Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neureganatu [96 agerraldi, 51 liburu eta 7 artikulutan], neuregana(tu), neureganatzen du ad neuregana ekarri, neure bihurtu. ik nireganatu.

Metalezko paretaren bermea utzi nuen, botila neureganatzeko asmoz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 366. orr.

Mutil hura kosta ahala kosta neureganatu behar nuen. Aitor Arana   «Onan» - 82. orr.

Oraingoan bai, neureganatuko dut senarra, hiru seme eman baitizkiot. Elizen arteko biblia   Has 29,34

Ezgauza nintzela pentsatu nuen halako emakumea neureganatzeko. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 74. orr.

Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut, -Seguru nagok gauza anitz dauzkaala, neureganatu nahiko nituzkeenak... Sukot haranaz jabetuko. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 57. orr.

Alemanentzako italierazko gramatikan nekez neureganatzen nituen esaldiak zeuden. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 35. orr.

Banekien argibidea ez zela zuzena, baina hitzak falta zitzaizkidan, hitz egokiak, arrazoibidea, dotorezia, jendearen arreta neureganatzeko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 17. orr.

Tonu serioagoa neureganatu eta altxatu behar genuen eraikuntza intelektual eder bezain sendoaren lehen esaldia ipintzeari ekin nion. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 80. orr.

Ezin garaituzkoa nintzelako omena neureganatzea izan zen nire lehen ardura. goitik behera irensten bainuen aldizkaria, hizkuntzaren sekretuak argitu eta neureganatu nahian. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 256. orr.

Nola jarriko nuen hitzetan artean neureganatu gabe neukana? Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arreta neureganatzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus