Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nahastekari iz bazter-nahaslea.
Monarkietan lehen tokietara heltzen direnak, maizenik deus ere ez dira, gaizkile kiskil, axpikari girgil eta nahastekari xirtxil batzuk baizik. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna» - 115. orr.
Gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak -gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak- aditu zituela han barruan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago» - 60. orr.