Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neolito 1 iz neolitikoa. ik neolito 2.

Garai guztiei buruzko informazioa izango du Arkeologia Museoko bisitariak: Paleolitoa, Epipaleolitoa, Neolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa, Erromatarren garaia eta Erdi Aroa. Berria - Kultura   2004-04-08

Gipuzkoako Paleolitoa, Neolitoa, Brontze aroa eta Burdin aroa. Berria - Kultura   2006-02-17

Euskaldunok emana genion Neolitoan erantzuna, erantzun estetikoa, arazo existentzialari. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 109. orr.

Neolitoko zortzi aletegi aurkitu dituzte Egiptoko Al Fayum hirian Berria - Kultura   2004-12-29

2 (hitz elkartuetan)

Ikerleek aurkitu dituzten karakol azaldegi ugariek, batez ere paleolito eta neolito arokoek, argi erakusten omen dute gure arbasoen jaki preziatu izana dela. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 64. orr.

Neolito garaiko aurkikuntza Jaizkibelen. Herria   2003-05-29

Jaizkibelen, neolito aroko gizon baten aztarnak aurkitu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Herria   2003-05-15

Neolito garaian heldu zen laborantza Euskal Herrira, Ebro ibaiaren bidez, baina baita Pirinioetatik eta Soria aldetik ere. Berria - Euskal Herria   2004-07-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus