Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noizbehinka (orobat noiz behinka g,.er.; Hiztegi Batuan noizbehinka agertzen da) 1 adlag noizean behin.

Noizbehinka, gelditu egiten zen gure trena bide zabalean, gauaren erdian, ezin jakin zergatik.” Oi, Lidia gaixoa", esaten zuen noizbehinka gure amak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 50. orr.

Noizbehinka kabala errebelatu bat gurutzatzen nuen, gautxori baten auhena hautematen eta bat-batean herri argiztatuaren muinera heltzen nintzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 91. orr.

Hoteleko nire ohean etzanda, lo egin ezinik, baina lasai; gau beroa da, eta noizbehinka dutxatu egin behar neure gorputz traidore hau. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 270. orr.

Haien bozak, irriak eta, noizbehinka, kalapitak ere, karrikatik adi zitezkeen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 193. orr.

Orduan, noizbehinka, zerbait gertatzen da eta erauzi egiten zaitu handigurazko oskol harro horretatik, eta berriro gogorarazten dizu ez dakizula fitsik ere bizitzaz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 81. orr.

Patioan argi guztiak zeuden itzalita, eta isiltasuna ere erabatekoa zen; katuren baten marraka goibelak bakarrik hausten zuen noizbehinka. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 449. orr.

Marrok oso noizbehinka baino ez zigun hitz egiten haurroi -inoiz ez modu onean, edo bederen umore apur batez-. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 9. orr.

Iluna da nagusi, arima zolaraino blaitzen dion bakardade zaparradapean, eta oso bakan, oso noizbehinka, argi kolperen batek istant batez eteten du ilunaldia, erakusten dizu parajea, eta bat-batean dena agertzen zaizu ulergarri. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 208. orr.

2 noizbehinkako izlag

Baina -aurrenekoetan noizbehinkako flash modura, gero kontzienteki- hurrengo hitza edo esaldia zein izango ote zen asmatzeko ahaleginetan hasi nintzen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 31. orr.

Zer pentsatuko ote zuten nire noizbehinkako bisitariek ezpain-zapi haiek, paperontzian bota beharrean banan-banan jasotzen eta haien inbentarioa osatzen harrapatu izan banindute? Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 81. orr.

Kalendarioen historia kalendarioen noizbehinkako egokitzeen historia besterik ez da. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 28. orr.

Baina ordu artean noizbehinkako harremanak bakarrik izan zituenez gero, pozgarria irizten zion egonkortasun apur bat izateari. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 170. orr.

Azkenean, oraindik ere aurpegi osoa argitzen zion noizbehinkako irribarre hura egin zidan, eta, aurreko mantala kentzen zuen bitartean, "bihar goizean bertan joan gintezke" esan zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 363. orr.

Arratsaldetan, gogotik ikasten nuen; oinarrizko batxilergo titulua eskuan neukan, eta goi mailakoa neure kontura ari nintzen prestatzen, Adelaren noizbehinkako laguntzarekin. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 68. orr.

Larunbatero, oso noizbehinkako salbuespenak salbu. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

noizbehinka agertzen (3); noizbehinka baino (10); noizbehinka baino ez (5); noizbehinka bakarrik (4); noizbehinka izan (3); oso noizbehinka (15)

oso noizbehinkako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus