Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

negar (orobat nigar g.er.) 1 iz malko guruinei darien isurkaria, begietatik ateratzen dena.

Jeremiasen negarra. Elizen arteko biblia   Jr 14,17 tit

Liskar, negar eta urduritasun horiek halako tirandurak eta nekeak eragiten dituzte. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 149. orr.

Negarra, sentimenduen adierazpen gisa, bestea konpromisoan jartzen duen gehiegikeria iruditzen baitzait. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 192. orr.

Hobe negarra, irria baino; begitartea goibel egon arren, bihotza ondu egiten baita. Elizen arteko biblia   Koh 7,3

Ezintasuna beste behin, eta negarra eta kulpa. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 127. orr.

Dena zen barau, dena negar eta intziria; eta haietako asko zaku eta errauts gainean etzan ziren. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 135. orr.

Dena intziri, dena txilio eta negar. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 63. orr.

Egunak badoatzi, negar eta irri. Herria   2005-08-04

Baina mirari berri batek negarra poz bihurtu zien eta dolua bozkario. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 417. orr.

Dolua kantu bihurtu zien eta negarra bozkario. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 253. orr.

Negarra eta hortz-karraska izango dira han. Elizen arteko biblia   Lk 13,28

Negarrez egon zela ere pentsatuko zuen, hura bezalako aurpegi ederrean negarra posible balitz-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 77. orr.

Asko kostatu zait, izerdi eta negar asko kostatu zait honen aske izatera iristea. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 295. orr.

Hasierako kolpeak, ukabila itxita, masaila bete-betean jo bazizkion ere, hurrena ukaldi indargabe sarriak eman zizkion, negarrak amorrua baretu izan balio bezala, eta azkenerako, ukabilak itxita, bular gainean batera erortzen utzi zituen, aieska bihurtuta negarra. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 111. orr.

-Zure begietan negarra bezalakoa dago... Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 35. orr.

2 (izenondoekin)

Miskaren negar isilek lotinanta hil egin zela adierazi zuten. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 187. orr.

Negar isil eta sakona. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 10. orr.

Beste serbiar biak ere negar mutu malko gabeko batean direla dirudi. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 171. orr.

Itsuen negar mututua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 238. orr.

Eta zoriona zer da, munduan geure lekua badugula aitortzen digun negar bihurria baino? Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 10. orr.

Eta negarrari eman zion segidan, sentimenduz blaitutako negar inozo bati. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 78. orr.

Eta zoriona zer da, munduan geure lekua badugula aitortzen digun negar bihurria baino? Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 10. orr.

Marga ez da negar erraza duten emakume horietakoa, baina begiak busti zitzaizkion. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 245. orr.

Eta barre zein negar errazekoa naiz. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 28. orr.

Euskaldunok ordea, negar zaileko jende noblea omen gara. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 119. orr.

Trajea kutxaren sakonetik atera, naftalinaz astindu eta atzera ere etxera eraman zuten non Eduarda andreak, ohe ondoko negar kontsolaezina etenez, bi ordu eman zituen eskuilatzen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 25. orr.

Borrokan ari zaizkit poz negargarriak negar pozgarriekin, eta ez dakit nor irtengo den garaile. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 250. orr.

Minutu bat geroago, sudurpean odol negar mehe bat zuela itzuli zen, hats-goitika. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 27. orr.

Han, inork ikusten ez zuelakoan, negar bizian lehertu zen, begiak iturri. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 300. orr.

Alazne negar urdurian hasi zen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 233. orr.

Heriotzaren lagun diren negar mingotsak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 129. orr.

Negar ezti nasaiak isuri zituen Eusebiak, poltsotik eskuratutako musuzapi zuriaz txukatu zituenak. Josu Landa   «Odolbildua» - 148. orr.

3 (aditzekin)

Goizeko ordu txikietan, auzo guztia lotan eta ni, berriz, umearen negarra isildu ezinik. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 44. orr.

Izan daiteke sonajeroa, haurraren negarra mututzeko aspaldiko tresna. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 41. orr.

Umearen negarra lasaitu ezin dugunean, egun batetik bestera, ni izateari utzi, eta ama bihurtu gaituztela konturatzen garenean. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 10. orr.

Oraingoan negarrez hasi zen emakumea, eta negarra baretu eta gero ere ez zuen besterik esan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 34. orr.

Gotzone, bitartean, ikaragarri lanpeturik dago kanpadendan, honi loturak aldatzen, horri termometroa ezartzen, hari negarra eztitzen... Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 24. orr.

-Negarra aterako zaidak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 144. orr.

Ia negarrak irten behar zigun barrez. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 114. orr.

-Hire heriotza ziztrina hutsaren hurrengo duk, egin didaan mina estaltzeko -esan zion, negarra zeriola. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 126. orr.

Negarra irentsi egiten genuen, edabe mingots bat bezala. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 64. orr.

Zotin sor eta luze batzuk egin ondoren, negarra eten zen eta sorbaldek dar-dar egiteari utzi zioten. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 134. orr.

-Argisentian nentorrelarik nire ardiekin, negarra ikusi dizut begietan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 191. orr.

Ez dakit umeren bat negarrez ote zihoan; hala balitz, abestiak negarra itotzen zuen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 164. orr.

Ez dizuet negarra galaraziko, malko guztiak ez baitira txarrak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 391. orr.

Behin baino gehiagotan, udako gauetan, Kako-okerren malkoen iturria ireki zuen, haren negarra azalaraziz. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 173. orr.

Baso itxian nenbilela, otsokume baten negarrak entzun nituen. Jon Maia   «Riomundo» - 41. orr.

Kendu egingo dio Jaunak pozbide zuen jendetza ugaria, harrokeria negar bihurtuko zaio. Elizen arteko biblia   Ba 4,34

Eta haiek bota zituzten negarrak! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 73. orr.

· Astelehen goizaldeko laurak arte, negarrek itotzen ez bagaituzte. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 327. orr.

Halako batean berriz esnatu zuten haurraren negarrek. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure eguzkia ez da behin ere jaitsiko, ez eta zure ilargia gordeko ere, ni, Jauna, izango bainauzu zeure argi betiko, eta amaituak izango dira zure negar-egunak. Elizen arteko biblia   Is 60,20

Hara, badator negar- eta samin-eguna, atsekabe- eta tristura-eguna! Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 698. orr.

Luzaz egon zen negar-jarioa eten ezinda. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 131. orr.

Dodovi ere barrez lehertu zitzaizkion hesteak, eta malkotan jarri ginen hirurok handik puska batera, negar-irriz. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 137. orr.

Gizon-emakume kantari guztiek aipatzen dute gaurdaino Josias beren negar-kantuetan. Elizen arteko biblia   2 Kro 35,25

Entzun, Israel herri, zuregatik abesten dudan negar-kanta hau: [...]. Elizen arteko biblia   Am 5,1

Inor ere ez zen gauza poz-oihuak eta negar-hotsa bereizteko. Elizen arteko biblia   Esd 3,13

Egia esan, euskal zera guzietan, lotsa ematerainoko negar dunduri zuria besterik ez dut sumatzen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 120. orr.

Betel inguruan ehortzi zuten [Debora] arte baten pean; Jakobek "Negar-Arte" eman zion izen arteari. Elizen arteko biblia   Has 35,8

Emazteak eta seme-alabek, senide eta adiskideek negar-itxurak egiten dituzte. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 103. orr.

Munillaren umeen negar-saio bukagaitzek esnaturik. Txillardegi   «Putzu» - 353. orr.

Hau negar- eta samin-unea izango da anaientzat eta beste askorentzat. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 539. orr.

Negar iturria urrituz, jaiki nintzen ustez eta Jaungoikoak ez zidala besterik agintzen. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 235. orr.

Negar arrastoak itzalixeak zituen bisaiatik, eta makillaje paratu berriak halako distira bat sorrarazten zion larru-azalean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 359. orr.

Izan ere, ordurako Peterrek guztiz sinetsita zeukan bizitza osoan negar-tantarik ere ez zuela isuri. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 53. orr.

Hautsontzia mukuru zeukan, eta aurpegia apur bat negar-narrastua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 95. orr.

Negar muskila menperatu zuen han, Durangoko Basque Hotel likitsean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 43. orr.

Aiak eta hasperenak, intziriak eta nigar-xopinak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 409. orr.

Uilen negar-mainek esnatzen ninduten, amonak jaikiarazten zuenean. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 6. orr.

Ezin izan dio eutsi begietara etorri zaion aurreneko negar kolpeari. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 32. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Aldarte txarrean, asperturik eta haserre, harat-honat ibiltzen nintzen, beti kontu handiz amak nire begi negar-gorrituetan ez ziezadan antzeman etsipena. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 20. orr.

Aintzineko asteartean Saran, Senpereko bidean, gertatu da ixtripu negar egingarri bat. Herria   2001-10-11

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena adizlaguna delarik)

Oldarrean bildu naiz amaren besoetara negar hipaka, eta hari erranez: [...]. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 312. orr.

Kanpora egin orduko, baina, atzetik joan zitzaion Sara negar-hasperenka: [...]. modurik errukigarrienean negar-garrasika hasteko zorian zegoen. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 64. orr.

Eskuarki negar-arrantzaka jarduten zuen arren, gizasemeak irrikatsu inguratzen zitzaizkion laster batean adore ematera eta kontsolatzera. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 166. orr.

Txitxikov ikusi bezain laster, lurrera bota zituen hala gozoki-papera nola ur-zakurra, eta hortxe hasi zen zakurtxoa negar-intzirika. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 238. orr.

Eta, ileak lazten zitzaizkiola, belauniko jarri, eta negar-erreguka hasi zen: [...]. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 79. orr.

Ordubete igaro eta gero ere, lotuta jarraitzen dute ardiek, oraindik ere negar-marraka. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 163. orr.

Ni gidari, Roman aldamenean, eta Karmen atzean, negar-adiaka oraindik. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 63. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dikteako Kuretak gogoratzen dituzte, zeintzuek behinola Jupiterren haur-negarrak Kretan ezkutatu omen zituzten. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 133. orr.

Emakume-negarrak entzuten dira kalean, polizien biraoak. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 31. orr.

Berak jakinarazi zizkidan ni ikusteko duzuen irrika, zuen damu-negarra eta nirekiko maitasuna. Elizen arteko biblia   2 Ko 7,7

Guztiek ikusiko dute, bai eta zulatu zutenek ere, eta lurreko arraza guztiek hileta-negarra egingo dute harengatik. Elizen arteko biblia   Ap 1,7

Etxean betidanik entzun ohi duen mendi-negarra politegia zela, gehiegizko fantasia helduen ahotan. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 54. orr.

Gure arrazoimenaren zedarriengatiko erruki-negarren bitartez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 173. orr.

8 irud/hed

Kantuaren negarrari eskusoinu ttar batekin lagunduko zion itsuak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 239. orr.

· Gero, negar-putzu batean ito nintzen, eta utzi egin nion pentsatzeari. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 118. orr.

· Izerdi negarrek kopetan beheiti egiten zidaten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 374. orr.

Euri-negarra izaten zelako, garaitsu honetan, ekaitzen boladak pasa eta gero, euri ttikiaren presentziaz. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 341. orr.

Euria leihoetan zartaka, eta paretako zira eta aterkien euri-negarrak tantaka joan eta elkartzen ziren istil txikitan lurrean. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 158. orr.

Ur negarrek orbel azpitik irten eta bidea gurutzatzen dute. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 50. orr.

Ezpainen arteko muxua, / kandela negarra, / likina, / beroa. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 7. orr.

9 negarrez ik negarrez.
10 negar anpulu

-Txo, aspaldiko! -esan zidan, negar-anpuluak begietan-. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 116. orr.

Matrailean behera negar anpulu batzuk zihoazkion. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 210. orr.

Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar hunki zutelarik, ene negar-anpuluek harena busti zuten. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 19. orr.

Eta areago urtu zen negar anpuluetan, eskaini zion kanta hasitakoan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 87. orr.

Neuk ere, juez guztiok bihotz gogorraren izena badugu ere, ezin nien negar anpuluei eutsi. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 103. orr.

11 negar batean

Negar batean lehertu zen Edith. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 63. orr.

Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak besarkaturik. Elizen arteko biblia   Has 45,14

Negar batean dihardu, belauniko, edozein momentutan erizaina sar daitekeen arren; eskuan muin ematen dit: ez dut ulertzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 306. orr.

Nahigabe handiz eta negar batean hartu zituzten andak eta mendiaren bestaldetik jaitsi ziren gorputzaren zatiak jaso eta ehorzteko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1085. orr.

Harryren ondoan eseri zen; mutikoari begiratu eta negar batean hasi zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 273. orr.

Emakume bat aurkeztu zitzaion negar batean, zortzi urteko bere semetxoa besoetan zuela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1093. orr.

Egun batean, neskato txiki bat aurkitu dute negar batean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 179. orr.

Erregina zelaira irten zen beste dama batzuekin, negar batean, doluka, bere eskutik gizon bat hil zelako. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 48. orr.

Andreak, hura entzutean, intziri egin zuen ostera ere, eta aieneka hasi zen, negar batean, ihes egin zutelako. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 120. orr.

Haien belaunetara makurtu zen, negar batean. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 59. orr.

12 negar egin

Negar egin zuen semeagatik. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 107. orr.

Lagunek ongi etorria eman ziguten, eta negar egin zuten bizia galdu zutenengatik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 57. orr.

Zer da ote dolu egitea? galdu dugunari negar egitea, agur erraitea. Herria   2001-11-15

Negar egiten nuen zutaz orroitzean. Herria   2005-03-24

Zergatik egiten ote du negar? -galdegin zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 248. orr.

-Mundu guztiak ez du negar egiten ezbeharren bat gertatzen zaionean -esan nion nik. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 30. orr.

Llumek negar egiten du amorruaren amorruz, egindako hutsen damuz, sentitzen duen ezintasunak eraginda. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 141. orr.

Poz direnekin poztu zaitezte, negar dagitenekin egizue negar. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 109. orr.

Saiatu nintzen negar ez egiten, ustez nintzen gizona izateko. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 277. orr.

Erreginak, hori entzunik, negar egin zuen saminki. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 33. orr.

Halako gogoa dut... negar egiteko! Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 198. orr.

Virginiak negar egiten zuen ohean ahuspez jarrita, hain isilka non batzuetan bere bizkar-ikarari erreparatu behar nion lo gelditu ote zen jakiteko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 369. orr.

Guztiek negar, barau eta otoitz egin zuten. Elizen arteko biblia   Ba 1,5

Senar-berriek antsi egin zuten, emazteek negar, ezkon-ohean eserita. Elizen arteko biblia   1 M 1,27

Negartia izan zen beti, aise eta usu negar egiten dutenetakoa. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 61. orr.

Herr Haspern zurbil-zurbil zegoen, negar egiteko zorian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 71. orr.

Utziozu negar egiteari, zeharo gaixotu nahi ez baduzu. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 193. orr.

Baina kontra egiten diot negar egiteko gogoari, kontra abaildurari, kontra beldurrari. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 119. orr.

Gauez, negar egiten huen isilean, zotinik gabe, zizpururik gabe; malkoak soilik, besaulkiaren gainera irristan, hotsik gabe, gela partekatu hartan. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 16. orr.

Alberto burumakur itzuli zen, begietatik sua zeriola, negar eginez baino amorruak hartua, "mendeku puta, mendeku puta..." esanez behin eta berriz, "zer aterako dugu honetatik, zer askatasun, zer eraikuntza nazional, zer ostia...". Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 167. orr.

Bere berezitasun guztien artean deigarriena, eta minik handiena ematen ziguna, bere borrokarako erresistentzia zen, bere negar egin ezina. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 38. orr.

Negar egin nahiaren eta urduritasunaren artean noragabetuta. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 185. orr.

Negar eginaren seinale. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 109. orr.

13 irud/hed

Barrurantz negar egitea bezain ariketa zaila da hori. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 130. orr.

Ura tantaz tanta iragazten da eta perla luzetan egiten du negar leizeen bobedatik. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 66. orr.

"Harriak negar egin lezake" bihotzak gainez egitean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 128. orr.

Triste zaudenean / musikak negar egiten du / zure ordez. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 67. orr.

14 (osagarriekin)

Negar asko egin nuen, eta aitak beste horrenbeste. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 297. orr.

Negar gutxiago egin zuen han, bere anaiaren ohe hutsaren aurrean egingo zukeena baino. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 76. orr.

Baina hainbeste negar egin zuen, ezen biharamunean askatasuna bihurtu zion. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 186. orr.

Eta, negar isila eginez, ama zen aldetik pairatu zituen nahigabe eta pena guztiak kontatu zizkion Egor Timofeievitxi. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 217. orr.

Negar samina egin zuten haurrek osabari agur egiterakoan. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 116. orr.

Horregatik amak negar hautsia egin zuen arreba zaharrena etxetik joan zenean. Jon Maia   «Riomundo» - 50. orr.

Dudleyk berehala utzi zion negar-plantak egiteari. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 27. orr.

Horrela egiten zuen, bada, erosta eta negar gure protagonistak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 348. orr.

Amak negarra besterik ez zuen egiten. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 173. orr.

Gau osoan negarra baizik ez dut egin. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 184. orr.

Han, erreginak negar handiak egin zituen hura ikusita, eta elkarri hitz gozoak esan zizkioten. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 127. orr.

Hots, haren azken gutuna irakurriz, ezin bukatuzko negarrak egin nituen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 101. orr.

A zer negarrak egingo dituen Laertes aita zaharrak, a zer negarrak Penelope emazteak eta Telemako semeak. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 18. orr.

15 negar eginarazi [17 agerraldi, 12 liburutan]

Nahiago nuke, ahal baniezaio negar eginarazi, ahal baneza lurrean zanpatu, eta ahal baniezaio bihotza sentiarazi astun, itzel, eta zornez gaiztotua. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 79. orr.

-Ama, ez iezadazu negar eginarazi, heriotz gaiztoari ihes egin berria naiz eta. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 124. orr.

Haurdun nengoenean bihotzak esaten zidan hasita nengoela oraindik aurpegirik ez zuen hura maitatzen; buruak, ezinezkoa zela oraindik ezagutzen ez nuen norbait maitatzea, are gutxiago oraindik izan ere ez zen norbait; eta hormonek negar eginarazten zidaten. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 27. orr.

Errepresioaren erruz hantu biktima nortasuna, nortasun depresiboa da: norberak bere egoeraz negar egin dezake, negar eginaraz. Itxaro Borda   «Hiruko» - 137. orr.

· Alegia, negar eginarazi behar nion gaitari. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 9. orr.

16 negar eragin [16 agerraldi, 12 liburu eta artikulu 1ean]

Negar eragiten zion kea zen dena. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 62. orr.

Ez al zidan negar eragiten eta hortzak estutzera behartzen? Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 18. orr.

Ez dizut negar eragin nahi, ez dut zure bihotza samurtzeko premiarik. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 121. orr.

Kristoren nekaldiak negar eragiten dio. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 586. orr.

Dolu dut egin izan den guztia; negar eragiten didate bizi izan diren guztiek; denbora gelditu nahi nuke, ordua gelditu nahi nuke. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 195. orr.

· Zerua aipatu izanak eragin zidan negarra, zinez. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 146. orr.

Antzezlan bateko edozerk eragin ziezaiokeen negarra: janzki ñimiñoek, maitasun bateraezinak nahiz elkarrekikotasunezkoak, limurkeriak, araztasunak, otseinen leialtasunak, ezkontzek, triangeluek. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 150. orr.

17 negar eta negar adlag

Negar eta negar ari da gauean masailak malkoz beteta. Elizen arteko biblia   Nk 1,2

Émile belaunikatu egin zuan, negar eta negar ari zuan, zotinek bizkarra astintzen ziotean. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 48. orr.

Bizikletara igo eta etxera joan nintzen; hantxe egon nintzen luzaro negar eta negar. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 170. orr.

Magali egundainokotan negar eta negar hasi zen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 122. orr.

Bere emaztea alboan zegoen, negar eta negar, senarrari begira. Jokin Urain   «Errotarria» - 110. orr.

Baina baita zeharo sentimental azaldu ere, negar eta negar, besterik ez baitzuen egiten, nahiz eta, berez, bera matematikaria izan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 20. orr.

· Anna ohe ertzean eseri eta negar eta negar egin zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 480. orr.

Umeak negar eta negar egiten du, itotzeko zorian, amaberriak antzeman ezin duen zerbaitengatik. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 41. orr.

18 negar gas

Gutxienez 15 lagun zauritu zituzten, balez eta negar-gasez. Berria - Mundua   2004-04-03

Israelgo Armadak zauritutako Hamaseko ekintzaile bat eta manifestari gazte bat hil zirela, baita Hebronen herenegun izandako borrokaldietan negar gasa irentsi zuen 65 urteko gizonezko bat ere. Berria - Mundua   2004-03-25

Negar gasak jaurti zizkieten ikasleei. Manifestariek molotov koktelak eta harriak jaurti zituzten Turkiako polizien aurka eta hauek erantzun zuten negar gasa botata. Berria - Mundua   2004-04-17

Goizeko laurak inguruan iritsi zen Polizia eta, negar gasak eta borrak erabiliz, ordu laurdenean bota zituzten ikasleak kanpora. Berria - Ekonomia   2006-03-12

Soldaduek negar gasak erabili zituzten ehunka manifestari palestinar zein ezkerreko israeldar sakabanatzeko. Berria - Mundua   2004-06-22

Poliziak manifestariak negar gasarekin sakabanatu eta dozenaka lagun atxilotu zituen. Berria - Mundua   2004-05-20

Soldaduek negar gasak eta balak erabili zituzten, eta, gutxienez, bost palestinar zauritu zituzten. Berria - Mundua   2004-03-15

19 negar herri

Lurra, "negar-herri hau". Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 54. orr.

Negar-herri honetan bizi zelarik, aita dohatsuak arbuiatu egiten zituen gizakien ondare diren aberastasun pobreak, eta, aberastasun altuagoen desiraz, pobretasuna irrikatzen zuen bihotz-bihotzez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 315. orr.

Aita, zu igaroko zara beste mundura, eta zuri jarraitu dizun familia hau negar herri honetan geldituko da bakarrik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 394. orr.

Eta zer egin, euskaldun bakar baten poza ere ezin eraman duen Negar Herri euskañol batean? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 351. orr.

20 negar malko

Aurpegia zurrun dauka, negar-malkoei eusteko ahaleginagatik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 204. orr.

Negar-malko garratzak isuriz, esaten zuen: "Neure anaiak haserretu dira nirekin". Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 913. orr.

Negar malko mardul beroak isuri zitzaizkion begietatik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 59. orr.

Perlak bezalako negar-malko lodiak zerizkion hegaztiari luma distiratsuetan behera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 268. orr.

Damuzko negar-malkoak isuri? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 69. orr.

Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 98. orr.

Horregatik, nahigabetua daukagu bihotza, negar-malkoz lausoturik begiak. Elizen arteko biblia   Nk 5,17

Orduan, Jainkoa goresten zuten kontaezin herrien ahotsa altxatu zen, eta lurbira osoan entzun ziren kantu-hotsak, airea poz-oihuz bete zen eta lurra negar-malkoz busti. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 264. orr.

Negar-malkoz bustiko zaituztet, Hexbon eta Elale, mahats-biltze eta uztako poz-irrintziak galdu baitira zuenean. Elizen arteko biblia   Is 16,9

Lasterka alde egin zuen bere etxerantz, negar-malko betean. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 38. orr.

21 negar-megar adkor

Buru barneko mamurik beltzenak oldarka, negar-megar isil batean egin nuen puska luzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 274. orr.

22 negar ontzi ik negarrontzi.
22a negar purpuila ik purpuila 2.
23 negar zotin iz

Patzikuren ohetik negar zotin ahul mehe bat itzuri dela sumatu dut. Txillardegi   «Putzu» - 257. orr.

Hariaren beste puntan negar-zotin bat entzun nuen, bihotza erdiratu zidana. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 12. orr.

Eztei-jaia hileta bihurtu zen, eta kantu-soinuak negar-zotin. Elizen arteko biblia   1 M 9,41

Dagoeneko negar zotinak baretzen hasiak zituen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 65. orr.

Raymonden negar-zotinak gero eta bareagoak ziren eta aurki utzi zion dardaraka aritzeari ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 271. orr.

Negar-zotinei uzten diete hitzek bidea; Llumen aurpegiak ezin du dagoeneko darion tristura ezkutatu. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 110. orr.

Axenariok negar-zotinak areagotu ditu. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 142. orr.

Neska negarrez ari zen, Durant jaunak harropuzki zioenez, negar-zotinekin bazter guztiak zipriztinduz bezala. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 44. orr.

Ivyk berriro ekin zion negar-zotinari. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 85. orr.

· Haren negar-xotinak gogoan ditut oraino. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 167. orr.

24 negar-zotinka adlag

Martin! -esan zion negar-zotinka-. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 214. orr.

-Hil egin nahi nuke, hil egin nahi nuke -negar-zotinka esan zuen, ahotsa atzamarren artetik jaulkiz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 46. orr.

"Zergatik ari zara negar-zotinka?" galdetzen dizutenean, erantzun: laster iritsiko den albiste batengatik. Elizen arteko biblia   Ez 21,12

Malko mardulak isurtzen zituen orduan, eta negar-zotinka ematen zuen ia egun osoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 386. orr.

Florentek Quenu txikia, hamabi urte besterik ez artean, bakar-bakarrik aurkitu zuen sukaldearen erdian, negar zotinka, mahai baten gainean eserita. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 68. orr.

Koldarrenak dardarka eta negar-zotinka ere hasten ziren. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 104. orr.

Nire nagusia! -oihuka, ia negar-zotinka-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 223. orr.

25 negarra begietan

Hondakinen artean sartu eta negarra begietan nuela geratzen nintzen sukaldeko axuleiu sarritan artean ere zuri eta osoei begira. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 23. orr.

Behin piperrauts asko bota zion ogiari, eta zakurra negarra begietan heldu zen, atsoarekin batera, emakumearen etxera. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 248. orr.

Esan bezala, azti afrikarra biharamun iluntzean agertu zen eta, negarra begietan, Mustafaren etxea ezagutu nahi izan zuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 210. orr.

Negarra begietan, Ed Thatcher zutitu egin zen, ukabilak hertsirik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 163. orr.

Betazal pisu geldoak jasotzen zituenean, emaztea ikusten zuen bere begirakune gaixoarekin, eta alabak, eta semeak, denak ere negarra begietan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 228. orr.

Aurpegia zeharo zurbiltzen baitzaio, negarra begietan, hazpegiak nahasiak, etenik ahotsa, eta jardun guztia egokiturik gogoan darabilen irudira. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 106. orr.

26 negarrari ekin

Mrs. Baldwinek bekokia mahai-ertzean ezarri eta negarrari ekin zion. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 257. orr.

Berriz ere, negarrari ekin zion Karmenek, eta errepikatu egin zituen aurreko hitzak. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 64. orr.

Beldurturik, negarrari ekin diot. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 20. orr.

Negarrari ekin zion agureak, pozak eraginda. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 214. orr.

Etsipenezko negarrari ekin dio orain, negar-zantzo eta uluka, ahizpak alde egin ondoren. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 272. orr.

27 negarrari eman

Josek, haiengandik urrunduz, negarrari eman zion. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 118. orr.

Jakingo bazenu..., esan zuen amak, eta negarrari eman zion. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 97. orr.

Eta Benjamini lepotik helduta, negarrari eman zion; negar batean aritu ziren biak, besarkatuta. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 127. orr.

Ez zion negarrari eman kotxean ginen arte, etxera bidean. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 165. orr.

Neure buruaren errukiz negarrari eman nahi izan nion, malkorik ez zitzaidan etorri baina. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 193. orr.

Umeak ezagutu egin ninduen eta negarrari eman zion. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 62. orr.

Ergel horiek guztiek negarrari ematen ziotek loreak gogoan hartzen dituztenean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 287. orr.

Eman diezaiogun negarrari, halako aitaren kontsolamendurik gabe gelditu garelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 176. orr.

28 negarrari eutsi

Batzuen saminak besteena eragiten zuen, eta ia inork ezin zion negarrari eutsi, bakearen mezulari haiek hain saminki negar egiten ikustean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 257. orr.

Ezin negarrari eutsi eta alde egin behar izan zuen handik. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 229. orr.

Negarrari eutsi ezinik, malkoek aurpegia sutzen zioten neurrian, espartzuarekin dzit-dzat ari zen, baldosaren horia zurituz. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 106. orr.

Batetik bestera dabilela, sukaldera iristen da Iñake, ia negarrari eutsi ezinik. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 177. orr.

Malkotan gaude biok, negarrari eutsi nahian. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 210. orr.

Eta emakume bat negarrari eusten, atearen kontra bermaturik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 95. orr.

Besarkatu ahal izan duenean, mukiak xukatu ditu negarrari eusteko. [...] -agindu zuen, negarrari eustiz-. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 86. orr.

29 tipula-negar

Zeren nahikunde garbi ororen, sentimendu garbi ororen, idealen, eginbeharraren, begirunearen, lotsaren traba "gizatiar" guztia botaz, bizitza horrela -horren basaki- "sinplifikatzera" behartzen zarenean, orduan ezerk ez dizu higuin eta narda gehiago eragiten kontzientziaren hozkadak baino: tipula negarrak! Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

barau eta negar (5); barre eta negar (11)

egik negar (4); egin negar (26); egin zuen negar (12); egin zuten negar (7); egiten du negar (5); egiten zuen negar (14); egizu negar (4); egizue negar (5); ez egin negar (9); ez negar egin (5)

intziri eta negar (5); nahikoa negar egin (4)

negar anpuluak (6); negar artean (5); negar asko egin (10); negar batean (90); negar batean ari (6); negar batean aritu (4); negar batean hasi (13); negar baten (6); negar bizian (5)

negar egin (297); negar egin behar (10); negar egin du (5); negar egin nahi (12); negar egin nuen (30); negar egin ondoren (4); negar egin zuen (76); negar egin zuten (11); negar eginarazi (8); negar eginarazten (6); negar eginen (9); negar eginez (16); negar egingo (29); negar egingo dut (4); negar egitea (22); negar egiteak (4); negar egiteari (28); negar egiteari utzi (20); negar egiteko (105); negar egiteko gogoa (21); negar egiteko gogoari (4); negar egiteko puntuan (4); negar egiteko zorian (12); negar egitekoa (7); negar egitekoa izan (4); negar egitekotan (4); negar egiten (215); negar egiten du (18); negar egiten dute (6); negar egiten nuen (8); negar egiten zuen (50); negar egiten zuten (15); negar egitera (16); negar egiteraino (5); negar egitetik (9)

negar eragin (4); negar eragiten (8); negar eta aiene (4); negar eta barre (5); negar eta dolu (4); negar eta guzti (4); negar eta intziri (4); negar eta negar (23)

negar gasa (9); negar gasak (11); negar hegian (5); negar herri (9); negar hipaka (7); negar hots (4); negar hotsa (6); negar hotsak (5)

negar intzirika (9); negar isila (5); negar kanta (17); negar malko (23); negar malkoak (33); negar malkoei (5); negar malkorik (4); negar malkotan (30); negar malkoz (21); negar muzinka (5)

negar oihuka (4); negar pixka bat (5); negar saio (4); negar samina (4)

negar zorian (7); negar zotin (31); negar zotina (10); negar zotinak (28); negar zotinek (5); negar zotinekin (4); negar zotinen (9); negar zotinen artean (7); negar zotinka (167); negar zotinka ari (18); negar zotinka hasi (40)

otoitz eta negar (4); saminki negar egiten (5); zenbat negar egin (4

amaren negarra (6); negarra begian (7); negarra begietan (12); negarra eragiteko (6); negarra eragiten (4)

negarrak begietara (4); negarrak entzuten (5)

negarrari ekin (10); negarrari ekin zion (7); negarrari eman (116); negarrari eman dio (6); negarrari eman nion (11); negarrari eman zion (63); negarrari eman zioten (17); negarrari ematen (10); negarrari ematen zion (4); negarrari eutsi (26); negarrari eutsi ezinik (9)

ez negarrik egin (12); negarrik egin gabe (5); negarrik egingo (10); negarrik egiten (16); negarrik ez egiteko (4)

nigar batean (3); nigar egin (24); nigar egin arazteko (5); nigar egin nuen (3); nigar egiteko (5); nigar egiten (8); nigar purpuilak (4)

nigarra begian (7); nigarra begietan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus