Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neskatila (521 agerraldi, 95 liburu eta 56 artikulutan; orobat neskatil g.er. eta neskatilla g.er.) 1 iz neskatoa, neskatxa.

Gure azafata -hogei bat urteko neskatila, ume bat, alegia, itxuraren arabera behintzat-. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 21. orr.

Ez zen jada 16 edo 17 urteko neskatila. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 153. orr.

Oso aspergarria da, hamaika urteko neskatila baten arazotxo ergelak entzun behar izatea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 259. orr.

Zikintzeko beldurrez dagoen sei urteko neskatila baten imintzio serioak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 307. orr.

Haurtzaindegi bereko bi urteko neskatila bat hil zelako, ustez hori ere meningitisak jota. Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Batzuk neskatilak dira, besteak 30 urtera iritsi ez diren neskatxak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 88. orr.

Ezkon hitza emana zuen neskatila zen orain. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 187. orr.

Kasik oro neskatila eta emazte gazteak ziren. Herria   2005-12-08

Titiak hazi berri zaizkion neskatila nerabeak janzten dituenak bezalakoxea. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 98. orr.

Mutil honek neskatila ematen du. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 117. orr.

Bost protagonista nagusi hiru mutiko eta bi neskatila, bigarren mailako beste hiru pertsonaia. Berria - Kultura   2004-10-17

Mahaietan bi neskatila eta mutil bat eserita, orrialde handitako karpetaz eta makina bat boligrafoz inguraturik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 99. orr.

Zail da azaltzen, bidegurutze asko dago; neskatila bat utziko dizut, bidea erakusteko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 90. orr.

Deus ikusi ez duen, deus ez dakien neskatila gazte bat seduzitzea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 46. orr.

Neskatila lo bete-betean dago eta ez da ezertaz jabetzen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 24. orr.

2 (izenondoekin)

Hamahiru urteko neskatila saiatu baten setakeriaz. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 15. orr.

Neskatila eder, alai, begi biziko haren aita izateko urguilu sekretu hark. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 143. orr.

-Behin batean, bazen neskatila eder bat artzain pobre batekin maitemindurik zegoena. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 143. orr.

Éowynen ahotsa neskatila gazte eta triste batena bihurtu zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 296. orr.

Neskatila xarmangarri honek aingeru baten moduan xurgatu dit... Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 157. orr.

Neskatila garbi eta errugabe asko hil dut, baina Jainkoak Xerazade eman dit opari, bera eta hiru mutil kozkor horiek. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 262. orr.

Imagina ezazu ogia irabazteko akordeoi tipia jotzen duen neskatila itsua. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harrizko neskatila-buru bat zen, halakoxe jarreran jarria, non lo datzan emakume baten aurpegia baitzirudien. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 167. orr.

Bere nebari, neskatila jantziz mozorrotu eta ile luzeak erantsi zizkioten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 120. orr.

Neskatila talde batek kantoia zeharkatu du irratian entzun daitekeen azken arrakasta ozen kantatuz. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 171. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion [...] plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaueko neskatila (3); hamabi urteko neskatila (3); neskatila bat hil (4); neskatila eder (4); neskatila gazte (6); neskatila gazte bat (3); neskatila polit (3); neskatila ttipi (4); zortzi urteko neskatila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus