Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

non (orobat nun g.er.)
1 (toki perpaus bat txertatzen, dagokion aditzak bait- aurrizkia hartzen duela) ik beherago 10.

Amerikar erako sukaldetxo batek jangela-egongelara ematen zuen, non tximinia erraldoi batek hartzen baitzuen horma oso bat. Ostatuaren beheko aldean denda txiki batzuk zeuden, non sokak, uztai-formako ogitxoak eta zamarientzako lepokoak saltzen baitzituzten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 15. orr.

Espaloiaren bestaldetik, ibaia zihoan, zabal eta sakon alde hartan, non batel-estropadak egiten baitziren udan, inguruetako auzoen gozagarri. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 10. orr.

Bide baketsu bat da hori, non maiteminduek datil-ardotik edaten baitute, hilobien harresi leunduen kontra bermaturik. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 46. orr.

Gero zein bere txandan joaten ginen "despatxu"ra, non Caselli triku-ileak banatzen baitzizkigun lehengaiak, exotikoak zein domestikoak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 52. orr.

Gero, infartua izan zuenean, ospitalera eraman genuen, non astebetea egin baitzuen, zainketa berezietako unitatean. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 256. orr.

Gela erabat gris bat antolatu zuen, mundu gris bat bere estudioan, non gauza guztiak grisaren gamako koloreetakoak baitziren. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 31. orr.

Koronelaren basoan, edota Koronelaren ibaian, non itsas amuarrain mordoa eta izokin mordoa baitzegoen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 40. orr.

Mongoliako goi-ordokiaren hego-ekialdeko ertzean zegoen toki batean, non baitzegoen estepa hiri inperial berritik hurbilen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 53. orr.

Azken hau mendi batean zegoen, non pilotan luzean aritzen baitziren artzainak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 62. orr.

Urre-antzeko bordatuz egindako zaldi-estalkiaren gainean, non letra berdez eta puntu gorri biziz idatzita danderine irakur baitzitekeen. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 68. orr.

Harkaitz hartatik aurrera, non hasten baita Ozeanoko itsasbazterra, ez zen ezer ezagutzen, Artemidorok eta Eratostenesek irakasten digutenez. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 44. orr.

Indietarako asmotan zegoen etxejaun bati etxea eta lurrak erosi zizkioten arte, non habia berria moldatu baitzuten, Lapurdi eta Nafarroa Behereko mugan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 19. orr.

Lucy haren aurrean gelditu zen eta papertxo bat atera zuen poltsatik, non helbide bat baitzeraman idatzirik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 211. orr.

Eihera errekan zegoen eta handik goiti, errepideraino badira harresi edo zutoin batzu, non egona baita delako burdinezko tuio haundia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 41. orr.

Azken honek egin du kapitulu berezia fraideei buruz non aipatzen baita aspaldiko errana: [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 129. orr.

Feminista zirikatzaile baten artikulu zikiratzaile bat ere bazekarren, non ustezko bortxatzaileentzako zigorrik bidezko eta eredugarrienaz zuhurki bezain sakonki gogoetatzen baitzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 230. orr.

Bakoitza bere lanbideari atxiki behar zaiola eta bere seme-alabei pasarazi behar diela agintzen duten legeak ezin dira onak izan estatu despotikoetan baizik, non inork ez baitauka eredu erakargarririk izaterik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 22. orr.

Filosofiaren mende honetan hain zuzen, non argiek, orotarik barreiatuak, bihurtu baitituzte gizon guztiak arras prestuak eta emakume guztiak arras apalak eta begiratuak, batbederak dakien bezala. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 29. orr.

Hortik aurrera etxeetako teilatuak, mailakatuak, ur nabarreraino, uherreraino jaitsiz, non, itsasontzi bat arin pasatzen denean, arrasto txuri iheskorra irekitzen baita. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 46. orr.

Ni azpiko naukan estatuak asmatu duen ekuazio juridiko-metafisikoa, zeinaren arabera x-ren ingurua=x (non x eskuarki hemengo ez-legezko kuadrilla armatua baita). Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 152. orr.

· Une bat iritsi zen non ikasleek eskaileran geratu behar izan baitzuten aurrera ezin eginik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 204. orr.

1a (toki perpaus bat txertatzen, dagokion aditzak -n atzizkia hartzen duela)

Baita Obabako plazan zegoen ostatura ere, non Ubanbe, Opin, Pantxo eta zerrategiko langile gehienak biltzen ziren. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 78. orr.

Erreka baten gisa amildu zen nafta lurrazaleko maldetan aurrera ibaiaren uretaraino, non gainazalean geratu zen bere dentsitatearengatik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 444. orr.

Maimonen Mi-neh Torah lorategi botaniko bat da, non dena dagoen irakurlearen beharrizanak beti kontuan hartuta ordenaturik, sailkaturik, neurtuta eta pisatuta, izendaturik eta aurkezturik. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 7. orr.

Hala gertatzen da, kasu, Liébanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 47. orr.

Agian badaude munduak non Greta bezalako izakiak robotak diren. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 171. orr.

Otxandioko erasoan, non hiru gizonetik bi galdu zituzten, nora ezean, Urkiolan azaldu ziren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 17. orr.

Nola Kristo gure Jauna jaitsi zen bere hamaika ikasleekin Sion menditik, non afaria egin zuen, Josafat ibarrerantz, ibarreko alde batean zortzi eta baratzeko bestean beste hirurak utzirik. espiritu errepublikarraren haizeak ez du bakarrik nazioko plazetan eta batzarretan joko, baita etxe barruetan ere, non gizonen zorion eta miserien parterik handiena dagoen. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 121. orr.

1938an, alemaniar tropak Austrian sartzean, Viena utzi eta Tel Avivera joan zen, non idazki gehiago egin zituen, besteak beste Nachts unter der steinernen Brücke. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 7. orr.

-Europa bat nahi dugu non ez den onartuko, neurri prebentibo gisa, herri bat indarrez hartu eta milaka pertsona hiltzea Iraken bezala. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Bigarren gutun multzoa aurkitua nuen orduantxe, eta hirugarrena topatu berri-berria nuen, non nire bizkarraren kontra egindako hasperen handi samin batek jauzi ero bat eragiten didan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 168. orr.

Ustelkeria moralak jotako gizartea aurkezten digu, non Frantzisko ere guztiz murgildua bizi den. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 25. orr.

Jena, Austerlitz, Wagram, non bala batek ezkerreko hankatik utzi zuen betiko herren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 174. orr.

1891, L'argent, burtsaren ingurukoa; 1892an, La Débâcle, non Sedango porrota, inperioaren amaiera, Hirugarren Errepublikaren aldarrikatzea, Parisko setioa, Komuna eta haren kontrako errepresioa kontatzen diren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 10. orr.

Agian orrialde hauek guztiak jolas bat baino ez dira, jolas existentzial bat, non batek ez baitu euskarririk aurkitzen inon. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 9. orr.

Berak ez du aurkitu nahi puntu enigmatiko bat, non indibidualak eta sozialak batak bestea ordezkatzen duten. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 160. orr.

· Are interesgarriagoa da zientzia aztertzea aurretiaz kokaturiko une batean, non mundu ikuskera bat eratzen den, horren baitan ezarriz zelakoa den egin daitekeen zientzia eta zelakoa ez. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 163. orr.

2 auskalo non

Senarrak ez zuen deus ere egiten, auskalo non pasatzen zituen egunak, auskalo nondik ateratzen zuen bizimodua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 161. orr.

Tabernara itzul nintekeen, baina auskalo non egongo zen agurea. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 190. orr.

Alua gori-gori nuen eta burua auskalo non, pentsatzeari utzita baitzegoen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 14. orr.

Arrantzale-herri batean jaio zen, Massachusettsen, Mainen, edo auskalo non, eta txirlek izu-ikara ematen zioten, amesgaiztoak izaten zituen haiekin. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 124. orr.

Han zegoen zutik, zerura begira, zabor poltsa bat -auskalo non jasoa- eskuartean zuelarik. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 110. orr.

Auskalo non, auskalo noiz, tximista bezala. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 165. orr.

2a halako eran non [24 agerraldi 15 liburutan]

Bi herrialdeen arteko inflazio- aldeek badute joera bat truke-tasen alde biko mugimendu simetriko batek oreka ditzaten, halako eran non truke-tasa errealak aldatu gabe jarraituko baitu. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 97. orr.

-A, te bat behintzat hartuko duzu -esan zuen Anniek, aulkiak mahaitik apartatuz, halako eran non inor ezin baitzen mugitu, eta hantxe geratu zen Williams andrea setiatua, bere bular, eraztun eta poltsarekin. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 31. orr.

Aire lehor eta garbiari dirdaia zerion eta gauza guztiei esmalte fin eta leuna ematen zien aire hark, halako eran non ostertzean ageri zen guzti-guztiak akuarelaz edertua ematen baitzuen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 29. orr.

Bera da gainerako guztiaren berme nagusia, eta gainerako osagarri formalak zehazten ditu, halako eran non osagarri horiek bera gabe osagai birtual batzuk baino ez baitira... J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 174. orr.

3 halako eran ... non

Baina, gure izateak berezko badu ere etengabe etorkizunera begiratzea, halako eran antolaturik dago sistema, non gure igarpenak ziurgabeak baitira ezinbestean. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 19. orr.

Martinek ezkaratzera itzuli nahi izan zuen ostera ere, baina atsoak halako eran ipini zuen argiontzia, non eskaileraren hasiera argitzen baitzuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 174. orr.

Zenbaitetan, oldarrean ekiten nion buru hari, halako eran uzten nizkion biloak non maitasun gau ero bat iragoa zela baitzirudien. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 72. orr.

4 halako gisaz non [35 agerraldi 8 liburutan]

Gogobeterik bizi dituk, halako gisaz non ez baitute elkarren beharrik izaten ez eta Jaungoikoarenik ere. gauza kreatu guztientzako ezaxolak izan behar dugu, gure hautamenaren aukera libreari zilegi eta debekatua ez zaion guztian; halako gisaz non geure aldetik ez dezagun izan nahiago osasuna eritasuna baino, aberastasuna pobrezia baino, ohorea desohorea baino, [...]. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 108. orr.

Pezaka kentzen zizkioten bere soineko guztiak eta erlikiatzat eramaten, halako gisaz non kasik biluzik utzi baitzuten gaixo gizon saindua. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 11. orr.

Gutunaren azala prestatzen ari zelarik, Tourvel andrea nahasturak jo zuen berriz: halako gisaz non neska horrek ez baitzuen jakin gutuna nori igorri. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 499. orr.

Eta izaten diren gauza guztiak Jainkoa baitan dira izaten eta Jainkoari loturik daude halako gisaz, non Hura gabe ez baitira ez izaten ez pentsatzen ahal. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 89. orr.

5 halako gisaz ... non

Halako gisaz eginak garela izaeraz, non errazki sinesten baitugu itxaroten dugun hartan, nekez ordea beldur garen hartan. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 323. orr.

Iragan urte haietan bizi eta ikusitako guztiek halako gisaz zaildu zuten non jadanik ia ezerk ezin baitzezakeen aztoratu, larritu edo beldurtu gehiago. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 227. orr.

Ikusten dugu, bada, gehienetan, gizakien izaera halako gisaz egina dela, non gauzak gaizki doazkienak gupidesten baitituzte eta ongi doazkienak bekaizten. hari esker baitzuten gurari sentsitibo guztiek sinesten arrazoiari, eta arrazoiak, berriz, Jainkoari, halako gisaz lotuak zirelarik non ez baitziren haizu delako gurariak arrazoiaren aurka jazartzera, ez eta arrazoia Jainkoari desobeditzera ere. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 295. orr.

6 halako maneraz non [agerraldi 1 liburu 1ean]

Nahi du eraspena kendu, baina nahi du kendu beretu duen gauzarekin geldituz, halako maneraz non Jainkoa etor dakion berak nahi duen tokira. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 101. orr.

7 non edo han [25 agerraldi, 20 liburutan] non edo non.

Non edo han, ume bat, lotatik bat-batean aterata, oihuka hasi zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 195. orr.

Non edo han entzunda dakit, azken hipotesia zera dela: gizaki guztiak familia edo leinu bakar baten ondorengo ote garen. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 184. orr.

Non edo han espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da. Elizen arteko biblia   Mk 9,18

Goiko pisuan hiru miliziano ikusi genituen, non edo han bahituran hartutako xanpaina-botila baten muturretik txandaka edaten eta zigarro erretzen jo eta su. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 69. orr.

Egunero ibiltzen naiz bazterrik bazter, eta ez dut izanen egunik, non edo han otearekin topo egin gabekorik. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 23. orr.

RENFEn lan egiten zuen [aitak], eta familia non edo han kokatu orduko, beste norabait bidaltzen zuten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 146. orr.

Alabaina, agian etxeratu ezinik zabilek non edo han, jainkoek oztopaturik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 12. orr.

Hemen egon edo beste non-edo-han egon, zer inporta ote dio? Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 43. orr.

Erabat sinetsita egongo baitzen Charlie han goian zegoela, zeru urdinean, eliza-dorrearen gaindik, non edo han. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 147. orr.

8 non edo non [51 agerraldi, 13 liburu eta 5 artikulutan] tokiren batean. ik nonbait.

Non edo non, pauso-hotsak entzuten dira. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 127. orr.

Non edo non ikusita zeneukala haren aurpegi erdibitu beldurgarria. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 112. orr.

Inoiz non edo non ikusia gogora ekarri nahi, eta ezin. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 93. orr.

-Alkateak dauka non edo non gordeta -bota zidan. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 36. orr.

Gizakiari beharrezkoa baitzaio itxaropena non edo non jartzea, bizitzari balioa itzuliko dion zer edo zer [...] kafera, zigarroetara eta billete berrietara zaletu zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 37. orr.

Entzun ahal dut oraindik ere, zalapartaka non edo non, belar ondu metatuaren azpian. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 35. orr.

Reno oso txikia denez, ezinezkoa da han bizi diren bi lagunek elkarrekin non edo non topo ez egitea. Berria - Kultura   2006-04-06

Haize hura, konpresore erraldoia piztua zuen baten batek non edo non eta arropa guztietako hautsa kendu behar zuen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 230. orr.

Beste horrenbeste gertatzen ariko da mundu zabalean zehar, non edo non, une honetantxe. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 77. orr.

Haren aburuz, hilerrian egon behar zuen non edo non. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 80. orr.

Farlopa apur bat ere geratu behar zait non edo non. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 79. orr.

9 non edo nondik

Ijito hori ere etorriko da non edo nondik. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 101. orr.

Berria-n bertan egindako ahaleginak begi-bistakoak diren arren, beti dago non edo nondik sartzen zaigun aleren bat. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 46. orr.

Non edo nondik, ordea, frankotiratzaileak tiroka jarraitzen zuen. Pako Aristi   «Note book» - 24. orr.

Afrika izanik pizti basatien eta, bereziki, sugeen ama eta hazi-tokia, hirigotor horren lurretan ez da honelakorik batere sortzen, eta beste non edo nondik ekarrita leku horretan bakarren bat uzten denean ere, berehala hiltzen da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3890. orr.

10 non ere [39 agerraldi, 15 liburu eta 5 artikulutan] (toki perpaus bat txertatzen)

Gela bakartu batera heldu ziren, non ere zaintzaileetako bat jaun batzuentzat botilak irekitzen ari baitzen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 213. orr.

Goizaldeko aire sarkorra sartzen zen atarira, non ere baitzeuden zutik. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 307. orr.

Tropa liberalak jarriko dira Pirinioetako bi muturretan, non ere mendiak beherago baitira eta iragan errexagoak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 154. orr.

Haren aurpegiak, non ere biltzen baitzen Duffy jaunaren egunen kondaira osoa, Dublingo kaleen tindu beltzarana zuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 156. orr.

Deliberatu zuen, egun batez, Izpegiko errekara joanen zela, non ere gerezi ondotik erori baitzen Xanti. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 163. orr.

· Non ere zegoen Carolina-Carolina, ingelesa zen han hitz egiten zen hizkuntza bakarra. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 267. orr.

Non ere ginen, beti izaten zuten Ghoete Institutuak beraientzat beren-beregi prestaturiko zerbait. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 29. orr.

11 non ez den [54 agerraldi, 19 liburu eta 8 artikulutan] ez bada.

Nehor ez da besteen bertuteaz bekaizten, non ez den bere heineko batenaz. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 335. orr.

Jendeek diotenaz, hor sartuz geroz nehor ez omen da ateratzen ahal, non ez den kordez estekatzen. nehork ez ditu euskaraz mintzatzetik trabatzen, non ez den beren baitako ezjakintzak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 105. orr.

Ez zin egin, ez Egileagatik, ez sorkariagatik, non ez den egiaz, beharrez eta begirunez. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 53. orr.

Jainkoaren legeen ala gizalegeen arabera errana da, bere arteziaren eta zuzentasun propioarengatik nornahiri ematen zaion egitekoa ez zaiola beste bati emanen egitera, non ez den horrentzat zerbait arrazoi zuzen izaten. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 155. orr.

Ez dut gehiagorik galdatzen, non ez den gure adiskidantzak iraun dezan sekula betiko. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 80. orr.

Mugimendu nagi batean dabil maiz ibiltaria, non ez den kirolari ments eta masokista horietarik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

Agerrek ez du inoiz esku artean izan bere hizkuntzan idatzitako fitsik, non ez den bere eskuak moldatua. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 145. orr.

Kondizio batekin, osasuna ez dadila honda, ez eta sor garrantzizko gaitzik, ez eta loari komeni zaiona ken, non ez den erdira ekartzeko gehiegi egiteko duen ohitura txarra. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 75. orr.

Gauzen Naturan ez da neholako gauza singularrik aurkitzen, non ez den hura baino beste ahaltsuago eta indartsuago bat izaten. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 391. orr.

Ekonomiaren aldetik badirudi, oro har, munduko merkatu handiaren barnean, jakin dutela gure ordezkariek herriaren maila zaintzen, non ez den altxatzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auskalo non (48); badakizu non dagoen (9); baina hara non (24); baina horra non (13); eta hara non (124); eta hona non (32); eta horra non (80); finala non jokatuko (9); hainbeste non (15); hainbesteraino non (28); hainbestetaraino non (10); halako eran non (19); halako gisaz non (24); halako moduan non (13); halako moldez non (107); halatan non (10); han non (23); hara non (277); hona non (102); hor non (37) horra non (198); horra non datorren (10); huna non (13); noiz eta non (36); nola eta non (14)

non arraio (29); non azaltzen den (9); non baitzirudien ezen (9); non bizi da (15); non bizi den (25); non bizi haiz (9); non bizi zara (18); non bizi zen (29); non da (241); non dabilen (22); non dago (363); non dagoen (293); non dagoen jakin (11); non datorren (20); non daude (89); non dauden (105); non daukan (10); non deabru (10); non demontre (17); non den (86); non dira (90); non diren (29); non dituk (12); non du (10); non duen (18); non duk (19); non duten (9); non duzu (18)

non edo (95); non edo han (25); non edo non (51); non egingo den (9); non egon daiteke (11); non egongo da (9); non ere (37); non eta (390); non eta ez (57); non eta noiz (41); non eta nola (62); non eta zertan (9); non ez bainuen (11); non ez baita (19); non ez baitago (10); non ez baitzen (20); non ez baitzuen (19); non ez den (55); non ez diren (10); non ez duen (23); non ez duten (10); non ez zen (12); non gaude (13); non gauden (31); non geunden (12); non hago (16); non hasten den (14)

non ibili haiz (10); non ibili zara (12); non ikusten dudan (25); non ikusten duen (12); non ikusten dugun (11); non jokatuko den (15); non nago (22); non nagoen (31); non nahi (118); non nahitik (12); non nengoen (30); non nintzen (17)

non ote da (21); non ote dabil (10); non ote dago (9); non ote zegoen (21); non ote zen (21); non ote zeuden (13); non sartu haiz (11); non sartu zara (9)

non zagok (9); non zaude (26); non zauden (18); non zebilen (9); non zegoen (245); non zegoen galdetu (13); non zegoen jakin (9); non zegok (9); non zen (71); non zer (25); non zeuden (69); non zeukan (14); non ziren (30); non zuen (11)

orain non (19); planta non jarri (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus