Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neskame 1 iz zerbitzaria, bereziki etxe batean etxeko lanak egiten aritzen dena. ik neskato; mirabe; sehi.

Etxeko enplegatuak garbitzaile, neskame, haur zaindari edo lorezain dituztenei zerga kenkariak egingo zaizkie. Berria - Ekonomia   2004-09-23

Senarra eta bi zerbitzariak, sukaldaria eta neskamea. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 214. orr.

Bere neskameari "ez nago inorentzat" maiestatezko bat bota ondoren, bere langelan desagertzen zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 36. orr.

Neskamea kutxan eseri da; joste-lana hartu du. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 119. orr.

13:00etan bazkaltzen zuen, beti bakarrik -neskamea mahaia zerbitzatu eta erretiratu egiten zen-. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 139. orr.

Neskamea sukaldea txukuntzen ari da, edo arropa lisatzen, ez da nabarmentzen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 189. orr.

Baina etxeko lanak egiteko neskame bat kontratatzeraino ailegatzea... Jon Arretxe   «Larunbatak» - 33. orr.

Jende asko, batez ere emakumeak: neskameak, garbitzaileak, etxekoandreak ere bai, "neronek erosten dut, seguruagoa da-eta" esaten duten horietakoak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 132. orr.

Dendako neskameak hor lo egingo zuen, eta bosgarren solairuko gela etorri berriarentzat izango zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 94. orr.

Beltzez jantzitako neskame batek gela zabal, triste, ilun batera sartu zituen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 150. orr.

Amona xahar bat, neskameari besotik helduta. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 146. orr.

Susana atera zen, ohi bezala, bi neskame bakarrik lagun zituela, eta parkean bainatzeko gogoa etorri zitzaion. Elizen arteko biblia   DnGr 3,15

Gero, Zilpak, Learen neskameak, bigarren seme bat eman zion Jakobi. Elizen arteko biblia   Has 30,12

Labanek bere neskame Bilha eman zion Rakeli neskametzat. Elizen arteko biblia   Has 29,29

Pozik zirudien, Quenu andre ederrari lagunduta; apaizaren neskameak beti begirunez aipatzen zuen, auzokideen estimu handia beregana duen pertsona bat bezala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 301. orr.

Haien neskameak jai hartzen du igandeetan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 92. orr.

2 irud/hed

Eta hargatik dago munduan urrea kakaren neskame. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 193. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Neska hura neskame zen behinola landetxe batean, neskame adoretsua, prestua eta zuhurra. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 152. orr.

Neskame maratz bat bidaliko dizut, eta haren azpilanari esker, handik gutxira hilko zara. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 186. orr.

Neskame azal-ilun bat etortzen zitzaion egunero garbitze-lanak eta kafea egitera. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 163. orr.

Gogoan dut urtebete doi egin nuen ostatu bateko neskame bularjoria. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 210. orr.

Harenera heldu zirenean, neskame xahar batek zabaldu zien atea. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 63. orr.

Emakume harrigarri honen ganberako neskamea izan omen zen Marie-Émilie. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 139. orr.

Dendako neskameak hor lo egingo zuen, eta bosgarren solairuko gela etorri berriarentzat izango zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 94. orr.

4 (adizlagun gisa)

Gero neskame ibili zen andre gupidagabe batzuen zerbitzuan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 49. orr.

Marie Miarritzen dabil neskame, eta asteburuan baizik ez da herriratzen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 196. orr.

Hamar seme-alaba izan eta alabak umetan neskame bidali behar izan zituen. emakumearen senarraren bitartekaritzaz, etxe hartan bertan hartu dute neskame. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 14. orr.

Ez zitzaion asko kostatu neska leku hartatik atera eta bere etxean neskame sartzea. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 88. orr.

Gaztetan zenbait etxetan neskame egona zen, harik eta bere azkeneko ugazaba hil eta neskametzari utzi zion arte. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 116. orr.

5 irud/hed

Senekarentzat, bertutea plazer hutsaren neskame ipintzea ere, deus handirik egin ezin duen izpirituaren egintza da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 260. orr.

6 (morroi-rekin batera; ik beherago 8 eta 9)

Lau horiek bi seme eta bi alaba, beste biak heure zerbitzurako behar dituan morroia eta neskamea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 47. orr.

Oihuak eta oihuak entzun bainituen, eta morroiak eta neskameak ikusi nituen, harat eta honat zihoazela, jauregi aitzinean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 446. orr.

Nirekin auzitan zebilela, morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot, [...]. Elizen arteko biblia   Jb 31,13

Aurrean bi idiak, ondoren bi lapurrak, haien atzetik morroia, gero neskamea txakurrarekin. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 186. orr.

Harridura handiz ikusi zuen erregearen emaztea, hogei morroi eta hogei neskamez inguratua, jauregitik irteten. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 14. orr.

Alabaina, Xariarren barrena ezin oso lasai egon, zeren, jauregira itzulitakoan, emazteari, mirabe beltzari, neskameei eta morroiei lepoa mozteko agindu baitzuen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 18. orr.

Nire neskame eta morroien artean berebiziko haserreak pizten ziren egunero. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 298. orr.

Orduan, nire aitak familia osoa eta neskameak eta morroiak hartu eta Segurara eroan zituen. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 22. orr.

Eta, haiekin batera, hogei neskame hogei morroirekin, denak lizunkeriara emanak. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 104. orr.

Idunekoz apainduriko neskameak edo jaka lodiko morroiak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 166. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hamabi urte zituenean "osaba" batek Katmandun neskame lana eskaini zion. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 218. orr.

Orain orduka egiten zuen neskame-lana. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 221. orr.

Luisa eta Violette ez zeuden ohituta jende arruntarekin egotera, eta, saiatzen ziren arren neskame izaera hartzen, neskame soinekoak hartuta zituzten bezala, errazago sartu zitzaien neskame soinekoa neskame izaera baino. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 150. orr.

Biak dantzan, jira eta buelta hasi ziren gizona eta emakumea, pintatzailea eta neskame mozorropeko kondesa-ordea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 151. orr.

Pariseko bosgarren estaietako neskame-ganbaretan, ezer ez da sobera. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 8. orr.

Gonak labur eta bernak has ageri zen neskame saldo batek inguratu nau. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 177. orr.

Eta neskame bat ere bazen, egoki eta garbi jantzia -neskame fabrika berezi batetik zuzenean ekarria iduri zuen-. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 135. orr.

8 morroi-neskame pl morroi eta neskameak.

Venancia neskame egondako lehenengo etxeko etxekoandrea emakume apetatsu, ero bat zen, umore guztiz zitalekoa; seme-alabak, senarra, morroi-neskameak jotzen zituen, eta bere lagunak etsaitzea gustatzen zitzaion. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 117. orr.

Beraz, guztiok geunden maiatz hartan etxean, jauregiko nagusiak eta morroi-neskameak... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 322. orr.

Lana zerbait arrunt eta morroi-neskameei zegokien gauzatzat hartzeko ikuspegi helenikotik aldentze iraultzaile hau ez zen ezarriko San Benediktoren Erregelak ez balu santifikatu izan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 103. orr.

Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten. Elizen arteko biblia   1 Sm 8,16

9 neskame-morroi pl neskame eta morroiak.

Lehenago neskame-morroiak ahaideen artekoak izaten ziren, noizbait herrixketatik etxeko lanak egiteko ekarriak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 206. orr.

Giltzain andrea zergatik aritzen zen lapurretan, zerbitzariak zergatik ziren hain zikinak eta mozkortiak, neskame-morroiek zergatik lo egiten zuten nahi adina denbora eta esna zeudenean zergatik zeuden beti alferkerian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 47. orr.

Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat. Elizen arteko biblia   Has 12,16

Norbaitek leihotik begiratuko balu, han ikusiko lituzke neskame-morroi guztiak saltoka. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 185. orr.

Hala ere, erregearen barrena ezin oso bakean egon, zeren, itzulitakoan, emazte-mirabeak eta neskame-morroiak hiltzeaz gain, gauero-gauero neskatila urratugabe bat eskatzen hasi baitzen. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus