Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

norabait (orobat norabeit g.er. eta norapait g.er.) 1 adlag tokiren atera. ik nora 3.

Boluntario eskaintzen nuen neure burua nonbaitetik edozer ekartzeko edo norabait edozer eramateko. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 93. orr.

Deliberatu nuen norabait behar nuela mugitu, bazter ikuska ibiltzea ez dela kalte. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 51. orr.

Lagun haiek norabait aldendu zirela. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 165. orr.

Besterik esateko astirik eman gabe, han abiatu zen Alex norabait. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 42. orr.

-Aro hobea izan balitz, Magali, joaten ahalko ginen itzuliño baten egiterat horrat norabait. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 93. orr.

Norabait ihes egin, iskiluak eskutan hartu. Txillardegi   «Putzu» - 238. orr.

2 (beste-ren eskuinean)

Gauzak jaso eta beste norabait joaten zen jendea. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 38. orr.

Eta orduan Mattek hemendik alde egin zuen beste norabait bizitzera, eta emakume harekin ezkondu zen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 72. orr.

Doazela ihesi beste norabait penitentzi bizitza egitera, Jainkoaren bedeinkapenaz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 28. orr.

Uilek, erabat izuturik, beste norabait begiratu zuen; lotsaturik zegoen, hanka zikin zeukalako. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 64. orr.

Lehenago ere erabili izan duzu teknika bera, arreta beste norabait desbideratzeko eta metatutako tentsioa bat-batean botatzeko. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 200. orr.

Beste norabait eramanak izan behar dituzte ni iritsi eta laburrera. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 115. orr.

3 (izen gisa)

Harik eta, behin etzanda, burua zurrunbilo zirimolatsuan hasi zaidan arte, eta mehatxuka, amildegi beltzen batera herrestan eraman nahiko banindu bezala, norabait beldurgarrira. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 126. orr.

4 norabaitera norabait.

Ondoren, bazkaltzera eramaten du norabaitera. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 276. orr.

Gure eginkizuna horixe baita: artemein Korintonko agure zahar hark egiten zuen bezala, astoa norabaitera gidatzea, horra gure lantegia! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 301. orr.

Lizarrako espetxean beste norabaitera eramateko edo askatasunean irteteko aitzakian aterako dituzte fusilatzera daramatzaten presoak. Jokin Urain   «Errotarria» - 22. orr.

-Justina, egidan mesedea beste norabaitera joateko negar egitera! Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus