Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazkagarri (orobat nazkarri g.er.) 1 izond nazka ematen duena, higuingarria. ik nazkante; nardagarri; okaztagarri. (gauzak)

-Ene, bada!, zein gauza nazkagarriak esaten dituzun -atera zitzaion Sobakevitxen emazteari. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 148. orr.

Zu, ordea, hobiratu gabe bota zaituzte, gauza nazkagarriaren pare. Elizen arteko biblia   Is 14,19

Bai, Heriotzak atzapar nazkagarriak amarengana hedatu eta haren ilea ukitu zuen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 32. orr.

Eta zertara etorri zinen hiri nazkagarri honetara? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 102. orr.

Ospitale hura, dagoeneko eraitsia dagoena zorionez, eraikin zikin, nazkagarri, kiratsez bete bat zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 73. orr.

-Hau zorri-zulo zikin nazkagarri bat besterik ez duk. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 177. orr.

Beti bazuen hitz nazkagarriren bat guri esateko: [...]. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 51. orr.

Irakurgai nazkagarriak, lizunkeria, birao eta galdukeria sorta kalifikaezinak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 53. orr.

Usain nazkagarria sudurreraino iristen zitzaidan, ito behar ninduela. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 162. orr.

Batek daki zer-nolako zaborrez eginiko edabe nazkagarri bat asmatzen du. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 301. orr.

Janari nazkagarria eman zidatek gaur bazkaltzeko, ondoezik zeukaat oraindik sabela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 309. orr.

Ronen aurpegiak kolore berdexka nazkagarri bat hartu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 33. orr.

Guztiek Betazalik Gabeko Begiaren ikur nazkagarria zeramaten, suarekin markatuta. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 114. orr.

Lanbide nazkagarria, baina ezizena erabil dezaket... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 508. orr.

Igoera amaierarik gabekoa iruditu zitzaion Merryri, zentzurik gabeko bidaia amesgaizto nazkagarrian barrena. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 164. orr.

2 (pertsonak eta animaliak)

Antiokiar hiritartasuna zuten jerusalemdar batzuk bidali zituen Jason nazkagarriak. Elizen arteko biblia   2 M 4,19

-Ganorabakoa izateaz gain, zitala eta nazkagarria ere bada -oldartu zitzaion Ulinka, bizkor-. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 413. orr.

Ondo merezita zeukan ateo nazkagarri horrek. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 57. orr.

-Ni fideista egolatra nazkagarri bat; zu, putakumea. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 110. orr.

Zenbat gezur eta hitz-erdi, eta dena puta nazkagarri honekin joateko. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 190. orr.

-Bai, auto-istripuan hil ziren, gezurti nazkagarri hori. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 29. orr.

Marikoi nazkagarria Sokrates hura, hori besterik ez zen, marikoi astakirten nazkagarria. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 160. orr.

Sartu eta mota guztietako narrasti eta piztia nazkagarrien irudiak eta Israel herriko idolo guztiak ikusi nituen horman marraztuta. Elizen arteko biblia   Ez 8,10

Madarikatu hori, Snaga, zizare nazkagarria! Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 224. orr.

Euli nazkagarriz inguratuta bizi nahi badu, hori bere hautua da. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 57. orr.

-Zomorro likatsu nazkagarriak -esan zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 46. orr.

Arkakusoa bezain zirikatzailea, mandeulia bezain nazkagarria. Jon Alonso   «Euskal karma» - 73. orr.

Oin azpian zapaltzeko adorerik gabe zomorro nazkagarri bat dakusanak sentitzen duen higuin-sentipen ezin azalduzko horrekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 522. orr.

Oihanetan zehar irudi ilunak ibili ziren, odola zainetan izozten zuten izaki nazkagarriak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 340. orr.

3 (izen soila izan eta kideko aditzekin)

Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa, higuingarri natzaie neure odolekoei. Elizen arteko biblia   Jb 19,17

Esku hura nazkagarria zen ikusteko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 187. orr.

Sikhtarrei, berriz nazkagarri zaie hindutarren mila eta mila jainko, ikono, irudi eta pintura. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 188. orr.

Egia zen aurpegiari itsasten zitzaion eta bizitza nazkagarri bihurtzen zuen kirats lurrintsu, zahar eta heze hori. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 153. orr.

Itxurazale soila izatea, nazkagarri eta amorragarri gertatzen baitzaizu luzean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 7. orr.

Orduan, janaria, jakirik goxoena ere nazkagarri gertatzen zaio. Elizen arteko biblia   Jb 33,20

· Jainkoak gizonari eman zizkioan gauzetatik zein nazkarriago, musuak baino -erantzun zidan, ezpainak zerbezatik hurbilago errukitik baino. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 35. orr.

4 (izena artikuluarekin izan eta kideko aditzekin)

Boterea barberoaren hatzak bezain nazkagarria da. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 109. orr.

Van Daan senar-emazteak nazkagarriak dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 230. orr.

"Pobreak nazkagarriak dira", idatzi zuen brutalki Louis Ferdinand Célinek. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 203. orr.

Pikutara dantzaldiak, nazkagarriak dituk, ez zetozak bat errusiarron senarekin. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 256. orr.

Aurre egiten zaienean koldar nazkagarriak baino ez dira. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 192. orr.

Izugarria da, sarritan pertsona horrek ez baitu batere kulparik, baina bat-batean nazkagarria iruditzen zaizu, ezin duzu jasan haren ahoari darion kiratsa, ezin duzu jasan haren ilearen usaina. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 86. orr.

Hurrengo goizean, esnatu zenean, gelako anabasa inoiz baino nazkagarriagoa eta jasangaitzagoa suertatu zitzaion. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 171. orr.

5 (izen soila bestelako aditzekin)

Eta ikusten duzun horrengo aldian, Emily, hau esaiozu nire partez: berriro horren nazkagarri etortzen bada, kalera botako dut. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 156. orr.

Ez da ez dizudala eskertzen, ez da puruak txarrak direla, baina... baina... -ziztrin eta nazkagarri sentitu zen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 59. orr.

Gorrotagarri eta nazkagarri egin zaizkizun haien esku utziko zaitut. Elizen arteko biblia   Ez 23,28

Eta ideia hor da, orduan ere hain nazkagarri egin zitzaidan masa handi zuri hori: lau urte ziren berriz ez nuela ikusi. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 76. orr.

Eguna guztiz argitu zuen, eta gela are nazkagarriago eta zikinago agertu zen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 175. orr.

Fisikoki gero eta nazkagarriago zegoen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus