Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nehoiz (orobat neoiz g.er.) 1 adlag inoiz.

-Aitak ez zizun nehoiz deus kontatu? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 56. orr.

Ala ahantzia dute gazteek, profeta berriek dioten bezala, autokritikarik gabe ez dela nehoiz, nehon deus egin? Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 33. orr.

Marko orain Indietarik heldu da eta urrungo herrialde horietan diren mirak kondatu dizkidalarik, miresturik gelditu naiz, nehoiz nehork ez baitzizkidan horrelako berriak jakinarazi. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 32. orr.

Nehoiz nehongo gizakiak ez ikusi, ez entzun, ez amestu ez dituen aberastasun, atsegin eta bozkarioen jabe izanen delarik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 83. orr.

Txikiok ezin ukan baitugu nehoiz arrazoirik gure eskaeretan. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 55. orr.

-Ez zakinat zer irabaziko dugun; dena dela, José mainguka ibiliko dun hemendik aitzina, eta ez dinagu nehoiz jakinen noren edo zerengatik. Itxaro Borda   «Hiruko» - 34. orr.

Jakin ezak, mutil, ez baldin baduk frantses izan nahi, ez haizela nehoiz apeztuko! Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 20. orr.

Zeren-eta biharamun hartan burutu behar nuen urratsa, ez bainuen ordura artean nehoiz eman, ezta antzekorik ezer ere. Txillardegi   «Putzu» - 51. orr.

Badu funtsean politika egiazkoak [...] edozein ikusgarrik nehoiz izanen ez duen eraginkortasuna. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 13. orr.

Nehoiz ezabatzen ez ziren tatxa gorriak jantzietan. Itxaro Borda   «Hiruko» - 41. orr.

Eta bitxiki, nehoiz ez bezala, arrazoi ematen zion. Itxaro Borda   «Hiruko» - 74. orr.

Nehoiz baino gehiago jendek parte hartu dute. Herria   2003-04-10

Ez zion behin ere mazelakorik eman; beraz, ez zen nehoiz haren beldur izan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 14. orr.

Enrieta aldiz, jada erran dizuedan bezala, ez zen auzotegian gehiago nehoiz agertu. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 23. orr.

2 nehoizko izlag inoizkoa.

Nehoizko kondenamendurik ez eta, gauzak ongi iraganez, asegurantza sozialeko paperak ukanen dituzte. Elizen arteko biblia   1 J 2,15

Etorri haiz azkenik, erran dizu Cartier kapitainak, nehoizko irririk zabalena eskainiz. Xabier Montoia   «Elektrika» - 184. orr.

3 nehoiz ere izlag inoiz ere.

-Erradan eta, Sophie, ez didan nehoiz ere salatu gizongaia badunala. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 93. orr.

Ez nazak nehoiz ere utz, Joanes... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 366. orr.

-Ez duzu nehoiz ere haurrik izango. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus