Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

noraez (orobat nora ez g.er.) 1 iz norakorik eza, orientaziorik eza. ik desorientazio.

Eta hor dabiltza txindurriak ere, atzera eta aurrera, gelditu gabe, itxuraz noraez zoroan baina izatez beren bizilekuak eraiki nahian. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 66. orr.

Edalontzi hustuari batbatean buelta eman eta euli bat harrapatu zuen barruan, eta euliak bere noraez zoroa jarraitu zuen kristalpean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 155. orr.

Erdilotan, Nemesiok sentitu du Bixkiturriko geltokia igaro dutela; noraez gozoan ikusi du Marielexakoa ere atzean gelditzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 221. orr.

2 irud/hed

Sokratesekin eta, geroago, kristautasunarekin [...] agonia norberaren baitakoa da, ezinegona, noraeza, durduzadura ere esaten zaiona. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 32. orr.

Heriotza tristea izan zuen andrazko hark: haluzinazioak, noraeza, paranoia eta hitz egiteko zailtasunak. Berria - Harian   2006-02-05

Noraeza, ondoeza, harridura, isiltasuna nagusitu ziren ikusleongan. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 22. orr.

Zer daukazu galtzeko, zeure bakardadea eta noraeza izan ezean? Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 46. orr.

Aitak burua jaso, eta haren begirakunean islatua ikusi nuen noraezaren betea. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 109. orr.

Gizartearen norabidea du kezka; gizartearen nora ez eroak literaturan duen eragina. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 386. orr.

Jakinminez baino areago nora-ez horretatik ateratzeko, gelako atea ireki, pasillora atera eta han andre gazte bat ikusi zuen. Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth - 61. orr.

Begiratzeko modua zuzena, argia zen, begiratuagan halako noraez bat sorrarazten zuena. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 116. orr.

Laneko segurtasunaren egoerak «EAEko administrazioaren noraeza» adierazten duela. Berria - Ekonomia   2006-04-28

Zapaterori, aldiz, «noraez nazionalistari» aurre ez egitea leporatu zion. Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Egun eta gau noraezean galduak, eta amesgaiztoak: nazka, beldurra, amorrua eta odola. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 13. orr.

3 (adizlagun gisa)

Egoitzari azken soa bota zion, eta mendebalera jo zuen, noraez oraino. Itxaro Borda   «Hiruko» - 61. orr.

Noraez, han berean abandonatu ziren. Itxaro Borda   «Hiruko» - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus