. orr.

Hurrengo egunean, berriz, mairuekin borroka egin eta behin betiko nagusitu zitzaizkien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 148. orr.

Geroagoko ETAn nagusitu ziren ekintzaileek irribarrez har zitzaketen arazo filosofiko hauek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.

Mutilaren hats sutsua nagusitu zitzaion orduan, eztarriraino nagusitu ere, eta Hamidak begiak kliskatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Bart gauean Espainiako taldea hiru eta lau nagusitu zitzaion Jugoslaviakoari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 143. orr.

Euskal-Herrian haatik, ELB da nagusitu, eta hori lehen aldikotz, % 51 bildurik, FNSEA-k % 45.  Herria   2001-02-08

2 (gauza abstraktuez) ik gailendu.

Harik eta ingeles industria Europako mundu-ekonomian nagusitu zen arte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Baina hara, txundidura duk hire amaz nagusitu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.

Ordu batzuk geroago, festa bukatu eta poz barbaroaren atzetik beti etortzen den tristezia barbaroa nagusitu zen salaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 88. orr.

Ospakizun haiek alderantzizko eragina zuten nigan: nahigabea eta malenkonia nagusitzen zitzaizkidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 179. orr.

Hura ikusi orduko, beldurra nagusitu zen guztiengan, defendatzaileengan zein erasotzaileengan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 121. orr.

Isiltasuna nagusitu zen berriz kalean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Horrelako giroa nagusitu da gure garai honetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 262. orr.

Jakin-mina nagusitu zitzaion, ordea, Ruche jaunari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 376. orr.

Baina bere baitan harrokeria berehala nagusitu zitzaion lotsari, eta haserre erantzun zuen: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 22. orr.

Bere nahia nagusitzea lortu zuen, eta bakarrik lo egitea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 274. orr.

Eredu heterosexuala nagusitu da gizartean.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Puritanismo olatu bat nagusitzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Gure gizartean nagusitu den ideologiak, hau da, klase nagusiaren ideologiak ezartzen eta inposatzen ditu normala eta desbideratze sexuala zer den dioten irizpideak. Ilunpe berriz ere nagusituan, durundi egin zuen Bozgorailuren ahotsak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

3 adinez nagusi egin, heldutasunera iritsi.

Eta orain haurrak nagusitu dira, laster ezkontzeko adinean izango dira, eta horrela zikloa osatuko dute, denok zoriontsu izan gaitezen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 78. orr.

Haurrek, nagusitu ahala, hizkera bereziak sortzen dituzte euren jolasetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 211. orr.

Haur prodigioa nagusitu zenekoa.  Berria - Kirola   2004-06-15

Frantzia alderat etorriak diren gizonetarik gehienak, gizon heldu edo nagusituak dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise nagusitu (40); aise nagusitu zen (14); aise nagusitu zitzaion (5); aldearekin nagusitu (7); alderdia nagusitu (7); arazorik gabe nagusitu (5); baia nagusitu (6); baiezkoa nagusitu (13); baiezkoa nagusitu zen (4); beldurra nagusitu (4); berehala nagusitu (5); berriro nagusitu (8); berriz nagusitu (4)

erabat nagusitu (22); erabat nagusitu ziren (6); eromena nagusitu (4); eroso nagusitu (8); erraz nagusitu (31); erraz nagusitu zen (14); errazago nagusitu (4); espainiarra nagusitu zen (4); esprintean nagusitu zen (5); estatubatuarra nagusitu zen (4); eza nagusitu (10); ezetza nagusitu (5); ezezkoa nagusitu (9); ezezkoa nagusitu da (4); frantziarra nagusitu (4); galerak nagusitu ziren (4); gaztea nagusitu (4); giroa nagusitu (6); giroa nagusitu da (5); gogoa nagusitu (4); goitik behera nagusitu (14); gosea nagusitu (4); hasieratik nagusitu (4); hauteskundeetan nagusitu (4); hirukoa nagusitu (4)

ipar uribe nagusitu (4); iritzia nagusitu (4); isiltasuna nagusitu (39); isiltasuna nagusitu zen (28); italiarra nagusitu (4); nafarrak nagusitu ziren (4)

nagusitu arren (6); nagusitu den eredu (8); nagusitu zen berriro (4); nagusitu zen esprintean (7)

nahiko erraz nagusitu (4); nazabal nagusitu (5); oihuak nagusitu ziren (4); ongi nagusitu (6); partidetan nagusitu (4); poza nagusitu (4); proban nagusitu (4); sentimendua nagusitu (4); taldea nagusitu (12); taldea nagusitu zen (8); uribe nagusitu (4); zabaldu eta nagusitu (4)

nagusituz gero (7); nagusituz joan (4)

etsipena nagusitzen (4); joera nagusitzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus