Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negute iz negua den denbora, negualdia.

Esker gaiztokoa izan bada ere, menderen mendetako negute beltzetan, zerrikiak baino arima gehiago salbatu du azak gure herriskotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.

Egin dezagun kontu, oraintsu arte, euren artaldeak hartu eta euren herrietatik urrun joan ohi zirela negutea igarotzera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 213. orr.

Bai udaldian beroetatik eta bai negutean hotzetatik babesteko, eurite, elurte eta haizeteetatik gordetzeko, gizakiak aurretik prestalan asko egin behar izaten ditu, eta horiek ezin dira mamitu pentsaera eta gogoetaren bitartez ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus