Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nortasun (orobat nortarzun g.er.) 1 iz gizabanakoaren izaera eratzen duten ezaugarrien multzoa. ik pertsonalitate.

Alegia, ezaguera eta jokaera, irudipen eta sentipen guztiak bat eginez "nortasun", "nitasun" eta halako hitzez aipatzen dugun identitatea osatzen dutenekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Hiru adjektibo hauetara bildu zuen alkateak Carlosen nortasuna: irundar, maisu, borrokalari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Zure nortasunean halako zain hezikaitz bat, eta munduari iseka egiteko eta bidera ateratzen zaizun edozein arrisku zeure gain hartzeko gogo bat zugan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.

Sindromea eta nortasuna bata bestearen arabera moldatzen dira, gero eta gehiago elkar osatuz joaten dira, eta, aspaldi ezkondutako bikoteak bezala, bi osagaiko izaki bakar bihurtzen dira azkenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Bazirudien musika-arloan "emanak" zitzaizkiola sentipen horiek, nortasun bat "mailegatzen" zuela, nahiz eta, musika bukatu bezain laster, hura galdu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Nork bere nortasunari eustea baliotsuago izan liteke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Desegituraturik omen dut nortasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Uruguaira iritsi zen eta hantxe azaldu zuen bere benetako nortasuna.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 175. orr.

Ez nintzen Degrela koronelaren nortasunaz jabetzen, nahiz bere izena behin baino gehiagotan entzuna izan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Mota guztietako nortasun eta izaerak zeuden, denak ezberdinak, beren originaltasun ukituez, baina denak sartzen ziren "neska arrunten" taldean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 230. orr.

Fedezko zera hauetan, izan ere, nork bere joera, gustu, nortasun, debozio edo teorien araberako irudipenak ikusten baititu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Gure hurko batzuek, bestalde, beste kolore bateko nortasun edo naziotasun bat deklaratzen duen agiria erabili ohi dute, beren gogoz, hautuz eta erabakiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zeren... jendetasuna... nortasun hori, badakizu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 192. orr.

Nortasuna, ordea, ez da agirian ageri, ez NAN delakoan ez ENA delakoan ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 94. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 (izenondoekin)

Idazle batzuek nortasun handiagoa diate beste batzuek baino.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.

Nortasun handiko emakumea da, sentiberatasun sakonekoa, argia eta orekatua, leiala eta era berean autonomoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1167. orr.

-Nortasun ahuleko emakumea naiz, laztana -erantzun zion-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 142. orr.

Era askotako umeak ikusi nituen: batzuk argiak, beste batzuk atzeratu antzak, irekiak zein lotsatiak, nork bere nortasun berezia zutenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Nortasun sendoegia zuen nahigabearen edo zorigaiztoaren haize ezin igarrizkoek beraren bidea galarazteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

Nortasun iraunkorrik ez dut sekula maite izan. Bere apaiz bokazioa edo nortasun sexuala bat-batean aurkitzen duena bezala sentitu naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

-Nortasun bikoitza daukadala esan dit -bota zigun serio, zeharo kezkatuta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 201. orr.

Baina Montaignek ez zuen onartu konbertsio erabatekoaren haustura; nahiago zuen esperientziaren jarraitutasuna baieztatu nortasun zatiezinean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 99. orr.

Autistek badute, haren aburuz, nortasun benetako bat, eta bera gai da, bere ustez, nortasun horrekin konektatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Lobulu frontaletako lesioak, nolabait identitatea kendu arren, identitate edo nortasun nolabaiteko bat eman ere eman ziola.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

14-15 urte ditugunean egolatria-fase bete-betean egon ohi gara: horoskopoak irakurri, sinadura-modu berriak probatu, nortasun-testak bete, kalean zoazela erakusleihoetan islaturiko zeure irudiari soslaiz begiratu...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 45. orr.

Pertsonen nortasun modeloak eransten badizkiegu robotei.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Halako nortasun-eraldaketa eta -berrantolaketak gu guztion baitan gertatzen dira, egunean zehar, rol nahiz ageriko nortasun batetik beste batera aldatzen garenean: gurasoenetik lanbidekora, politikora, erotikora, edo beste edozeinetara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Nortasun desorekak eta menpekotasun gaitzak dira ugaritzen ari direnak.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Baita nortasun egonkortasun handiagoa (antsietate gutxiago) ekarriko dutelako ere.  Berria - Mundua   2004-11-03

Ez galdegin niri nor naizen ni eta ez eskatu niri beti bat irauteko: nortasun egoeraren moralari dagokio hau.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 24. orr.

Badakit txantxetan esaten duela, berak ere bere nortasun ahuleziaren beldurra duela iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 335. orr.

Baina izan liteke, halaber, goragoko mailetan, nortasun-gose moduko bat: beste persona batzuk askatu, mendean hartu eta barneratzeko premia moduko bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

HOM gene horietariko bat edo besteren mutazioak dakar, bada, segmentu baten baitako nortasun-errakuntza eta, ondorioz, biren ordez lau hegal dituen euli bat eratzea, edo antenen lekuan, buruan, hankak eratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Oso iritzi onean zeukan Cunningham jauna nortasun-ezagutzaile eta aurpegi-igarle gisa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 243. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza nortasunaren funtsa den oreka ezegonkorrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Ordu arte, Stephenen nortasunaren partetzat eduki nuen -autista-nortasunaren partetzat, hain zuzen ere- eskasiak izatea gainerakoontzat "nortasun" bat definitzen duten emozio eta gogo-egoera sail hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Egunotan modan jarri da "apostasia" egitea, norberak kristau nortasuna bazterturik duela adierazteko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 98. orr.

Errepresioaren erruz hantu biktima nortasuna, nortasun depresiboa da: norberak bere egoeraz negar egin dezake, negar eginaraz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 137. orr.

Hala ere, pertzepzio-kognizio prozesuak fisiologikoak badira ere, norberarenak ere badira [...] eta pertzepzio-nortasun batera bideratzen dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Argitu beharra zegoen ea hain ahula ote zen oraindik haren ikusmena eta ikusle-nortasunaren oinarri guztia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

5 izen-abizenek zertzen duten nortasuna.

Beste ihesaldi bat Italiara, nortasun faltsuarekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 19. orr.

Frantzian errefuxiatu gisa bizi zen nortasuna faltsutuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 46. orr.

Rosa de Winter bezala, paper faltsuei esker, nortasun-berri hirurak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 219. orr.

Gogoan zeuzkan Moskun eman zizkioten gomendioak: Siberia ezkutuko nortasunarekin zeharkatu eta Irkutskera edonola ere iritsi, Nola, iraganaren estigmaz libratzeko, nortasun berri bat asmatu zuen aita-amen izenak erabiliz: Sandor Lester.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.

Lehen-lehenik amorante ezkutuaren nortasuna ezagutu nahi zuelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 57. orr.

6 zerbaiten izaera eratzen duten ezugarrien multzoa.

Nire aurpegiak ez du nonbait behar adina nortasun, arruntegia da edo trukagarria, ez du ezer bereizgarririk.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 161. orr.

Euskara da, horrenbestez, gure nortasunaren ezaugarri funtsezko bat, desberdin egiten gaituena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 189. orr.

Hilketa/martirio honen ekintza fundazionalean oinarritu zuen ETAk nortasun berria.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.

Helendarren lehen testuen izaera horrek, ahozkotasunaren hipotesiak ongi azaltzen duenak, herri zaharren nortasun kolektiboa jartzen du agerian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Raxoiren ustez, nortasun nazional bakarra Espainia da.  Berria - Harian   2005-11-03

Europako Batasuneko kideek ez dute nortasun edo kultura batasunik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.

«Beste nortasun bat» eman nahi diote Eroski markari.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Horretan gera zitekeen kontua, baina nik nortasunik gabeko pelikula zela esan nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 215. orr.

Testuak eta musikak euren nortasun propioa izango dute, nork berea.  Berria - Kultura   2004-03-03

Bazirudien lerro bakoitzak bere nortasun berezia zuela, eta mujik bakoitzak izana berreskuratzen zuela izenaren bitartez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 201. orr.

Nortasunik gabeko etxez osatutako auzo kaskarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Logela ttiki bat zen, garbi-garbia baina nortasunik gabea, gonbidatuentzako gela bati zegokion gisan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Memento azkar, fedez, euskal nortasunez betea.  Herria   2001-02-08

Ur-tanten nortasuna ez da, inola ere, hodeitasunean urtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 33. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Geroztik gertatu zait, nortasun arazoek gero eta garrantzi gehiago hartu duten mundu honetan, Gizakiaren eta Pertsonaren arteko bereizketaz gogoratzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.

Zortzi bozgune beraz eta nortasun izpirik gabeko bozguneak! zendako ez lurraldeka izaitekotz, ja ezagutzen ditugun lurraldeak, Akitania eta beste, kondutan hartuz?  Herria   2003-01-14

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskal gizartearen kultura nortasuna indartzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 185. orr.

Herri nortasun edo ahalmen bat historian manifestatua den bezainbatean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Bistan da, hori herri honetan eta hemendik aski hurbil eta aski urrun dauden beste herri batzuen ezaugarria denez, nazio nortasunaren osagai gisa, gaztelaniak ez duela esangura berezirik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 192. orr.

Psikologoek gure nortasuna esaten dioten hori gure gizarte- edo familia-nortasuna bezain garbi finkatu beharra dago mundu bizian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 116. orr.

9 nortasun agiri (213 agerraldi, 46 liburu eta 99 artikulutan; orobat ageri g.er.)

Nere karnetean, nortasun agiri edo dena delakoan, nor naizen adierazten da, ustez: izen bat naiz, numero bat naiz, aurpegi bat naiz. "José Ramón" naizela jartzen du nire nortasun agirian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 251. orr.

Nortasun agiri frantsesean Jerôme deitzen zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Nortasun-agiriaren arabera, hogeita hiru urte baino ez zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 27. orr.

Beste gela batera eraman gintuzten, argazkiak egitera, nortasun-agirirako.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 68. orr.

Hiru paper behar dira: nortasun ageria, lurraldetik ateratzeko baimena, eta ere E 111 papera.  Herria   2004-04-22

Hamabost egunen buruan nortasun agiri faltsuak eskuratu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Hamabost egunen buruan nortasun agiri faltsuak eskuratu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Atxiloketaren unean bi nortasun agiri zituen Gomezek, bietako bat faltsua.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Esan zidan nire nortasun agiriaren zenbakia bikoiztuta zegoela, besteren batek zenbaki bera zuela, alegia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 199. orr.

Nortasun agiria erakutsi behar izan dugu etxera sartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Ertzaintzak beste 20 langileren nortasun agiriak bildu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Duela ia 30 urte Espainiako Nortasun Agiria iraungia izanik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Duela 35 urte berritu zuen azkenekoz Espainiako Nortasun Agiria.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Inolako nortasun agiririk gabe, errefuxiatu edo herritar nortasun agiririk gabe, estatu interesen arabera haizeak darabilen orbela baino gehiago ez da deportatua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 177. orr.

Horratx gure nortasun agiri nazionala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.

SS nortasun agiriaren zenbakia: 35.326.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

· Zein da ikastola berri horren nortasun ageria?  Herria   2003-01-09

10 nortasun karta nortasun agiria.

Polizak ikuska ditzake nor beraren nortasun kartak, pasaportak, egoipen paperak, edozein inkesta administratiboren karietara.  Herria   2005-12-15

11 nortasun txartel (7 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan) nortasun agiria.

40ko hamarkadan, Euzkadiko Ordezkaritzak nortasun txartelak lortu zizkien paperik gabe iritsi ziren euskal herritarrei.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Nortasun txartel berriak eman behar dizkiete holandar guztiei.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 279. orr.

Inguruan behatze lanetan joan-itzulika zeuden polizia batzuek nortasun txartela eskatu zieten bi gazteei.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 190. orr.

Eskaera behin betiko onartu eta etorkinak hilabete du atzerritarren nortasun txartela eskatzeko.  Berria - Harian   2005-02-05

Gainerakoak, edo izurriek jota hil dira, edo ihesi joan dira nortasun-txartelik gabe, eta, beraz, hiltzat hartu behar dituzu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 480. orr.

12 nortasuna izan du ad

Bazuen nortasuna emakumeak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 71. orr.

Nortasunik ez duen pertsona, nortasuna bete-betea ez duena, elbarria da zentzu moralean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Benetako nortasuna bagenu ez genikek hainbeste nortasun agiririk behar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 116. orr.

· Bere aitaren nortasuna du eta bere amaren goxotasuna.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.

Gidari izateko nortasuna duen pertsona.  Berria - Mundua   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bere nortasun (46); bere nortasun agiria (6); bere nortasun berezia (7); bere nortasun propioa (4); beren nortasun (8); bi nortasun (4)

espainiako nortasun agiria (6); euskal nortasun (10); geure nortasun (4); gure nortasun (11)

kultur nortasun (5); nazio nortasun (6); nire nortasun (9)

nortasun ageria (4); nortasun agiri (44); nortasun agiri bat (4); nortasun agiri faltsu (6); nortasun agiri faltsuak (11); nortasun agiria (98); nortasun agiria eman (5); nortasun agiria ezartzeko (5); nortasun agiriak (21); nortasun agirian (6); nortasun agiriaren (10); nortasun agiriko (7); nortasun agiririk (19); nortasun agiririk gabe (4)

nortasun aldaketa (5); nortasun arazoak (5); nortasun bakarra (5); nortasun bat (22); nortasun baten (8); nortasun berezia (17); nortasun bereziaren (4); nortasun berri (4); nortasun berria (10); nortasun handia (11); nortasun handiko (26); nortasun handiko gizona (6); nortasun handikoa (9)

nortasun ikur (4); nortasun kolektiboak (8); nortasun nazional (4); nortasun nazionala (7)

nortasun osoa (6); nortasun politiko (5); nortasun propioa (18)

nortasun zeinu (4); nortasun zeinuak (5); zure nortasun (4)

bakoitxak bere nortasuna (4); bakoitzak bere nortasuna (6); bakoitzaren nortasuna (7); benetako nortasuna (14); bere nortasuna (100); bere nortasuna begiratuz (4); bere nortasuna zaindu (4); beren nortasuna (35); berezko nortasuna (10); berezko nortasuna duen (5)

egiazko nortasuna (4); euren nortasuna (6); euskal herriaren nortasuna (8); euskal nortasuna (33); gure nortasuna (36); herriaren nortasuna (12); hildakoaren nortasuna (4); nafarroaren nortasuna (9); nazio nortasuna (7); neure nortasuna (7); norbere nortasuna (4)

nortasuna agertu (6); nortasuna atxikitzen (4); nortasuna begiratuz (4); nortasuna berreskuratu (5); nortasuna berreskuratzeko (5); nortasuna duen herria (4)

nortasuna eman (5); nortasuna ematen (10); nortasuna eraikitzeko (4); nortasuna finkatzen (4); nortasuna galdu (8); nortasuna galduko (6); nortasuna garatzeko (4); nortasuna gordetzeko (4)

nortasuna indartzeko (5)

nortasuna ukatzen (4); nortasuna zaindu (5); zure nortasuna (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus