Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nazkante 1 izond adkor nazkagarria. (gauzak)

Ez duk horregatik txorabiatzen, Lubis, erretzen dituen zigarro nazkante horiek gaizkitzen ditek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 289. orr.

Turismo bulego nazkante horietako panpin rubia bati. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 254. orr.

Irribarre nazkantea bizar koipeztuaren gainean, kubata basoa eskuan eta nire bularretara so. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 208. orr.

Ikusi behar zenuen nolako irriño nazkantea egiten zuen zure defendatzailea omen zenak! Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 221. orr.

Iparraldetik haizerik ez badator, eguzkia nazkantetik nazkagarrira pasatzeko zein guti behar den jakin dut gaur. Berria - Kirola   2004-06-16

2 (pertsonak eta animaliak)

"Atso nazkantea", pentsatu nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 216. orr.

Manina edo Vanina delako anorexiko nazkante hark "Porco Dio" oihuka eman zuen afal aurreko koktel garaia, harik eta esku errukitsu batek piszinara bultzatu zuen arte. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 175. orr.

Nazkante hori denbora guztian dabilkio zelatan. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 74. orr.

Eta bidal ezak nazkante hau hemendik ostiko bat emanda. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 132. orr.

-Nazkantea alaena! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 496. orr.

-Salatari nazkantea! -ulu egin zuen-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 250. orr.

Esan ezak garbi esan behar duana, nazkantea! Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 249. orr.

Luth, arin, txakur nazkante hori gelditu behar dugu! -oihu egin zuen Golek txakurraren atzetik korrika abiatzearekin batera. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 52. orr.

Angel señorita horietako batekin etorri zunan Iruainera inork ikusiko ez zuelakoan, eta ari zunan hor larrua jotzen eta zaldia irrintzika, bera jo eta jo eta zaldia irrintzi eta irrintzi, ez uzten zaldi nazkanteak larrua lasai jotzen, eta halako batean, bazekinagu Angel ez dela oso gizon lasaia, hartu pistola eta danba buruan, eta zaldia isilik betiko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 226. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus