Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narru (Hiztegi Batuak larru hobesten du) 1 iz larrua.

Kutxa berrituaren inguruan narrua jostea erabaki nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 179. orr.

Behin hori eginik, kutxa berriz itxi eta narruzko estalpean sartu nuen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 182. orr.

Tabako xeherako erabiltzen zuen narruzko toxa zabal-zabalean zeukan mahai gainean. Josu Landa   «Odolbildua» - 55. orr.

Geu bere harrotu ginan eta, afanaren afanez edo, tanbolinari narrua apurtu jakon. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 44. orr.

· Zelako narrua daukazun, putakume horrek! Jon Arretxe   «Ostiralak» - 22. orr.

2 irud/hed

Pantera batena zirudien, bai, begien aurrean zuen itsasoaren narru nabarrak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 132. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Han ez dik narru zati hau beharko, ez duk uste? Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 169. orr.

Ahuntz narruzko zahagi zaharretik zahagi berriagora doan ardoa balitz bezala. Jon Maia   «Riomundo» - 43. orr.

Martxoan ostotsa, apirilean behi narruak (hotza kentzeko narru jantzia behar, noski). Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 108. orr.

4 (sexu harremanak aipatzeko) ik narru 9.

Azken batean zer dok ba narrua jotea? Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 154. orr.

-Narrutan egin izanak ez dik esan nahi hirekin maiteminduta nagoenik... Ingurukoak berotu egin ziren haren esanekin, eta Joseluk ikusi ahal izan zuen, oso labur ikusi ere, haietako batek atzamarrez narru jotze keinu nabarmena egin zuela. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 233. orr.

5 eskularrua.

Narruak kendu eta motorraren gainean ipini zituen eskuak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 220. orr.

· Labana bat azaldu du mahaian, narruan sartua. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 128. orr.

6 narru-beltz (corpusean larrubeltz soilik) larru-beltza.

Segundo batzuk geroago hasi da zerbitzari narrubeltza besoak altxatzen, ordura arte lo egon eta kolpera esnatu balitz bezala. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 20. orr.

7 oilo narru

Kanpotik haize freskoa zetorrenez, oilo-narrua jartzen ari zitzaion. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

narruzko zezen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus