Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nargile (orobat narguile) iz ekialdeko pipa-mota, kea, ahoratu baino lehen, ur lurrinduzko ontzi batetik igarotzen dena.

Hainbat bezero, dibanetan eseriak, nargile erretzen eta tea edaten ari ziren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 19. orr.

Gelaren iluntasunean bildurik, eserlekuan begiztatu zuen, nargilea lasaikiro errez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 212. orr.

Atalasean eseri zen ondoren, bakar-bakarrik, narguilea erretzera. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 89. orr.

Sugar gehiago jarri zituen agureak narguilean, eta zupada luzea egin zuen ondoren. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 84. orr.

Narguileetatik erretzen zuten gizonezkoek, eta borrokaldiei buruz mintzatzen ziren. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 184. orr.

Sanker, alda iezaiok ura nargileari! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 17. orr.

Narguileek aireratzen zuten lurrina baino gozoagoa zen usain hura. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 159. orr.

Kanpoan hozkirri zegoen; barnean, ostera, nargileen keak, bezeroen arnasak eta sutegiaren beroak epeltasun gozoa sortua zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus