Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nahita ((hala nahita -66 agerraldi, 25 liburu eta 5 artikulu- barne) 620 agerraldi, 149 liburu eta 158 artikulutan) 1 adlag nahi izanik, berariaz. ik nahitara; ohartuki.

Letra xehea nahita eginiko hautua da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 145. orr.

Argi dago, zigorra ez litzatekeela zuzena izango, egintza horiek nahita eginak ez balira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 102. orr.

Ea nahita egindakoa izan zen "emakume horrek" egindako huts egitea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 59. orr.

Baina horrek ez du esan nahi niretzat garbi dagoenik oker hori nahita zergatik egin nuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

-Benetan uste duzu nahita hil nuela? -galdetu zion erreginak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 52. orr.

Maite omen duen bati sufriarazten diona, eta nahita sufriarazi gainera, pertsona makurra da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Nahita aipatu zituen hilketak, Arrietaren erreakzioa ikusteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 232. orr.

Zurrumurru makurrenak nahita zabaltzeaz arduratu ziren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.

Galdera hau nahita da inozoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Don Pedro, nahita izan gabe ere, antzinako moduko gizona zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Nahita ez dut esan hemen espazioaren "ikusmenezko pertzepzioa".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Eskuaz halako imintzio arraro bat egin zuen airean eta, nahita edota nahi gabe, edalontzi bat ukitu eta hark plater bat jotzean apurtu egin zen bizpahiru zatitan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.

Euskadi Literatur sarien banaketa, nahita edo ez, Nafarroako letren omenaldi bihurtu zen.-Nahita egin huen? -galdetu zuen Julenek, burua, ohi zuen moduan, atzera eta aurrera mugituz.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 220. orr.

-Nahita? -galdetu zuen Robertek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 255. orr.

2 nahitako (orobat nahitazko g.er.) izlag

Funtzioak non kokaturik dauden garunean; mugimendu-eremuak nahitako mugimenduak kontrolatzen ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 218. orr.

Ziklo horiek bankarien nahitako jardunak eragiten zituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Gauza jakina da ere nahitako ekintza guztiak borondatean sortuak direla eta nahitaez daudela bere menpean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 118. orr.

Horixe da, hain zuzen ere, Proustentzat ezaugarririk baliotsuena: nahitako oroimena, haren iritziz, kontzeptuala da, konbentzionala, eta ahula.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Nahimena batetik bestera daroan mugimendua nahitakoa ez balitz eta gure esku ez balego, gizakiak ez luke ez laudoriorik ez arbuiorik mereziko, nolabait esateko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 147. orr.

Horra zergatik harriaren mugimendua naturala den eta arimarena nahitakoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 146. orr.

Hasperen eta istripuen ordez, irain zuzen eta nahitakoak hasi ziren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 149. orr.

3 hala nahita

Bada, Elisabeth deitzen da, horrek bueltarik ez, bere aitak hala nahita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

Izan beza, gure jaun Goikoak hala nahita, bizian heriotza, argian iluntasuna, gizartean bakardadea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.

Zoriak hala nahita, Elimeleken familiako Boozen sail batean hastea egokitu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 95. orr.

Goiz batean, bideak hala nahita, Afrikako hotelik dotoreenaren aurretik -Mammouniatik- pasatu ginen biok motozikleta batean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

4 nahita ere

Ezin da hurbildu, nahita ere.  Berria - Harian   2005-07-08

Nahita ere, ezin izango nintzatekeen berarekin ezkondu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Garbi ikusten dut nahita ere ezingo nukeela berriro horren xaloa izan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 72. orr.

Grossmanek ez zuen etsi nahi, eta, hala nahita ere, ezin zezakeen etsipenean erori, hitzen jabe zen bitartean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 70. orr.

Nahita ere ez zenituen ikusiko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

Leize handi bat dago zuen eta gure artean; nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzerik, ez eta hortik guregana ere.  Elizen arteko biblia   Lk 16,26

Nahita ere ez ginen gauza izango egia esateko, hainbeste ikaratu gintuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

Nahita ere, zaila da horrelakoetan beste alde batera begiratzea, eta, gero gehiegitan bezala, errealitateak ezarri zidan gaia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 13. orr.

Euskaldun izatea bera ere -ez diot nik- ez dago, nahita ere, edozein txoropitoren esku.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

Amsterdamen, Uriel da Rua bihurtu zen Moisesen fedearen jarraitzaile, baina aldaketak zerbait utzi haren buruan kordokaturik, sekula ez baitzen izan benetako kristau eta sekula ere ez zen benetako judu izango, hala nahita ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Ezta nahita ere.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 58. orr.

Nahita ere ezin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus