Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nora
1 nondik nora1

Lepoko bat ipintzen diete, emisore ttipi batekin, nondik nora dabiltzan jakiteko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 171. orr.

Zaila zen orduan bidea nondik nora zihoan ezagutzen, baina, haren zuhurtzia apartari esker, gorabeherarik ez zen izan ibilaldi hartan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 222. orr.

Nondik nora ibilia zen munduan, Donostian hil zen arte? Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 337. orr.

Nondik nora ibiltzen zen bera kanpoan zegoen denboraldi luze horietan, norekin eta zertan, non eta nola, baina, bereziki, norekin ibiltzen zen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 69. orr.

Hübelek ez zekien nondik nora jo. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 159. orr.

Hori guztia gertatzen ari zela, nondik nora ote zebilen Ulises zuhurra? Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 20. orr.

Ez dakit tipo hori nondik nora dabilen, ezta zertan ere. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 212. orr.

Oinak lurraren gainean nituela jardun nahi nuen behingoz, eta nondik nora nabilen ez dakidala gelditu naiz. Agintariek ez zekiten nondik nora ibili nintzen, ez eta zer egin nuen ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 211. orr.

Ikerkuntza prozesu azkengabe bat da, nondik nora egingo duen sekula jakiterik ez dagoena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 158. orr.

Ez zen zaila haria nondik nora zihoan konturatzea. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 78. orr.

Eta gero, Usurbildik, Andatzako mazelaraino; eta nondik nora ez dakidala, Aiaraino. Txillardegi   «Putzu» - 280. orr.

2 nondik nora2 adkor nolatan.

Ikastaro dexente ematen da sormena nondik nora bideratu. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 41. orr.

Nondik nora daki beti zer egin eta noiz egin? Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 191. orr.

Nondik nora ez ote nintzen lehenago konturatu. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 106. orr.

Eta gainera, nondik nora halako harridura? Jon Alonso   «Euskal karma» - 120. orr.

Horixe jakin nahi zuela hark, nondik nora etorri zen halako deskalabrua. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 131. orr.

Nondik nora da posible ezaugarri bi horiek uztartzea? Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 247. orr.

Ez dakit nondik nora sortuko zen nahasketa. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 160. orr.

Eta, berbatik berbara, Antonek belarria nondik nora galdu zuen azaldu zidan. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 63. orr.

Eta nondik nora sortua ote du izen sorgin hori? Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 24. orr.

Geure-geureak diren lohikeriekin bakean bizitzeko gauza bagara, nondik nora uxatuko dugu, bortizki uxatuko, besteren lohikeriarik, kasu honetan zakurrena. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 90. orr.

Epaileak, ordea, ez du argudiatzen kasu hauetan baldintza hori nondik nora betetzen den. Berria - Harian   2006-03-17

-Tira, tira!, nondik nora da atsegina nire solasa? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 51. orr.

Nondik nora handinahi eta harropuzkeria hura? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 208. orr.

3 nora edo hara norabait. ik beherago 9.

Maiz irteten zen nora edo hara. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 173. orr.

Bestela lagunekin joango nintzen kanpinean aste pare bat pasatzera nora edo hara. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 130. orr.

Miatu genuen ingurune guztia, errepidearen bi aieketan berrehun bat metro; obispoa tiro-festak izututa, nora edo hara ihesi joatea zitekeena baitzen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 108. orr.

4 nora ere (toki perpaus bat txertatzen)

Asteburua La Platan iragan dute, nora ere bilduak baitziren 700 bat dantzari Argentinako alde guzietatik. Herria   2005-06-30

· Fereka egiten diozu, begiaz eta eskuz, haragizkoa balitz bezalaxe; behin eta berriro haren ondora itzultzen zara, gogoan erabiltzen duzu beti, nora ere joaten baitzara, zer ere egiten baituzu. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 196. orr.

Eta nora ere joaten nintzen, pilotuaren boneta jantzirik ibiltzen nintzenez, halako batean haserretu egin zitzaidan upelgilea. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 158. orr.

· Itsasoak, bere lege itsuan, nora ere ginderamatzan, haraxe joango ginen, eta gero kontuak. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 182. orr.

5 nora ezean (160 agerraldi, 46 liburu eta 39 artikulutan; orobat noraezean 288 agerraldi, 84 liburu eta 57 artikulutan, Hiztegi Batuan, ‘nora gabe’ adieran, nora ezean agertzen da) nora gabe. ik noraez.

Nik ordea, ez dakit aukeraz profitatzen: nora ezean noa, hutsik eta baratz, xahuturiko zeru honen azpian. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 126. orr.

Berriro marinel gazteak hara eta hona, noraezean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 272. orr.

Noraezean ibili nintzen, ibilbide jakinik edo helmugarik gabe. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 133. orr.

Bi egunez ibili zen Ulises noraezean, baina, Eos txirikorda ederdunak hirugarren eguna argitu zuenean, uhin baten gainetik, lurra hurbil ikusi zuen. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 25. orr.

Nora-ezean ibiliko dira, itsasoz itsaso, iparraldetik eguzkialdera, Jaunaren hitzaren bila, baina ez dute aurkituko. Elizen arteko biblia   Am 8,12

New Yorkera etorri zenean otorduak eta lo-lekua disketxeak ordaintzen zizkion, eta hori bukatu zenean noraezean geratu zen. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 124. orr.

Jitoan egon zara, nora ezean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 187. orr.

Gizon batek landan zehar nora ezean ikusi eta galdegin zion: -Zeren bila zabiltza? Elizen arteko biblia   Has 37,15

Guardia zibil bat hil dute Bilbon eta ez zaitut kalean noraezean ikusi gura. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 72. orr.

Alde egin dezala etxetik, hala nahi baldin badu, ibil dadila nora ezean, eskean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 139. orr.

Alderrai edo nora ezean galdurik dabiltzanen gida. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 237. orr.

Urteetan basamortuan nora ezean ibili ostean, zure benetako bokazioa aurkitu duzu azkenean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 172. orr.

Hesirik gabe, lapurren esku gelditzen da alorra; emazterik gabe, nora-ezean deitoreka gizona. Elizen arteko biblia   Si 36,30

Hala gizakiaren ekintzak ere, patuaren halabeharrez arazoturik, asmo eragile guztiari alderatu, eta ustekabeko nora ezean suertatzen dira. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 137. orr.

Erlijio-doktrinaren alorretik noraezean zabiltzaten guztiok, zatozte eta jarraiki zidorrari. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 25. orr.

6 nora ezik (orobat noraezik) nora ezean.

Bi aste egin nituen hiri handi hartan nora ezik. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 55. orr.

Gogoa sarritan gorputzaren minetan noraezik ibiltzen da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 191. orr.

Baina ez dago ezer gozoagorik jakintsuen doktrinak ondo eraikitako goi tenplu nareetan bizitzea baino, nondik besteak gainbegira ditzakezun eta hara-hona deslai eta bizitzako bide bila noraezik ikus, nor talentutsuago, nor nobleago, gau eta egun lan eta lan saiatzen, nor ondasunetan gorago eta nor agintetsuago. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 99. orr.

7 nora gabe (orobat noragabe) adlag

Pasieran ibili zen, nora gabe. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 164. orr.

Nora gabe joan nintzen kafez kafe. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 125. orr.

Beste edozein gizaki nora gabe ibiliko zen lainopean edo latitude haien gau polar luzean; hark, ordea, ez zuen bere bidea galtzen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 58. orr.

Begiak nora gabe begira, ospitaleko itxarongelako horma goibel hark mugatzen zuen ostertzeko lekuren batean jarriak. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 14. orr.

Sarritan, arratsaldean, hara-hona zebiltzala topatu eta haiekin paseatzen zen merkatuaren auzoan barrena, nora gabe, eskuak sakeletan, kaleetako bizitzaz barren-barreneraino interesaturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 255. orr.

8 nora gabean (orobat noragabean) nora ezean.

Duda horretan, ezer ezin pentsatuz, nora gabean ibili nintzen goizeko kaleetan barrena. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 136. orr.

38.000 itsas milia nabigatu ostean, itsasoan lau urtez noragabean ibili eta gero. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 58. orr.

Belatz horrek menditik etorri eta antzara harrapatu duen bezala, hala egingo du Ulisesek ere: noragabean asko nozitu eta gero, etxera itzuliko da, eta ordainarazi egingo die kalte egiten ari direnei. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 109. orr.

Halaxe dago mundu guztia, noragabean, krisi betean. Berria - Kultura   2004-02-21

9 nora hara (corpusean norahara soilik) norabait.

Guraso mixerableak Ameriketara edo norahara hanka egin eta deusen anparorik gabe auzoan utzia; etxenagusi aberatsak bete neskame pobreak, herritik uxarazi ondoan, nonbaitean nolazbait hazitakoa... Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 63. orr.

10 norako ik norako.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

auskalo nora (22); esan nora (7); ez daki nora (7); ez dakigu nora (12); ez dakit nora (36); ez nekien nora (17); ez zekien nora (7); maritxu nora zoaz (7); nondik eta nora (9); nondik nora (247); nondik nora dabilen (10); nondik nora doan (5); nondik nora doazen (6); nondik nora ibili (12); nondik nora jo (21); nondik nora joan (6); nondik nora joango (6); nondik nora joko (6); nondik nora nabilen (5); nondik nora zebilen (5); nondik nora zihoan (6)

nora begira (12); nora begiratu (19); nora bidali (6); nora bideratu (8); nora buruz (6); nora deitu (6); nora doa (20); nora doan (35); nora doaz (9); nora doazen (17)

nora edo hara (5); nora egin (11); nora egingo (5); nora ekarri (6); nora eraman (65); nora eraman zuten (9); nora eramanen (10); nora eramango (19); nora eramango duen (6); nora eramaten (10); nora ere (6); nora erfjord (5); nora eta (50); nora eta zertara (5); nora etorri (7); nora ez (26); nora eza (14); nora ezean (160); nora ezean bezala (5); nora ezean ibili (18); nora ezean ibiltzen (5); nora ezean zebilen (8); nora gabe (18); nora garamatzan (8); nora gindoazen (9); nora goaz (53); nora goazen (23); nora heldu (10); nora hoa (50); nora hoan (6)

nora ibili (13); nora ihes (6); nora ihes egin (5); nora iritsi (22); nora jakin (5); nora jo (123); nora joan (262); nora joan den (11); nora joan zen (13); nora joana (5); nora joanen (8); nora joango (68); nora joango gara (13); nora joaten (17); nora joko (15); nora joko duen (5); nora jotzen (5); nora nahi (9); nora nahi duzu (7); nora nindoan (14); nora noa (5); nora noan (14)

nora sartu (5); nora zihoan (41); nora zihoazen (18); nora zoaz (107); nora zoazen (12); nora zoazte (19); nora zuzendu (7)

noraezean aritu (6); noraezean bezala (7); noraezean dabil (8); noraezean dabilen (7); noraezean geratu (6); noraezean ibili (32); noraezean ibili nintzen (8); noraezean ibili zen (7); noraezean ibiltzea (7); noraezean ibiltzen (6); noraezean zebilen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus