Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neto izond ez dagokiona kendu ondoren gelditzen dena. ik garbi 2.

Erradiazio neto garbi hau da, baita ere, klimaren beraren egitura, proportzio eta fluktuazioak egin eta mantentzen dituen faktore printzipala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.

Abantaila konparatiboaren legeari jarraiki, merkataritzak irabazi netoa ekar diezaioke munduari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Irabazi netoa handitzeak ez du esan nahi, ordea, munduko biztanle eta herrialde guzti-guztiek irabaziko dutenik horrekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Aurrez izan diren teknologia aurrerakuntza gehienek enplegu netoa sortu izan duten arren, informazio teknologiek egoera desberdina sortu omen dezakete.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 132. orr.

Ongizate Ekonomiko Netoa (OEN), herrialdeen benetako adierazle bat sortzearren aipaturiko faktore negatibo eta positiboak kontuan hartzen dituen adierazlea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus