Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narratiba 1 iz narrazioak ontzeko jarduera, literatura narratiboa. ik narraziogintza; kontagintza.

Poesia, narratiba, saiakera, haur eta gazte literatura eta itzulpengintza landu ditu batik bat. Koldo Izagirre   «Vladimir» - 4. orr.

Poesia beroaldi bat da, eta narratiba txindurri baten lan luzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 31. orr.

Niri gogoetaz betetako narratiba duk gero eta gehiago gustatzen zaidana. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 70. orr.

Benetan esaten diat, tipo hori edo itsua zuan, edo ez zian liburua irakurri, edo narratiba laburraz ez zekian ezer. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 77. orr.

Gero narratiba berria sendotu zen beste hainbat idazleren eskutik: Natsume Sôseki, Akutagawa Ryûnosuke, Mori Ôgai, Dazai Osamu, Tanizaki Junitxiro, eta abar. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 11. orr.

Narratiba sozialaren etiketaren muga estuetan erori gabe, agerikoa da pobreen aldeko hautua. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 10. orr.

Bi narratibak, prentsarena eta literaturarena, ez dira elkarren senide baino. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 120. orr.

Citizen Kane-k narratiba zinematografikoa irauli zuen. Berria - Harian   2005-09-15

Hogeigarren mendeko narratibaren antologia guztietan lekua irabazia duten obra pare horretatik bata, Lautada sutan ("El llano en llamas", Koldo Etxabek euskaratua), ipuin sorta bat da, generoaren bilakabidean mugarri nabaria. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 11. orr.

RUT atzerritarraren kontakizuna hebertarren narratibaren maisulantzat hartua izan da. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 85. orr.

Euskal literaturaren kanonaren berrikusketa egin beharrean gaude euskal narratiba femeninoaren ikusezintasuna behingoz eta betirako ahantzirik uzteko. Berria - Kultura   2004-11-06

Abenturako eta zientzia fikzioko narratiban, puntako erreferentzia ezinbestekoa dira Vernerren obra oparoa osatzen duten liburuak. Berria - Harian   2005-03-24

Poesian eman zituen bere lehen literatur sorkuntza-lanak, nahiz eta narratiban egindako lanagatik den, batez ere, ezaguna. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 17. orr.

Hango liburu-apal narratibaz beteak! Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 170. orr.

Narratibazko lanak igorri behar dira 2005 eko otsailaren 15 erako, Baionako Mattin Megadendarat. Herria   2004-06-10

Narratibako Espainiako Saria jaso zuen iaz. Berria - Kultura   2004-03-12

Ezin dira narratibaren legeak definitu. Berria - Kultura   2004-02-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Narratiba arloko Espainiako Sari Nazionalak itzultzaile lana utzi eta idazle profesional izateko aukera eman zizun. Berria - Kultura   2006-01-15

Eta idazle gisa, bide arras oparoa du saiakera eta narratiba generoetan. Berria - Kultura   2004-02-05

Narratiba modu honek Estatu Batuetako XX. mendearen bigarren erdiko ipuingintzaren maisuak dakarzkigu gogora: John Cheever, Raymond Carver, Richard Ford... Edo zu edo ni (Erein, 2000) eta Sartu, korrontea dabil (Erein, 2001) narratiba liburuen ondotik, [...]. Berria - Kultura   2004-08-25

Poesia eta narratiba testuak dira nabarmen ugarienak, artikulu eta albiste laburrak badira, inkestak, elkarrizketak, txisteak, iragarkiak... Jokin Urain   «Errotarria» - 136. orr.

Palestinako narratiba egile garrantzitsuenetako bat. Berria - Kultura   2006-02-14

Parte hartzeko, narratiba lanetarako proiektuak aurkeztu behar dira, ekainaren 30a baino lehen. Berria - Kultura   2006-02-23

Susa narratiba bilduma. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 225. orr.

De Pradak irabazi du Espainiako Narratiba Saria. Berria - Kultura   2004-10-15

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mitoa izan daiteke, benetan, exortzismo-egintza erritual bat literatur narratibara pasatzea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espainiako narratiba (4); poesia eta narratiba (3)

euskal narratiban (3)

narratibazko lanak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus