Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

normal 1 izond ezer berezirik edo neurriz gainekorik ez duena, maizkoena edo ohikoena den motaren araberakoa dena.

Gau normal guztietan (hau da, dantzaldirik gabeko gau guztietan) maitagarriek etxetxoa egiten dute.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 301. orr.

Baina hau ez zen etxe normal bateko emakume normala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 69. orr.

Gizon normal bat baino bi aldiz altuagoa zen ia, eta gutxienez bost aldiz zabalagoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Esan nizun, mutil normala da erabat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Familia bat gara, familia normal bat gara.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 109. orr.

Jende normalak ez daki ezkutatuta dagoen batentzat liburu bat zer den.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

-Ezin dugu bikote normal bat osatu? -ezpainak dardarka zituen-.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

Euli normalak badu, begi bakoitzaren gainean, antena gisako bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Zergatik ez ziaten izen normal bat ipini?  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 31. orr.

Antzeko zerbait gertatu zitzaien ikusmen normala zuten pertsonei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Ez zituen garbi ikusten egunkari normal bateko letrak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.

Jarrera eta egoera normal guztietan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Gauza normala da hori guztiz, eta ez du ezer esan nahi.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 153. orr.

Ez da tristura normal bat; egunerokotasunean zurekin dagoen tristura bat da, ez da pasatzen.  Berria - Gaiak   2006-04-02

La Santé-ko kartierretik atera eta detentzione normalean sartu bezain laster, ibiltokira atera nintzen euskal presoen atxemaitera.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 115. orr.

Garbi zegoen ez zegoela ohituta era normalean ibiltzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 65. orr.

Kalkulu konplexuak modu normalean egiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

Euskarari ez zaio leku sinboliko bat eman nahi, aldiz, [...] euskarak leku normal bat berreskuratu behar du. herria¬

· Saiatu zen, beraz, pausoak ziurtasunez ematen, normal tankera hartzen, baina halakoetan izaten da zailena jarrera hori lortzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

2 (izan eta kideko aditzekin)

Solasetik solasera, herriko politikara lerratzea normal da, gisa batez, konfiantza seinale.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 89. orr.

Bainan normal den bezala kirola ere maite zuen, partikulazki pilota.  Herria   2001-07-19

Zenbait jarrera ez ditun normal...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Normala den moduan.  Berria - Kultura   2004-06-01

Bazen harengan zerbait normala ez zena, inondik ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Normala denez, Mab Erregina zoritxarreko sentitzen zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Hori ez dela ez normala, ez logikoa, ez eta onargarria iritzi dio.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Gurasoak gorrotatzea oso normala da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Horrek ez zuen ezustean harrapatuko, normal irudituko zitzaion eta onartu egingo zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 112. orr.

Egin duena egitea normala iruditzen zaik?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.

Braillea ikasteko aukera emateak normala zirudien garai hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Ez dakit..., ez dut ondo ikusten, ez zait normala iruditzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

Horrexek bihurtu du normal esklabotza hegoaldeko herrietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

3 (adizlagun gisa) ik normalki.

Eguna, bestela, normal joan zen lanean, salbu eta gauza nabarmen hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.

Dursley jauna normal jokatzen saiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

-Baina ezin ditun gauzak normal egin ala?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 36. orr.

Zure lagun horrek ez daki jendea normal tratatzen, erdeinua, ez du besterik barruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 79. orr.

Badira gazteak, eta beste sexukoak gainera, gai horri buruz normal eta txantxa gordinik egin gabe hitz egiteko gauza direnak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 186. orr.

Normal egoten saiatuta ez da sekula normal egoterik lortzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

Tango bat suabe kantatu daiteke; edo kantatu daiteke normal.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 171. orr.

Trelawney andereñoa ia normal portatu zen, bi ordu geroago bazkaria bukatu zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

Zarataren maila edo iraupena handitu ahala, handiagoa da entzumen-galera ere, eta denbora gehiago behar da belarria bere onera etortzeko eta normal entzuteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Hirurogeita bost urtez normal ikusi eta gero gertatu zitzaion, beraz, koloreekiko itsutasun erabatekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Ni normal bezain hotz agertzen saiatu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 268. orr.

Normal samar jasotzen zituen zuri-beltzeko irudiak; koloretako irudiei begiratzean gauza bitxi eta jasangaitz bat gertatzen zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

4 normalean (1363 agerraldi, 158 liburu eta 508 artikulutan) adlag gehienean, maizenik. ik jeneral1 2.

Normalean elizatik ehun bat metrora jokatzen zen borroka, sail ezkutu samar batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Normalean bi muskuluk edo gehiagok egindako indarren oreka delikatuak eusten dio hezurrari bere lekuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Lubisen begiak, normalean hain lasaiak, larritasunez mugitu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Daltonismoa, normalean ulertzen den moduan, sortzetikoa izaten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Emakumea jeloskor izaten da normalean gizon bat beste emakumeekin batzen denean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Normalean arazoek bilatzen naute ni.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 66. orr.

Orain normalean hola egiten da.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 89. orr.

Garaziren senitarteko lapurtarrak ere etortzen ziren normalean; eta gure mahaikide izaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 334. orr.

Normalean gaiarekin lotua izaten da zeregin hau: ikastegiak ematen duen agiria zenbat eta oinarrizkoago izan, orduan eta ikerkuntza gutxiago egiten da, normalean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

5 ez-normal izond

Bazekien, beraz, bizitza ez-normala eginarazten digutela, eta ez zeukaten argudiorik anormalkeriak utz zitzatela eskatzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

Izan ere, ezohikoa denak ez du zertan arraroa, hau da, ez-normala izan.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Baina ez hori bakarrik, horrexek hustu zizkion hormonen eraginpeko agresibitatea eta deblautasuna, eta hortik sortuak ziren haren esanekotasun eta naretasun ez-normalak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

6 normal-normal adlag

Kalamu-zuntzaz egindako zaku normal-normalak ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Ziur zaude neskatila hori normal-normala dela? ez da ez hanka-motza, ez konkorduna ez... halako ezer?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 28. orr.

Horrelako testu batekin, itzultzaileak jakin behar du aldez aurretik ez dela testu normal-normal bat.  Berria - Kultura   2006-01-28

Dursley jaunak, hala ere, goiz normal-normala izan zuen, hontzik gabekoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Agian, etorkizunean normal-normala irudituko zaigu teilatuetara begiratu eta aerosorgailuak martxan ikustea.  Berria - Gaiak   2004-07-08

· Kontrako eztarriko psikiatrek idoro ziguten hipernormaltasuna paranoiaren era bat dela: beldur ikarante batek harrapatutakoaren izaera normal-normal-normala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

7(adizlagun gisa)

Biharamunean normal-normal joan nintzen klasera, eta hurrengo egunean ere bai, eta hurrengoan...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 52. orr.

Etxerako bidea normal-normal egin nuen, Aneri zer esango nion pentsatuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 147. orr.

-Ez -gizonak normal-normal erantzun-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 192. orr.

Harekin hizketan jardun zuan, normal-normal, kontuak elkarri kontatzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 159. orr.

norm , normal, normaltzen (64 agerraldi, 14 liburu eta 40 artikulutan) 1 da/du ad normal bihurtu. ik normalizatu.

Andreari aste batzuetan gelditu zitzaion gogoan oroitzapen epileptikoa, eta gero [...] onerako zein txarrerako, berriro "normaldu" zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

Pozik nengoen hilekoa berriro normaldu zitzaidalako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 37. orr.

Orain, larriena kenduta, nolabait normaldu nauk jan-edanetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Segundo batzuk pasatuta, ostera, egoera normaldu eta lehenagoko marmarioa itzuli zen lokalera.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 99. orr.

Eusko Jaurlaritzaren eta Espainako Gobernuaren arteko harremana normaldu egin da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Espero dut gauzak normaltzea, eta gu ere normala den rola hartzen joatea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Harremanak normaltzeko saio etengabeak.  Berria - Mundua   2004-05-07

Horrek konfiantza sortuko luke eta Bruselari eta bioi lagunduko liguke Iranen eta nazioarteko komunitatearen arteko elkarlana normaltzen eta hedatzen.  Berria - Mundua   2004-01-25

Partaidetza normaltzeko lehen urratsak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 271. orr.

Libiak, ostera, azken sei hilabeteotako epean, harremanak normaldu egin ditu AEBekin, Erresuma Batuarekin eta Frantziarekin.  Berria - Mundua   2004-04-28

Kontua da irakasleok legearen premia daukatela euren lan egoera Euskal Autonomia Erkidegoko Egiaztatze Agentziaren bitartez normaldu ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Hitz egingo zuten berriz ere, agian oporrak bukatu eta gauzak berriz normaltzean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 125. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hizkuntzaren egoera normalduetan, berriz, idazkera ahoskeraren ondoren ikasten da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

Euskal literatura normaldua bultza eta kontsumi zezakeen aristokrazia eta burgesiarik eza.  Berria - Harian   2005-04-13

3 ez-normaldu izond

Euskararen egoera ez-normaldua dela-eta, kodeak ere antzeko arazoak sortzen ditu, bertsolariak eta entzuleak kode bera darabilte batzuetan (edo ia bera), eta beste batzuetan, berriz, sekulako amildegia ageri da bataren eta besteen kodeen artean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bizimodu normal bat (4); bizitza normal (4); dena normal (16); egoera normal batean (10); gauzak normal (7); gizon normal bat (4)

normal ari (5); normal da (11); normal egin (9); normal egiteko (4); normal egiten (4); normal entrenatu (11); normal entrenatu zen (4); normal hitz egiten (4); normal joan (9); normal joan zen (6); normal normal (20); normal normala (10); normal samar (4)

pertsona normal (20); pertsona normal bat (5); pertsona normal batek (4)

aski normala (4); baina normala da (5); bizimodu normala (26); bizimodu normala egin (9); bizitza normala (27); bizitza normala egin (5); bizitza normala egiteko (8)

egoera normala (4); egotea normala da (4); erabat normala (13); erabat normala da (4); ez baita normala (4); ez baitzen normala (4); ez da normala (62); ez dela normala (10); ez delako normala (5); ez normala (4); ez zait normala (5); ez zela normala (6); ez zen normala (11); gauza normala (21); gauza normala da (5); gertatzea normala da (4); guztiz normala (21); hori normala da (10)

izatea normala da (5); jende normala (9); nahiko normala (8); neska normala (4)

normal normala (10); normala al da (5); normala bada (4); normala baitzen (5); normala balitz (9); normala balitz bezala (5); normala da (309); normala da hori (14); normala da jendea (4); normala dela (34); normala delako (4); normala den (52); normala den bezala (30); normala den moduan (7); normala denez (51); normala duk (5)

; normala egin (15); normala egin ahal (4); normala egiteko (11); normala egiten (7); normala ematen (4); normala ere bada (13); normala ez (18); normala ez den (6); normala ez zen (4); normala galarazten (4)

normala iruditu (9); normala iruditzen (29); normala izan (41); normala izan da (4); normala izan zuen (4); normala izango (23); normala izatea (5); normala naiz (4)

normala ote da (4); normala zela (19); normala zen (54); normala zenez (4); normala zirudien (5)

oso normala (41); oso normala da (11); pertsona normala (5); talde normala (5)

normalagoa da (6)

erabat normalak (4); itxuraz normalak (4); itxuraz normalak diren (4); jende normalak (7); normalak dira (14); normalak direla (5); normalak diren (9); normalak ziren (5); oso normalak (4); pertsona normalak (7)

bizitza normalean (5); egoera normalean (13); egoten da normalean (4); ez du normalean (5); izaten da normalean (14); izaten dira normalean (8); modu normalean (7)

normalean baino gehiago (4); normalean behintzat (6); normalean bizi (4); normalean egiten (5); normalean erabiltzen (8); normalean ez da (6); normalean ez du (6); normalean ez dute (6); normalean ezin (5); normalean gertatzen (4); normalean jokatzen ez (5); normalean ulertzen (4); ohi da normalean (10)

ume normalek (4)

ikusmen normaleko (4)

gauzarik normalena (14); litzateke normalena (8); munduko gauzarik normalena (9); normalena balitz (6); normalena balitz bezala (5)

baldintza normaletan (7)

baldintza normaletan (7)

gauza normaltzat (4); normaltzat hartu (15); normaltzat hartzen (10); normaltzat jo (30); normaltzat jo zuen (9); normaltzat jotzen (20)

[3] egoera normaldu (4)

harremanak normaltzeko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus