Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazionalsozialismo (9 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan; orobat nazional(-)sozialismo 4 agerraldi, 3 liburutan) iz A. Hitler-en doktrina politiko eta ekonomikoa. ik nazismo.

Nazionalsozialismoak erakutsia zidan higuina zor niela agure hura bezalakoei. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 182. orr.

1933. urtetik Hitler zegoen agintean Alemanian, eta nazionalsozialismoaren indarra gero eta handiagoa zen Europako erdialdean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 28. orr.

Nietzscheren eragina XX. mendeko nazionalsozialismoaren garapenean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 332. orr.

Hainbat herrialdetan ideologia mundutar berrietara -faxismora, komunismora, nazional sozialismora eta antzekoetara- konbertituak aski indartsuak izan ziren gobernuen kontrola hartzeko eta beren doktrina eta praktikak jazarpen errukigabearen metodoez ezartzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 118. orr.

Nazionalsozialismoa boterera heltzeak lehenbizi oztopatu eta gero debekatu egin zuen bere liburuen zabalkundea. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 7. orr.

II. Mundu Gerlatik landa, Nazional-sozialismoak eta haren aldeko Estatu-Nazioek egin desmasiak ikusi-eta, [...]. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus