Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nola adlag
1 nola edo hala nolabait; ahal den moduan.

Nola edo hala, ihes egiten saiatu nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Nola edo hala, atera da atakatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

Nola edo hala, noiz konboi militarretan, noiz Estatuaren gurditzarretan, Petersburgera iristea lortu zuen azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.

Sokak nola edo hala askatu, eta anaiak ere oihanean barneratu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 155. orr.

Zainei nola edo hala gain hartuz, bortzekoa luzatu nion.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.

Barkatu, paparazzi bat naiz, nola edo hala irabazi beharra daukat eguneroko ogia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 35. orr.

Behin sartzea lortuz gero, nola edo hala moldatuko zen, ez zen esku hutsik irtengo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 101. orr.

Aitari dagokionez, nola edo hala konbentzituko dugu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 146. orr.

Azkenean, ordea, nola edo hala, lortu zuten kontrolatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Moldatu naiz, nola edo hala, esan behar niona esaten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 187. orr.

Poliziaburua, nola edo hala, hiriko ongile eta aita babeslea zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Saiatu, bederen, saiatu zen nola edo hala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Iritsiko nintzen etxera nola edo hala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Baina bai, uste osoa nuen aste hartan ere elkar ikusiko genuela nola edo hala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 140. orr.

Aurre egin behar zitzaiela txapelgorriei, nola edo hala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.

Hil egingo dinat nola edo hala!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

2 nola edo halako (17 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean) izlag nolabaiteko; ahal den moduko. ik beherago 9.

Gizakiak, animaliak, landareak, onddoak, mikrobioak -hots, nola edo halako bizidunok-.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Euskaldun guztiok garelako nola edo halako baserritarrak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 202. orr.

Beraz, mundu osoak nola edo halako berezitasunaz bai osotasuna eta bai atalak erabakitzen dizkion izaki baten premia dauka.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 223. orr.

Poetika idatziaren axioma nagusiak dioenez, testu batek hartzailearengan nola edo halako emozioren bat sortuko badu, poetikoki landua behar du, nahitaez, testu horrek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 139. orr.

Bere baitan nola edo halako bertsolari arrastoren bat sentitzen ez duen euskalduna euskaldun eskasa dela esatera ere iritsi zen Oteiza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Eurak al dira akats epistemologiko jakin baten nola edo halako irudi positiboa?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.

3 nola... ere!

Aztoramen berriago batek asaldatu du Yolo, dudarik gabe, eta nola aztoratu ere!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 215. orr.

Harpa niri buruz ezarriz, amak ezin ikus zezakeen eran jarri zen, eta eskua hartu zidan eta tinkatu zuen... nola tinkatu ere!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 79. orr.

Zorte txar horrek ez die eragozten, ordea, ingelesei eta iparramerikarrei beren indar guztia erakustea, eta nola erakutsi ere!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

4 nola eta ez (erlatibozko aditzarekin)

Nahitaez judu herratua izango da euskalduna, arrotz hein batean edonon, baina Espainian ez derrigor etxeanago Frantzian edo Ingalaterran baino, demokrazian ez erosoago sentituz sozialismoan baino, edo viceversa, nola eta ez zion behintzat bihotz barnean bere arroztasunari (euskalduntasunari) uko egiten, dagoen tokian arras berdindu eta integratzeko, tokian tokiko bihurtuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.

5 nola ez noski.

-Bai, noski, nola ez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 22. orr.

Ume guztiak eskolara joan ziren, nola ez; eta gehienak hirugarren mailara heldu ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 212. orr.

Nire neskalaguna damututa zegoen, eta barkatzeko eskatu zidan; nik barkatu nion, nola ez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 119. orr.

Ele bietan, nola ez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 129. orr.

Christina Rossetti, Dante Gabriel Rossetti-ren arreba, aipatu zuen noski, eta, nola ez, Elizabeth Siddal -Beata Beatrix-, haren emazte eta modeloa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

Hori dela eta, guretzat hurbilena izan zitekeen droga, nola ez, alkohola zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Han zegoen, nola ez, Euronews: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 32. orr.

Baina hark ere hil behar, nola ez!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 124. orr.

-Mesedez, mesedez, nola ez!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Eginahalak egingo zituen, nola ez!, Ostolazak ez ezik kontu korronteak ere eskertuko baitzion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 94. orr.

Garbi horien artean zegoen, nola ez!, Oliver Cromwel, beti ere Biblia zuela armarik sendoen eta indartsuena errege boterezale eta fede gutxiko bati gogor egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.

-Emaztegaia izango duzu, nola ez!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.

6 nola-hala (orobat nolahala g.er.) nola edo hala.

Nola hala desenkusatu nintzaion, kostata, ezin bainion esan zergatik eta zer zela-eta ezin nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Nire bizitza nola hala zihoan aurrera, zentzu guztietan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Beste zaldun batzuek, ordea, mendekua nahi zuten nola hala, eta koldar deitzen hasi ziren gerrarik egin nahi ez zutenei.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 73. orr.

Elementu formal gotiko, errenazentista eta barrokoak ageri dira nonahi, baina ez nola hala nahasian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Berak zabaltzen baitzien bidea, itxuraz bederen, bai ondoko beste zazpi zaldiei, bai dilijentziari berari, eta bai barruan nola-hala bizirik heltzen ziren hemeretzi bidaiariei.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Galanki kostata baina nola-hala bidali dute azkenerako, auskalo ze esplikazio edo gezur esanda.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Lortzen genituen albisteen bilduma nola-hala eginez, jadanik Nafarroa osoa [...] gutarren eskuetan zegoela ondorioztatzen genuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 163. orr.

Ni, bien bitartean, Zunbeltzen marruak nola-hala lasaitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 119. orr.

Hiriari buruzko pare bat gauza galdetu zizkigun, eta nola hala erantzun genion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.

Ez, ez dut ulertzen nola-hala kateatutako hitz horien guztien esanahi benetakoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 121. orr.

Santakrutz apeza, berriz, "etxekoa" zen, ezagutu egiten genuen nola-hala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 69. orr.

7 nola, hala

Burua mozten dioten txerriak nola, hala egiten zuen garrasi Hennek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.

-Larruginak larrua nola, hala zurratu haute garaztarrek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 139. orr.

Euri-tantak leihoko kristalean behera nola, hala lerratzen zitzaizkion egunak bata bestearen ondoan eta jario etengabean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Segariak galburuak nola, hala lotu ginen lepoak egiteari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

Makila baten puntan dilindan errearazi, eta txori umeak nola, hala txioka ari ziren umeen artean partekatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Armiarmak eulia nola, hala erakarri din kardinalak harrapakina bere farfailaren amaraunera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 51. orr.

Hargatik amodio debekatuak nola, hala gerlak ere ahanzten ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Soldadu lokartuak alarma deira nola, hala zaizkizu zeure ile etzanok, berezko bizidun hazkarri gisa, tanpez zutitu eta tentetzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.

8 nola ... hala ...

Ate biak, nola sarrerakoa hala irteerakoa, ia finkoak izaten ziren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Nola bizi, hala hil, nehori trabarik egin gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Frogatu ere frogatu du marko teoriko honek emankor izan daitekeela, nola teoriaren hala praktikaren aldetik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 30. orr.

Gizon gazte lerdenak ziren, [...] abilak golfean nahiz squash erraketekin, eta Geralden lagun eta kideak nola unibertsitatean hala klubetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.

Hori dela eta, txantxa bat baino gehiago jasan behar izan zuen, nola irakasleengandik hala ikaskideon aldetik ere.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

Nola izaki guztietan hala gauza orotan ere Argia eta Ilunbeak nahasi egiten dira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.

Amildegi handiaz gainera, mundua amildegiz josi da azken urteotan, nola ipar aldean hala hego aldean, nola erdigunean, hala periferian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 212. orr.

Bistan da kultur aniztasuna, nola etnikoa, hala erlijiosoa edo sexu hautaketari dagokiona, beste inon baino nabariagoa izan dela eta beste inon baino hobeto bideratu izan dela hirietan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Uste dut denoi sarri baino gehixeagotan gertatzen zaigula ideia asko bururatzea baina gero, nola gizartearen eraginagatik hala hurbilenekoen gaitzespenak sortu beldurragatik, ezer egiten ez ausartzea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

9 nola halako (55 agerraldi, 35 liburu eta 6 artikulutan; orobat nolahala g.er.) izlag nola edo halakoa.

Aitarentzat patatak zuritzea ez da nola-halako lan bat, kontuz eta zehatz egitekoa baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Narrasa eta nola-halakoa gertatu dela? ezin izan dut hobeki egin.  Elizen arteko biblia   2 M 15,38

Abasi harridura handiagotu egin zitzaion, baina Hamidaren hitzek nola-halako kontsolamendua ekarri zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Hik pentsatzen huen kanpoan egon izanak nola-halako aura bat emango ziala Mariasunen begien aurrean, nola-halako karisma bat.     «Bizia lo», 2003 - 123. orr.

Hortik ondoriozta dezakegu espazioko igogailuarena ez dela nola-halako burutazio bat izan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Bürger poetaren balada baten prosazko nola-halako bertsio bat duk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Ez dut erranen kazetaritzak nola-halako eskerrik ez duenik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Aitzin gaueko joan-etorri nola-halakoek leku egin zuten nire oroimenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Maltzurtasun nola-halako baten muga-mugan zegoen, horratik, utzikeria hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Lau multzo bitxi eta kromatikoki nola-halakotan banatu, eta grisen eskalan ehuneko 0-25, ehuneko 25-50, ehuneko 50-75 eta ehuneko 75-100ekotzat definitu zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

aurre nola egin (12); auskalo nola (29); badaki nola (19); badakigu nola (27); badakit nola (18); badakite nola (11); badakizu nola (43); badakizue nola (10); bazekien nola (10); begira nola (76)

ea nola (97); erakusten du nola (11); erran dizut nola (13); ez daki nola (36); ez dakit nola (299); ez dakizu nola (24); ez jakin nola (20); ez nekien nola (33); ez zekien nola (37); gauzak nola diren (18); gauzak nola egin (12); gauzak nola itzulikatuko (20); gogoan dut nola (26); hala edo nola (15); hala nola (2369); harrigarria da nola (11); hori nola egin (13); hori nola egiten (10); horra nola (116); huna nola (43)

ikus daiteke nola (10); ikus nola (10); ikusi dugu nola (13); ikusi nola (37); ikusi zuen nola (21); ikusiko dugu nola (22); ikusiko duzu nola (30); ikusirik nola (10); ikusiz nola (26); ikustea nola (48); ikusteko nola (29); ikusten duzu nola (11); ikusten nola (46); kontatzen du nola (11); noiz eta nola (127); noiz nola (31)

nola abiatu (16); nola adierazi (51); nola ageri (11); nola agertu (21); nola agertzen (19); nola agertzen den (10); nola ahantz (12); nola ahaztu (11); nola alda (12); nola aldatu (53); nola aldatu diren (14); nola aldatzen (34); nola aldatzen den (12); nola alde egin (10); nola altxatu (10); nola amaitu (21); nola amaitzen (14); nola antolatu (30); nola antolatzen (24); nola argitu (11); nola ari (94); nola ari diren (21); nola arraio (49); nola asmatu (25); nola atera (70); nola aterako (29); nola ateratzen (33); nola aukeratu (11); nola aurkitu (43); nola aurkituko (12); nola aurre egin (35); nola ausartu (18); nola ausartzen (25); nola ausartzen zara (10); nola azaldu (55); nola azalduko (26); nola azaltzen (16)

nola ba (23); nola babestu (10); nola baita (36); nola baitira (12); nola baitzen (24); nola baliatu (16); nola baliatuko (10); nola baliatzen (14); nola baloratzen (15); nola baloratzen duzu (12); nola banatu (24); nola banatuko (17); nola banatzen (19); nola begiratu (10); nola begiratzen (30); nola bestela (13); nola bete (36); nola beteko (13); nola betetzen (19); nola bideratu (35); nola bihurtu (27); nola bihurtzen (11); nola bilatu (10); nola bildu (12); nola bizi (272); nola bizi diren (19); nola bizi izan (52); nola bizi ziren (14); nola biziko (20); nola bizitzen (10); nola bota (13); nola botatzen (12); nola bukatu (30); nola bukatuko (33); nola bukatuko den (10); nola bukatzen (18); nola bururatu (14); nola bururatuko (11)

nola da posible (59); nola dabilen (25); nola dabiltzan (21); nola dagoen (115); nola daiteke (11); nola dakigu (10); nola dakik (19); nola dakizu (80); nola dakizu hori (15); nola datorren (11); nola datozen (13); nola daude (22); nola dauden (57); nola definitu (10); nola definituko (17); nola definituko zenuke (14); nola deitu (52); nola deituko (11); nola deitzen (74); nola deitzen da (13); nola demontre (33); nola den posible (13); nola desagertzen (10); nola deskribatu (12); nola deskribatuko (12); nola diren gauzak (19); nola doa (15); nola doan (36); nola doazen (15); nola du izena (36); nola duk izena (15); nola duzu izena (41)

nola edo hala (564); nola edo halako (17); nola eduki (10); nola egin (586); nola egin aurre (14); nola egin zuen (21); nola eginen (53); nola egingo (90); nola egingo den (12); nola egiten (358); nola egiten den (44); nola egiten duten (26); nola egon (80); nola egongo (34); nola egoten (16); nola ekarri (13); nola elkartu (15); nola eman (86); nola emango (15); nola ematen (24); nola entzun (11); nola entzuten (10); nola erabaki (22); nola erabili (86); nola erabiltzen (52); nola erabiltzen den (12); nola eragin (25); nola eragingo (21); nola eragiten (37); nola eraiki (31); nola eraikitzen (13); nola erakutsi (14); nola eraman (43); nola eramaten (12); nola erantzun (55); nola erantzungo (30); nola erantzuten (30); nola eratu (12); nola ere (41); nola erori (13); nola erortzen (21); nola erraiten (16); nola erran (60); nola erreakzionatuko (20); nola esan (236); nola esango (84); nola esango nuke (40); nola esaten (84); nola esaten da (16); nola eskatzen (10); nola eskertu (10); nola eskuratu (12); nola esplikatzen (13); nola eta noiz (11); nola eta non (14); nola eta zein (11); nola eta zer (10); nola eta zergatik (35); nola etorri (34); nola eusten (11); nola eutsi (15); nola ez (981); nola ez aipa (45); nola ez bada (12); nola ezagutu (42); nola ezarri (14); nola ezartzen (12); nola ezetz (21)

nola frogatu (11); nola funtzionatzen (65); nola funtzionatzen duen (37)

nola gainditu (19); nola galdetu (11); nola galdu (25); nola galtzen (18); nola garatu (15); nola garatzen (11); nola gauden (19); nola gauzatu (31); nola gauzatuko (25); nola gauzatzen (37); nola gauzatzen den (18); nola gelditu (19); nola gelditzen (12); nola geratu (17); nola geratuko (11); nola geratzen (16); nola gerta (45); nola gertatu (137); nola gertatu da (11); nola gertatu den (19); nola gertatu zen (71); nola gertatuko (10); nola gertatzen (47); nola gertatzen den (16); nola gogoratzen (32); nola gogoratzen duzu (18); nola gorde (18); nola gozatzen (11); nola gustatuko (10); nola gustatzen (15); nola halako (40); nola har (14); nola harrapatu (19); nola hartu (102); nola hartu duzu (12); nola hartuko (59); nola hartuko zuen (14); nola hartzen (60); nola hasi (93); nola hasi zen (27); nola hasiko (11); nola hasten (13); nola hautsi (10); nola hazten (17); nola heldu (56); nola heltzen (13); nola hil (73); nola hil zen (31); nola hilko (10); nola hiltzen (17); nola hitz egin (26); nola hitz egiten (25); nola hobetu (14); nola hurbildu (11)

nola ibili (51); nola ibiltzen (37); nola ibiltzen zen (10); nola idatzi (33); nola idazten (19); nola igaro (10); nola igarotzen (14); nola igo (11); nola ikasi (15); nola ikusi (63); nola ikusi duzu (27); nola ikusiko (10); nola ikusten (264); nola ikusten duen (14); nola ikusten duzu (153); nola irabazi (21); nola iragan (56); nola iragan den (12); nola iraganen (46); nola iraganen den (24); nola irakurri (11); nola iraun (18); nola iristen (21); nola iritsi (93); nola iritsi zen (23); nola iritsiko (13); nola irten (22); nola irteten (12); nola irudikatzen (12); nola isurtzen (11); nola itzuli (21); nola itzulikatuko (26); nola itzulikatuko diren (18); nola itzuliko (16); nola itzultzen (13); nola izan (250); nola izan daiteke (18); nola izan liteke (15); nola izan zitekeen (23); nola izanen (22); nola izango (81); nola izango da (23); nola izango den (12); nola izaten (21)

nola jaio (16); nola jakin (155); nola jakin duzu (10); nola jakingo (23); nola janzten (14); nola jarraitu (24); nola jarri (50); nola jarriko (13); nola jartzen (27); nola jasan (22); nola jaso (19); nola jasotzen (10); nola jaten (15); nola jo (26); nola joan (125); nola joan den (25); nola joanen (12); nola joango (18); nola joaten (18); nola joka (21); nola jokatu (259); nola jokatu den (10); nola jokatuko (61); nola jokatzen (79); nola jokatzen duen (22); nola jotzen (20)

nola kendu (11); nola kentzen (10); nola konpon (11); nola konpondu (40); nola konponduko (17); nola konpontzen (13); nola kontatu (19); nola kontatzen (13); nola kudeatu (11); nola kutsatu (10)

nola lagundu (28); nola lan egin (11); nola lan egiten (21); nola landu (10); nola libratu (13); nola liteke (139); nola liteke hori (15); nola litekeen (13); nola lor (31); nola lor daiteke (12); nola lor daitekeen (11); nola lortu (125); nola lortu zuen (18); nola lortuko (27); nola lortzen (42); nola lotu (24); nola lotzen (14)

nola maite (26); nola mintzatu (11); nola mintzo (14); nola moldatu (54); nola moldatuko (34); nola moldatzen (58); nola moldatzen den (10); nola mugitzen (31)

nola nagoen (18); nola nahi (108); nola nahi duzu (45); nola nahika (51); nola nahiko (14); nola nahikoa (14)

nola onartu (13); nola ordaindu (18); nola osatzen (19); nola ote (55)

nola pasatu (33); nola pasatuko (16); nola pasatzen (27); nola pentsa (20); nola pentsatu (13); nola pentsatzen (24); nola pizten (11); nola piztu (10); nola plantatuko (12); nola prestatu (20); nola prestatzen (20)

nola salbatu (13); nola sartu (80); nola sartu zen (18); nola sartzen (33); nola segitzen (10); nola sentitu (38); nola sentitu nuen (13); nola sentitzen (47); nola sinets (15); nola sinetsi (11); nola sortu (130); nola sortu zen (61); nola sortzen (47); nola sortzen den (13)

nola tratatu (18); nola tratatzen (10)

nola uler (28); nola uler daiteke (23); nola ulertu (61); nola ulertzen (31); nola uste (18); nola utzi (38); nola uztartu (14); nola uztartzen (18); nola uzten (10)

nola zabaldu (15); nola zabaltzen (20); nola zaindu (18); nola zaude (26); nola zebilen (11); nola zegoen (46); nola zehaztu (11); nola zekien (10); nola zeuden (27); nola zihoan (19); nola zitekeen (27); nola zuen izena (21)

non eta nola (62); nondik eta nola (20); nork eta nola (15); nun eta nola (10); nun nola (17)

oraindik nola (11); orduan nola (17)

zer eta nola (49); zer nola (117); zer nola egin (17); zergatik eta nola (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus