Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahas 1 adlag nahasirik.

Sabela nahas nabari zuen eta estomaka trebes. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 34. orr.

Egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 335. orr.

· Agian ez nuen egoki jokatu, baina ordurako nahikoa buru-nahas nengoen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 26. orr.

2 nahas-mahas (orobat nahasmahas g.er.) adlag adkor nahasirik.

Eskolako sorginkeria-liburuak nahas-mahas pilatuta zeuden txoko batean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 40. orr.

Izenburu horren pean, nahi adina genero eta agerkari sailkatu ohi da, nahas-mahas sailkatu ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 15. orr.

Animaliak ere nahas-mahas bikotekatzen baitziren, otsoak katemeekin, hartzak behiekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 126. orr.

Kremallera ireki eta nik poltsan nahas-mahas sartutako arropak bereizten hasi zen, kolorezkoak alde batera, zuriak bestera. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 163. orr.

Eleak nahas-mahas jaukitzen zitzaizkion: [...]. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 64. orr.

Berriro ere sentimenduak nahas-mahas eta borborka ditut. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 228. orr.

Horra, nahas-mahas, nolako beharrordu eta parada ainitzek zizkiguten elgarretaratzeko paradak eman Lafitte eta ni bezalako batzueri. Herria   2001-10-18

Gizona zentauro baita, haragia eta adimena nahas-mahas, jainko-hatsa eta hautsa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 23. orr.

Hormetan hainbat margolan zeuden esekirik, estu-estu eta nahas-mahas. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 172. orr.

3 (izen gisa)

Iskanbila eta nahas-mahasa besterik ez zen bagoietan lehen mementoan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 78. orr.

Gauzen kokapenak garrantzi handia du nahas-mahas horretan. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 120. orr.

Gurpilen ilara luzeak, gurdiei loturiko abereen errenkada amaigabeak galtzen ziren kargatzen ari ziren salgaien nahas-mahasaren erdian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 54. orr.

Betaurrekoak jantzi eta, erdi ilunpean, pijamaren galtzen eske ibili nintzen gelako nahas-mahasean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 207. orr.

ik beherago 5. 936

Ez dakite egia nahas-mahasetik bereizten. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 93. orr.

Sekulako nahas-mahasa izan da dena-eta. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 86. orr.

Lurra nahas-mahas hutsa zen; ilunbeak estalitako leize handia. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 15. orr.

Gure lubakiak eta babeslekuak nahas-mahas erabatekoan utzi zituzten aurreko egoiliarrek, Seaforths-eko Jock konpainiakoek. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 128. orr.

Nahas-mahas sasiilustratu bat dirudi denak: munduaren arima, unibertsoaren batasuna, gizadiaren solidaritatea, nazioaren edo arrazaren izpiritua, norbanakoarena, etab. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Lehendik ere egona nintzen han, eta ez ninduen harritu ikasle gazte, bulegari presatu eta zeregin handirik gabeko errentadun itxurako jende nahas-mahas haren barailak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 9. orr.

· Nahas-mahas garaiak dira. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 38. orr.

5 nahas-mahasean adlag adkor nahas-mahas.

Habeak nonahi botata, alde guztietarantz leherturik, ia erabateko nahas-mahasean agertzen zen guztia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 199. orr.

Gizon ederra, ile beltz eta lisoa atzerantz orraztuta baina alboetatik nahas-mahasean jausten zitzaiona bekokira. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 221. orr.

Gauak ilunduriko Ama Birjinaren kaperaren aurrean, belaunaulki batzuk besterik ez zeuden, nahas-mahasean, han belaunikaturiko emakumeen debozio beroak irauliak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 302. orr.

Arantza eta lore ugari topatuko baituzu testuotan, non zer dagoen bereizteko zail den nahas-mahasean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 7. orr.

6 nahas-mahastu da/du ad

Zenbakiak eta letrak apeta hutsez edo haize aldakorraren ariora nolanahi nahas-mahasten dituztenak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 270. orr.

Liberalismoa, klasizismoa, erromantizismoa, tradizionalismoa, erlijio katolikoa, espainoltasuna, patriotismoa, honezkero dena nahas-mahasten da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

denak nahas mahas (3); nahas mahas (132); nahas mahas hartan (3); nahas mahas horretan (3); nahas mahas hutsa (4); nahas mahasa (10); nahas mahasean (27)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus