Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nekazaritza 1 iz lurra lantzea, lur lana; nekazariaren lanbidea. ik laborantza.

Jarduera ekonomiko nagusia: nekazaritza eta abeltzaintza. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 17. orr.

Argi dago, proteina ekoizteaz ari garela, nekazaritza abeltzaintza baino bide ekonomikoago eta ekologikoagoa dela. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 86. orr.

Estatu Batuetan, mendearen hasieran, % 39 ari zen lanean nekazaritza eta meatzaritzan, % 39 zerbitzuetan eta % 29 manufakturan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 151. orr.

Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 152. orr.

Cajamarca eskualdeko herritarren %72 abeltzantzatik eta nekazaritzatik bizi dira. Berria - Gaiak   2004-08-26

Nekazaritza ikasi zuen Donapaleuko Laborantza eskolan eta Historian lizentziatua da Paueko unibertsitatean. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 277. orr.

Garapen-bideko herrialdeetan berriz, biztanleriaren parte handi bat aritzen da nekazaritzan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 125. orr.

Nekazaritzan gero eta gehiago erabiltzen ari diren pestizida modernoei hainbat heriotzaren errua egotzi zaie. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 77. orr.

Hasieran, FARCek ez zuen begi onez ikusi drogari loturiko nekazaritza bultzatzea eta kokazaleei koka zerga kobratzen zien. Berria - Mundua   2004-05-27

Artoaren eta sagarraren nekazaritza nagusitu zaizkio arre-koloreari, lautadari, buztinaren usainari, gariaren eta mahatsaren nekazaritzari. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 145. orr.

Nekazaritzarako egokiak diren 15 hektareako lur-sail bat. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 83. orr.

Halaxe gertatzen da industria-eraldaketara bideraturiko gaiei dagokienez (meatzaritzakoak nahiz nekazaritzakoak izan), gai horien horniduran gertaturiko eten orok ekoizpenaren kate osoa geldiaraz baitezake. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 124. orr.

Nonahi ageri ziren, beraz, fabrikak eta meatzeak, baina bakar eta urri baserriak eta nekazaritzako etxaldeak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 171. orr.

Nonahi ageri ziren, beraz, fabrikak eta meatzeak, baina bakar eta urri baserriak eta nekazaritzako etxaldeak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 171. orr.

COAGen arabera, nekazaritzako gasolioaren %33 zergak dira. Berria - Ekonomia   2004-10-14

Kreditua, meatzaritza edo nekazaritzako errentarik baldin badago, eta laguntza bereziki, izaten dira atzerritar kapitalen sarbide nagusia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 120. orr.

James Wilson (1836-1920) nekazaritzako ministro izan zen McKinley, Roosvelt eta Taft (1897-1913) lehendakari zirela. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 301. orr.

Europar gizarteak ez du, oro har, begi onez ikusten nekazaritzan aplikatutako transgenikoen bioteknologia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 253. orr.

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen (FAO) 2003ko Txostenak adierazten duenez, [...]. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nekazaritza txiroko eskualdeetan pobrezia edota azpigarapena hedatu dira, eta nekazaritza aberatsetakoetan, berriz, ekonomia hazkundea eta industrializazioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 294. orr.

Nekazaritza transgenikoa egiten bada, kontsumitutako produktuak ere transgenikoak izango dira, argi utzi nahi diegu kontsumitzaileei. Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Nekazaritza ekologikoaren kontseilu arautzailea osatu nahi du Lakuak. Berria - Ekonomia   2006-02-22

Uste duzu nekazaritza industriala iraunkorra dela? Berria - Gaiak   2004-12-11

Egun, garesti ordaintzen dugu aginte komunistaren garaietan bultzatutako nekazaritza intentsiboa. Berria - Mundua   2006-04-27

Zer gertatu behar da ohiko nekazaritzak iraun ahal izateko? Berria - Ekonomia   2004-04-21

Iraupeneko nekazaritzaren ordez dirua egiteko nekazaritza ezarri zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 317. orr.

Etorkizuneko nekazaritza guneak irudikatzea ere zail zaio oraindik. Berria - Gaiak   2006-02-10

Lurrik gabeko nekazaritza bultzatu du Jaurlaritzak. Berria - Ekonomia   2004-04-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik nekazari 3.

Zortzi urterekin, haurrak nekazaritza lanetan laguntzen hasiko ziren. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 275. orr.

Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia, eta nekazaritza eta meatzaritza-gaiena bereziki, etengabea izan zen aldi horretan guztian. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 60. orr.

Emakumeek oso leku nabarmena zuten nekazaritza gizarteen aurretiko egitura sozialetan. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 273. orr.

Horietako batean, Marquetalian, nekazaritza komunitatea ezarri zuten 1.000 nekazarik. Berria - Mundua   2004-05-27

Nekazaritza lurrik garrantzitsuenen (Kalkilia eta Tulkarem artekoak oso emankorrak dira) galera gertatzen ari da. Berria - Harian   2005-11-26

Ez du inoiz oso begi ona eduki nekazaritza-giroko bizimoduaren edertasunari erreparatzeko, Wordsworth horrenbeste irakurri izan arren. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 279. orr.

Landa eta nekazaritza ingurunearen errealitatea gizarteratzeko helburuari jarraikiz, lau film eskainiko dira Donostiako Antzoki Zaharrean eta Larrotxene kultur etxean. Berria - Kultura   2004-11-20

Kirkukeko nekazaritza kooperatiba baten egoitzaren kontra tiro egin zuten atzo. Berria - Mundua   2004-07-11

AEBetako erdialdeko lurraldeetan, nekazaritza guneetan, homosexualitatea gaitz ikaragarritzat jotzen dute. Berria - Kultura   2006-01-18

Nekazaritza sektorean aldaketarik ez badago, abendu eta Gabon beroak izango ditugu. Berria - Ekonomia   2004-12-03

Euskal Herriko nekazaritza eskola gehienetan ikasketak espainieraz edo frantsesez egin beharra dago. Berria - Harian   2005-03-02

Aterabide bat dago hor Europako nekazaritza krisiarentzat? Berria - Harian   2006-02-18

Nekazaritza ekonomiatik zerbitzuetako ekonomiara pasatu ondoren, emakumeek independentzia ekonomikoa berreskuratu dute. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 287. orr.

Periferiak, batik bat, sistema kapitalistan sartutako munduaren lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 210. orr.

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 50. orr.

Inoiz nekazaritza-balio nabarmenik izan gabeko eskualdeetan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 198. orr.

Estatu Batuetatik milaka tona nekazaritza produktu sartuko direlako Perura. Berria - Mundua   2006-04-26

Nekazaritza praktika intentsiboek lurraren emankortasuna ahultzen dute. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 67. orr.

Etxea zelarik nekazaritza-ekoizpenerako gizarte- eta ekonomi unitate onena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 395. orr.

Ukrainako nekazaritza industria garrantzitsuaren sinboloa. Berria - Mundua   2004-11-25

Txikienak etxalde miserableak ziren, eta handienak itsusiak, nekazaritza-desarrollismoak jotako nukleoak. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 78. orr.

Nafarroako nekazaritza hauteskundeak iragan dira. Herria   2003-01-14

Nekazaritza lanpostuak sortzeko eta natura zaintzeko baliatu nahi dugu. Berria - Harian   2005-03-23

Nekazaritza-politika bateratu guztiz murriztailean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 172. orr.

CCOOko Nekazaritza Federazioko buru Macario Irustak dioenez. Berria - Harian   2005-08-28

Eraso faxista Nekazaritza Ganberaren kontra, Piazza Fontanan, Milanen: 16 hil eta 98 zauritu. Berria - Mundua   2004-10-13

Nekazaritza Ministerioko funtzionario ohia. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 34. orr.

Espainiako Nekazaritza ministro Luis Atienzak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 192. orr.

Nekazaritza eta Arrantza Sailak 180.000 euro ordaindu zizkion Alavesi. Berria - Kirola   2004-11-27

Chris Patermann Europako Batasuneko Nekazaritza eta Bioteknologia Saileko zuzendariak. Berria - Gaiak   2004-03-05

2002. urteko maiatzean, Bush juniorrek Nekazaritza Lege Berria sinatu zuen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 302. orr.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 303. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mundu osoan, familiako baserri nekazaritzak krisi globala nozitzen du. Berria - Ekonomia   2004-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrantza eta nekazaritza (3); espainiako nekazaritza ministerioak (5); espainiako nekazaritza ministerioko (3); espainiako nekazaritza ministro (4); europako nekazaritza politika (4); frantziako nekazaritza ministroak (3); jaurlaritzako nekazaritza sailburuak (3)

nekazaritza ahaldunari (4); nekazaritza arloan (3); nekazaritza arloko (3); nekazaritza bultzatu (3); nekazaritza diputatu (3); nekazaritza diputatua (3); nekazaritza diputatuak (3)

nekazaritza ekologikoa (5); nekazaritza ekologikoaren (3); nekazaritza ekologikoko (3); nekazaritza elikagaien (5); nekazaritza elkarte (3); nekazaritza elkarteak (3); nekazaritza eredu (6); nekazaritza eremuetako (5); nekazaritza eremuetan (6); nekazaritza eremuetatik (4); nekazaritza erreforma (3); nekazaritza eskola (8); nekazaritza eskolak (3); nekazaritza eskoletako (4); nekazaritza eskoletako ikasleen (4); nekazaritza eskoletan (6); nekazaritza esportazioei (3); nekazaritza eta abeltzaintza (9); nekazaritza eta arrantza (39); nekazaritza eta elikadurarako (3); nekazaritza gaien (3); nekazaritza gizarteak (3); nekazaritza guneetan (10)

nekazaritza industriala (4); nekazaritza inguruetan (3); nekazaritza intentsiboa (6); nekazaritza komisario (4); nekazaritza komisarioak (4); nekazaritza komisarioaren (3); nekazaritza kontseilari (3); nekazaritza lur (5); nekazaritza lurrak (6); nekazaritza lurren (5); nekazaritza lurretan (5); nekazaritza ministerioak (18); nekazaritza ministerioaren (3); nekazaritza ministerioko (6); nekazaritza ministro (17); nekazaritza ministroa (5); nekazaritza ministroak (24); nekazaritza ministroaren (4); nekazaritza ministroek (8); nekazaritza ministroen (5)

nekazaritza politika (36); nekazaritza politika bateratua (4); nekazaritza politika bateratuak (4); nekazaritza politika bateratuaren (6); nekazaritza politikaren (4); nekazaritza produktuen (6); nekazaritza saila (3); nekazaritza sailak (15); nekazaritza sailburu (4); nekazaritza sailburua (4); nekazaritza sailburuak (10); nekazaritza saileko (4); nekazaritza sektorean (4)

nekazaritzako laguntzak (3)

nekazaritzan aritzen (4); nekazaritzan erabiltzen (4)

nekazaritzarako erabiltzen (4)

nekazaritzaren plan estrategikoa (3)

nekazaritzari lotuta (3)

nekazaritzatik bizi (12); nekazaritzatik bizi dira (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus