Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahasi, nahas, nahasten (702 agerraldi, 174 liburu eta 183 artikulutan; orobat nahastu 870 agerraldi, 182 liburu eta 220 artikulutan) 1 da/du ad gauza desberdinak batu edo elkarrekin jarri. ik nahastekatu.

Danborrak eta turutak jo zituzten, eta soinu ikaragarri horiekin mosketeen tiro zoliak nahasi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Bazter hartan, ibai baten ur garden-gardena eta bestearen ur ilunxeagoa nahasi, eta batera isurtzen hasten ziren handik hara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.

Soldaduak gustura nahasten dira jendearekin, eta, Nijni Novgoroden hain zuzen, azokak dirauen bitartean, poliziez gain kosako franko ibiltzen dira zelatan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.

Italiera eta gaztelania nahasten zituen hitz egiterakoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Zeren garai guztietan gertatu baita herriak nahasi ohi zirela, haien hizkuntzak nahasi gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 236. orr.

Harridura eta irribarre urduria nahasi ziren ene baitan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 95. orr.

Kolera gogobetetasunarekin nahasi zitzaion berriro ere, eta bere baitan bortizkeria eta desafiozko desira ilun bat nabaritu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

Eta beste behin egia eta gezurra nahasi ziren nigan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 101. orr.

Ai zuek, ardoa edaten nagusi, edariak nahasten txapeldun zaretenok.  Elizen arteko biblia   Is 5,22

Gurin batetik eta bestetik hartzen zuen pixka bat, nahasi egiten zituen, batzuk besteekin zuzentzen, ardoekin egiten den legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 320. orr.

Mariaren ametsak eta Mariari buruzko nereak nahasi nituen goiz hartan, bateratuz denak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

Baina ez gu nahasi bere politikan, inolaz ere ez diot utziko hori egiten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 233. orr.

Aitaren haurrak tokika emanak, elgarrekin nahasi behar ez balute bezala!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Aireportuan ondotik, gure soak, gure irriak, gure kopeta keinuak bizpahirutan nahasi ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 181. orr.

Ez nahastu politika arazo honetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 230. orr.

Ez dezagun politikarekin nahastu arazo hau.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 254. orr.

Minbizitze-prozesuak, bada, itxura zenez, nahasi egiten zituen enbrioiaren garapenean lanean ari ziren erregulazio-sistemetariko batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Erabil ditzagun, bada, bata edo bestea, nahasi gabe.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 214. orr.

Batera, baina nahasi gabe.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 109. orr.

Traketsenak sagarrak eta legarrak nahastu zituen zuhurtziarik eta zentzurik gabe, eta Euskaldunon Egunkariarena Euskal Herrian gertatu berri diren beste atxiloketen upel berean sartu zuen.· Guti faltan ez dira tiroka nahasi talde nagusikoekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 118. orr.

2 ordena galdu edo galarazi. ik nahaspilatu.

Asteburua orduko, hala ere, goitik behera nahasi ziren kontuak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 52. orr.

Kartak nahasi eta mila eratara elkartzen zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 39. orr.

Stanleyk lagun arteko poker joko bat proposatu zuen, eta kartak nahastu eta tropikoetan egingo zuen bizimodu berriaren gainean hitz egiten zuen bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

Berdin ziok piezak nahasi badituk, mugimendu guztiak gogoratzen ditiat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Ilea nahasi zigun Uil eta bioi bere esku handi kailuz beteekin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 11. orr.

Esku ahurrarekin ileak nahasi zizkion amultsu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Jaitsi eta nahas diezaiegun, bada, hizkuntza, elkar uler ez dezaten.      - 0. orr.

Ezjakintasunak eta tiraniak bakarrik nahas ditzakete hitz eta ideiarik argienak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.

Horiaren gaineko gorri horrek barrenak nahasi zizkidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Arantxa Arruti kartzelan hiltzeko zorian zegoela jakin genuen bertan, eta ikaragarri nahasi zen giroa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 231. orr.

Horregatik, Babel -hau da, 'Nahasketa'- du hiriak izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Goitik behera begiratu dit, neuk nahasi izan banu bezala hiriko ordena edo izurritua banintz baino okerrago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 152. orr.

Egun hotan, saltsa hori aintzina nahasi da, Frantzia iparraldeko ama familiako gazte batzuk salaketa bat eginik.  Herria   2004-08-12

Zulo beltzek ez dute informazioa irensten, nahasi egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Adelaren etorrerak, baina, zerbait nahastu zidan barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Haren izena aipatze hutsak urdaila nahasten dit.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 273. orr.

Burutik hago hi, Paulo! gehiegi ikasteak burua nahastu dik.  Elizen arteko biblia   Eg 26,24

Nahastu egin zela burutik "denbora gehiegi egoten zelako liburu artean".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

3 gauza bat beste bat-tzat hartu edo harrarazi.

-Nahasi egin naiz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.

-Pertsonaz nahastu omen ditun -esaten du aparatudunak, eguraldia jasotzen ari dela esango lukeen bezain laño.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.

Nahasi egin nahi ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 67. orr.

Ez dakit oroimenak nahastu egiten nauen, baina esango nuke gau hartaz gerokoa izan zela nire bizitzako boladarik ederrena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

Irakurlea etengabe nahasten saiatu naiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 144. orr.

Hala ere, Adelaren jokabideak nahastu egiten ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Ez gaitezen nahasi, hemen aldakuntza hitzari eman diogun esanahiarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

Arrazoitu nahi dugunean, definizio faltsuek nahasten gaituzte beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

Beste batekin nahasten nauzu...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.

“Ez dira gauzak nahastu behar", esan zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.

Anitzetan gauza bat bertze batekin nahasten zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Ez da nahasi behar Hipokrates hori medikuntzaren aitarekin, harako zin hura egin zuenarekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.

T. Aranzadi eta L. Hoyos arraza eta herria ez nahasten saiatzen dira, arraza zoologian eta herria historian utziz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 220. orr.

Baina kontuz, haren itxurak ez zaitu nahasi behar: gizon hori dirudien baino hagitzez azkarragoa da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.

Nahasi egin ditu nahita izenak, Carrero eta Correo, ni nahasteko.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 63. orr.

4 (-kin atzizkiaz)

Gazte siberiar bat, nire semearekin nahasi dudana -erantzun zion Marfa Strogoffek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 210. orr.

Arrebarekin nahasten duzula uste dut.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 76. orr.

Igual iheslari haietako batekin nahasi naik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

Bourbon Streeteko zulo ilunenak aise nahas daitezke infernuaren sukurtsalekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Bokalei dagokien ingelesezko front izenlaguna ez dela nahasi behar kontsonanteei bakarrik egozten zaien anterior ezaugarriarekin.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Maila fonemiko eta morfemikoen arteko loturaren arazoa ez da nahasi behar transkribaketa fonemiko bat irakurtzeko informazio morfologikorik behar ote den galdetzearekin.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.

5 (-kin atzizkiaz) norbait, ezkonlaguna ez duen beste norbaitekin haragizko harremanean lotu.

Edozein gaiztakeria egiteko prest dago, gure ezkontza nahastera etorri da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 268. orr.

Ezkontza-nahasle izendatuko dute eta urdanga deitura ezarriko harekin nahasi denari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

6 (-kin atzizkiaz) gauza gaitzesgarri batean parte hartu.

Ez nahasi sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? elkar ote daitezke argia eta iluna?  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,14

Ez zaitezte berriro nahasi, Salbatzailea ezagutu zenutenean utzitako munduko lizunkeria eta ustelkerietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 925. orr.

7 da/du ad barne baretasuna edo argitasuna galdu edo kendu.

Ikusi orduko, burua nahasi bezala zitzaidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 102. orr.

-Burua nahasi dit zalaparta honek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.

Telefono deialdi hark, nahitaez, nahasi ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.

Solas horiek barnea nahasi zidaten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 61. orr.

Nahasi egiten ninduten ideia haiek, ez zidaten lasai pentsatzen uzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 115. orr.

Demba isilik geratu zen, nahasi samarra Horvathen irribarre handiosarekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 185. orr.

Haren edertasunak burua zertxobait nahasi zidan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 209. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Ile nahasi batzuekin, aurpegia zuhail, pilda batzuk soinean, [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Eguneroko bizitza nahasi honetan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 123. orr.

Ezingo da ondo neurtu ekintza hori giza harremanen hari nahasi eta aldakorrak ikertu gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Paulinek oso era nahasian kontatzen zuen afal ondoan katuak hatzak eta aurpegia miazkatzen zizkiola koskik egin gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 136. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Janinari amak jakinarazi zion Gerard, bere lehen maitalea, arbola eta sasi nahasi haietan ezkutatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 98. orr.

Mendebaldetik marmar nahasi bat zetorrela iruditu zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Dakidana da, lotsa izigarri batek edo beldur nahasi bitxi batek hartu ninduela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Gizonak irribarre nahasi bat besterik ez zuen egin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.

Baina garai nahasi hauetan deabruarekin ere beharko dugu oheratu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.

Batzuetan harritzen zarete maitemindu nahasi baten ahalkeaz edo asaldatzen zarete haren gainezkaldi suharrez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.

Likido beltz eta uher-nahasi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Hilabete larri-nahasi gutxi haietan, alferrik saiatu ginen berreraikitzen, birjendeztatzen, azken hogeiurtealdiaren hutsarte historikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

· Denbora askoan isilik egon edo esan beharrekoa gehiegi pentsatu dutenek egin ohi duten bezala hasi omen zen, modu nahasi samarrean eta azkena esan beharrekoa aurrena esanez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 141. orr.

9 (era burutua hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Sirok pentsatu zuen neskato ile-nahasi bat ezagutua zuteneko gelaxka grakatsuan aurkituko zuela ostera.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 67. orr.

Argazki bakan eta engainagarriak, betaurrekodun memelo handi ile-nahasi hori eta besarkatzen daukan tuntun potzoloa.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 23. orr.

Inguratu zitzaion neskatila hari bospasei urteko haur ijito ile-nahasi bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

10 (era burutua adizlagun gisa)

Egia esatera, dena nahasi oroitzen dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 235. orr.

Ilun egonik ere, maindire, burusi, petrolio-kriseiluak, ontziak, denak nahasi ageri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 75. orr.

Akusatuak eta konbiktuak nahasi botatzen direlako kobazulo berera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Galderak nahasi samar uzten ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 251. orr.

Nerbioak nahasi samar nituela konturatu nintzen eta handik alde egitea erabaki nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

11 (era burutua izen gisa)

Eta ni zerbait gisaz ez arras ene baitan, halako nahasi batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 105. orr.

Nahasi pisu batek hartuak zizkidan gogo-bihotzak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.

12 nahasian (orobat nahastuan g.er.) adlag ik nahaste.

Zakartasuna eta goxotasuna noiz bat noiz bestea nahasian zebiltzan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Hunkipena eta amorrua sentitu ditu nahasian Gabinek, orain arte ez al zara konturatu?     «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Gerra eta bizitza, nahasian izaten ziren biak...  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.

Barrenak nahastutako kasta izango gara gu: nahasian dabilzkigu atsegina eta nazka, edo nazka bete-betea ez bada ere, bai naxka bederen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Atseginaren eta oinazearen negar-malkoak ziren, nahasian.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.

Han daude haitz-krabelinak, orri moreak tarteka, orri txuriak besteka, nahasian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Bazter batean, arropekin nahasian, argazki-makina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 195. orr.

Botilak eta beira zatiak ere bai zur hondakinekin nahasian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

Atea itxi zuen eta bere zotinak zabaldu, euriarekin nahasian entzuten jarraitu baitziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.

Maila profesionalean, aldiz, sentsazio onak sentsazio ez hain positiboekin nahastuan dauzkat.  Berria - Kirola   2004-08-27

Bibliaren lehen kapitulu hauetan tradizio desberdinak suma daitezke, batera eta nahasian emanak -bata bestean txertaturik, alegia-.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 13. orr.

13 bazterrak nahasi nahasmendua sortu.

Egunkariko bulego guztietan barregarri gelditzeraino bazterrak nahasi ondoan, harendako bigarren kontratua erdiestea kostatu zitzaidan doia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.

Ez dezatela zuetako inor zigortu hiltzaile, lapur edo gaizkile izateagatik, edo bazterrak nahasten ibiltzeagatik.  Elizen arteko biblia   1 P 4,15

Bortizkeria politikoak bazterrak nahasten dituenean, neurri polizialak hartzen ditu Estatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Jan eta lo eta bazterrak nahastu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 343. orr.

Amaiak, berriz, kontuz ibiltzeko eskatu zidan, berak ez zituela inola ere bazterrak nahastu nahi.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 141. orr.

14 nahasi-mahasi iz ik nahas 3.

Errogazioneko proosioneak ez dira gehiago egiten bainan aurtengo nahasi mahasi haundiek inguramenaren kontra ereman dituzte nere gogoetak gai huntara.  Herria   2001-05-24

Harryk ez zuen Ronekin edo Hermionerekin hitz egiteko aukerarik izan irteerako nahasi-mahasi hartan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.

15 nahasi-mahasian adlag ik nahas 5.

Gizon-ahotsak entzun ziren nahasi-mahasian, gero isilune bat eta, bat-batean, aizkora baten txistu-hotsa eta danbateko garbia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 268. orr.

16 nahasi-nahasi izond oso nahasia.

Kokospeko bizarra nahasi-nahasia zuela eta begitarte zabal egokia logurez guztiz zurbil.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amets nahasi (4); bazterrak nahasi (7); bizitza nahasi (4); burua nahasi (9); egoera nahasi (8); ezagutza nahasi (3); garai nahasi (9); gauzak nahasi (4); gertakari nahasi (3); giro nahasi (11); giro nahasi horretan (3); ideia nahasi (5); ideia nahasi bat (4); ile nahasi (7); ixtorio nahasi (5); jokoa nahasi (3); kontu nahasi (3); mundu nahasi (6); mundu nahasi huntan (3)

nahasi antzean (3); nahasi da (5); nahasi dira (8); nahasi ditu (8); nahasi ditut (3); nahasi dituzte (5); nahasi du (3); nahasi dute (3); nahasi eta murriztailea (3); nahasi mahasi (3); nahasi ninduen (5); nahasi samar (9); nahasi samarra (11); nahasi samarra izan (5); nahasi samarrak (4); nahasi zen (13); nahasi zidan (3); nahasi ziren (16); nahasi zituen (8); nahasi zitzaion (4); nahasi zuen (5)

solas nahasi (4); uda nahasi (3); ura nahasi (3); urte nahasi (5); urte nahasi haietan (3); zurrumurru nahasi (3)

arras nahasia (3); arrunt nahasia (5); aski nahasia (6); bizarra nahasia (3); burutik nahasia (9); egoera nahasia (9); eguraldi nahasia (3); erabat nahasia (7); giro nahasia (20); giroa nahasia (3); ile nahasia (5); ilea nahasia (3); ixtorio nahasia (5); joko nahasia (6)

nahasia zegoen (8)

oso nahasia (12); uda nahasia (8)

gero eta nahasiago (6)

aldi nahasiak (3); arras nahasiak (5); arrunt nahasiak (5); aski nahasiak (3); bazterrak nahasiak ziren (3); berri nahasiak (3); egoera politiko nahasiak (3); hitz nahasiak (3); ideia nahasiak (8); ile nahasiak (4); informazio nahasiak (3)

nahasiak daude (6)

oso nahasiak (5)

dena nahasian (3); denak nahasian (15); era nahasian (9); giro nahasian (5); modu nahasian (7)

ur nahasietan (3)

apur bat nahasirik (3); burua nahasirik (4); erabat nahasirik (6); gogoa nahasirik (3); guztiz nahasirik (6); ileak nahasirik (3); nahasirik ageri (6); nahasirik ageri ziren (3); nahasirik egon (4); nahasirik nengoen (3); nahasirik sentitzen (3); nahasirik utzi (3); nahasirik zegoen (4); nahasirik zeuden (4); zeharo nahasirik (3)

auzian nahasita (4); burutik nahasita (9); erabat nahasita (6); nahasita agertzen (3); nahasita dago (4); nahasita nengoen (3); nahasita utzi (3); nahasita zegoen (3); nahiko nahasita (3)

elkarrekin nahasiz (3)

artile nahasizko (3)

bazterrak nahastea (4); burua nahastea (4); gauzak nahastea (3); ordena publikoa nahastea (3)

bazterrak nahasteko (7); elkarrekin nahasteko (4); jendea nahasteko (3); nahasteko arriskua (4); nahasteko aukera (5); nahasteko eskatu (12); nahasteko joera (15); nahasteko kontu (3); nahasteko modukoa (4)

airea nahasten (3); aise nahasten (3); bazterrak nahasten (44); burua nahasten (6); burutik nahasten (4); doinuak nahasten (3); elkarrekin nahasten (6); elkarren artean nahasten (3); erabat nahasten (3); erraz nahasten (6); errealitatea nahasten (3); etengabe nahasten (5); gauza asko nahasten (4); gauzak nahasten (16); gauzak nahasten ari (5); gaztelania nahasten (3); giroa nahasten (5); hitzak nahasten (3); jendea nahasten (3); joko guzia nahasten (3); kaka nahasten (3); kartak nahasten (4); maiz nahasten (3)

politika nahasten (3); sekula nahasten (3); tantak nahasten (3); tripak nahasten (3); ugari nahasten (4); ura nahasten (3); urdaila nahasten (3); usainarekin nahasten (3)

askotan nahastu (4); bazterrak nahastu (9); burua nahastu (19); burutik nahastu (4); erabat nahastu (6); ez nahastu gauzak (3); gauzak nahastu (13); geneak nahastu (4); guztiz nahastu (3)

nahastu da (6); nahastu dira (15); nahastu ditu (15); nahastu ditut (4); nahastu du (3); nahastu dute (3); nahastu duzu (3); nahastu gabea (3); nahastu nintzen (4); nahastu samar (4); nahastu samarturik (4); nahastu zen (38); nahastu zion (5); nahastu zioten (3); nahastu ziren (24); nahastu zirenean (3); nahastu zituen (18); nahastu zituzten (6); nahastu zitzaidan (4); nahastu zitzaion (3); nahastu zitzaizkion (6); nahastu zizkion (3); nahastu zuen (13); nahastu zuen gizona (5); nahastu zuten (9); urdaila nahastu (3); uretan nahastu (3)

burua nahastua (4)

bazter guztiak nahastuko (3)

burua nahasturik (5); dena nahasturik (3); erabat nahasturik (5); nahasturik daude (3); nahasturik zegoen (5)

burua nahastuta (7); burutik nahastuta (8); erabat nahastuta (7); guztiz nahastuta (3); nahastuta dago (10); nahastuta daude (9); nahastuta egon (5); nahastuta egotea (4); nahastuta geratu (7); nahastuta geratu nintzen (3); nahastuta ibili (7); nahastuta nago (4); nahastuta nengoen (5); nahastuta sentitzen (3); nahastuta utzi (4); nahastuta zaude (3); nahastuta zegoen (4); nahastuta zeuden (5); oso nahastuta (7); oso nahastuta zegoen (3); pixka bat nahastuta (4); zeharo nahastuta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus