Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nahastekatu (orobat nahastikatu g.er.), nahasteka, nahastekatzen 1 du ad nahastu.

Solairua moketa batek gordetzen zuen, eta arrosetoi bihurriak eta izarrak nahastekatzen ziren haren irudietan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 90. orr.

Lurra, belar iharra, haize askea, zeru zabala nahastekatzen ziren haren usainean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 194. orr.

Orokorki, Iparraldean, mezetan bi hizkuntzen nahastekatzeko hautua egin zen. Herria   2004-04-22

Herrialde askotako musikak trebeki nahastekatuz. Herria   2005-06-30

Behin baino gehiagotan amestu nuen, atsegina eta izulaborria nahastekaturik, atzipetzen ninduten eguna. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 273. orr.

Ondarlarren hilobiak eta luzaidarrenak nahastekaturik daude, anaitasun haundienean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 67. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Beltza, nahastekatua, edo Jainkoak daki nolakoa. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus