Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neskazahar (orobat neskazar g.er.) 1 iz gaztaroa igaro eta ezkongai dirauen emakumea. ik mutxurdin; mutilzahar.

Lehengusu haiek -mutilzahar eta neskazaharrak denak-, bazituzten etxeak hiriburutik hurbileko zenbait herritan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 136. orr.

Neskazaharrak, gona beltza jantzita, intsektu orban bitxi bat ipintzen zuen argitasun gordinen erdian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 166. orr.

Bagenuen neskazahar bik kudeaturiko paper eta liburu denda bat. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 18. orr.

Neskazahar itsusi, beltz, kakatua-sudurdun bat zen, loro zaharrak baino urte gehiago zituena. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 69. orr.

Neskazahar geratu ditun, eta ondo merezita gainera. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 76. orr.

Neskazahar zital horietako bat da, besterik ez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 23. orr.

2 (izenondo gisa)

Ahizpa neskazahar batekin erdibana. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 59. orr.

Ezin jasan ez amaren galdera arranguratiak [...] ezta izeba neskazaharraren ateraldi pozoitsuak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 60. orr.

Lehorrak bularrak, atso neskazaharrak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus