Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahasteka 1 iz nahastea. ik nahasketa.

Hortaz nahasteka kezkagarria nagusitu zen nire bizitzan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 137. orr.

Nahasteka polita osatu dugu, eta hori funtsezkoa da. Berria - Kirola   2004-09-18

-Beraz nahasteka horrek egin du, pixka bat, hizkuntza baten galtzea... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 67. orr.

Edo berdin arrazoin horien guzien nahasteka batek. Herria   2001-07-19

· 2 adlag nahasirik, nahaste.

Edalontziko azken tonika tantak edan nituen, horma urtuarekin nahasteka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 225. orr.

Haguna: zurrunbiloetan urak airearekin nahasteka egiten duen zer zuria. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 159. orr.

Gazteak adinekoekin eta zigor luze batzueri kondenatuak gaztigu ttipi batentzat hor direnekin nahasteka. Herria   2004-09-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus