Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nobiziadu (orobat nobiziatu g.er.) 1 iz nobiziotza.

Jadanik zenbait urte hartan Hazparneko kongregazioan direnek nobiziadua laburtua izatea merezi dutela azpimarratzen du, apezburuek asko sofriarazi dietelakotz eta baldintza guziak onartu dituztelakotz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 102. orr.

1945ean Jesuiten Loiolako nobiziatuan sartu zen eta nobiziatuko bi urte egin zituen.  Berria - Kultura   2006-01-21

Nobiziadua egiten ari zela, izu ikaragarri baten ondorioz, erotu egin zen, eta gorputzaren eskuin alde osoa paralisi oso larri batek hartuta, mugimenduarekin batera, sentimena, entzumena eta hitza galdu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 873. orr.

Gutun horiekin dagoen dokumentu batek, iduriz Arbelbidek egina, ematen ditu Betarramen sartzeko xedetan diren guzien izenak: 8 apez, nobiziadua egina duten 12 gazte, seminario ttipian diren beste 26.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 100. orr.

Azpilkueta izan zen beraz Orreagako kalonje eta, atseginekin entzun zuen bere izen hori, baina ez zen luzaz bizi izan mendiarte horretan: doi-doia han egon nobiziaduko urte hartan eta, tarteka, agerraldi bat edo beste egin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

2 fraidegaitegia.

1945ean Jesuiten Loiolako nobiziatuan sartu zen eta nobiziatuko bi urte egin zituen.  Berria - Kultura   2006-01-21

Nobiziadua Mauleko fraileen ondoan finkatu zuen lehenik, Montplaisir etxean, Jaret misionestaren zuzendaritzapean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.

Bestalde nobiziadu bat bazuten jadanik Akitaniarako Bordale ondoan, Talence herrian.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 56. orr.

Horretarako, seminario ttipi, nobiziadu eta seminario handi sortuko ditu.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus