Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

normalkuntza [55 agerraldi, 6 liburu eta 38 artikulutan] 1 iz normalizazioa.

Gure sistemaren helburu nagusia normalkuntza hori lortzea eta hemendik kanpo ezagunagoak izatea da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 109. orr.

Gaddafi EBko ordezkariekin bildu zen Bruselan, harremanen normalkuntza bultzatzeko. Berria - Mundua   2004-04-28

Eta normalkuntzari begira arazoa larria bada, are larriagoa da prentsa abertzalearen kasuan, jarrera honekin, azken batean, erdarazko bertsioa jotzen baita normal-neutrotzat, eta euskarazkoa markatutzat. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 29. orr.

Politikoek hizkuntz politikaren normalkuntzan zer egingo dute eurek erabiltzen ez badute? Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Europako Kontseiluko adituek harriduraz hartu dute euskararen normalkuntzak halako barne inkoherentziak izatea. Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Euskal Herrirako normalkuntza politikoa bilatzea eta Eusko Jaurlaritzaren Estatutu berrirako proposamena bultzatzea. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusia. Berria - Kultura   2004-10-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Enteari dagokion normalkuntza lan hori, ordea, aldarri hutsean geratzen da sarri eguneroko erabakietan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 111. orr.

Nazioartearen eragina euskararen normalkuntza prozesuan. Berria - Euskal Herria   2004-04-29

EHEren aburuz, Donostiako Udalak onartutako euskararen normalkuntza plana iruzurra da. Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Urtarrileko hauteskundeen atarian normalkuntza itxura ematearren [...] Faluja hiritik ihes egitera behartuak izan ziren biztanleen etxeratze plana etzi indarrean jarriko dela iragarri zuen atzo Iad Alauiren gobernuak. Berria - Mundua   2004-12-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sasiliterarioa, literaturaz kanpoko beste asmoren batez egindakoa izan delako (katekesia, hizkuntza normalkuntza...). J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 15. orr.

Plangintza «tresna ezin hobea» izango da Gasteizko hizkuntz normalkuntza lortze aldera. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus