Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

objektu (orobat objekto g.er., objeto g.er. eta objetu g.er.) 1 iz gauza ukigaia eta ez oso handia. ik gauzaki.

Objektu bakoitzaren, altzari bakoitzaren, jantzi bakoi-tzaren, paper bakoitzaren aurrean, lau norabide baizik ez ziren azaldu, haizeen arrosaren bidegurutzean bezala: gorde, eskaini, saldu edo bota.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

Bere iraganeko jendea, lekuak eta objektuak hazi, zehaztu egin zitzaizkion espirituan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

Munduko objektuei beste objektu bat gehitu izanaren atsegina da, azken-azken finean, irudiaren atsegina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

Iturburu batetik (eguzkitik, adibidez) datozen argi-izpiek objektu hori (makila zuri bat, adibide bat jartzeagatik) jotzen dute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Objektu bat planeta dela esateko ez da aski neurria kontuan hartzea.  Berria - Gaiak   2006-02-03

8.800 bat objektu ditugu 10 zentimetro baino handiagoak; zentimetro bat eta 10 zentimetro bitartekoak, 110.000 objektu omen dabiltza hor goian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Errusiar hondakinen orbita berean bazebilen beste objektu bat, tamainaz ez nolanahikoa, egia esan, baina dentsitate txikikoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Objektuz objektu hustu nuen poltsa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 73. orr.

Zer da, orduan, objektu bat artelan egiten duena?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Naturaleza bereko objektu guztiak abiadura berean erortzen baitira, baldin puntu beretik erortzerat uzten baditugu. Irudia objektu bat baldin bada, eta, horrenbestez, neurri eta tamaina jakin batzuk baldin baditu, ez da mugagabea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.

Objektu bat pentsatzea eta objektu bat ezagutzea ez dira gauza bera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 74. orr.

Izenek objektuak dituzte erreferentziatzat ("objektu" hitzak duen esanahirik zabalenean).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Sentsuzko begiespenaren objektua pentsatzeko ahalmena adimena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.

Izen propioak designatzaile zurrunak dira; designatzaile bat zurruna da baldin eta objektu bera denotatzen badu mundu posible orotan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Sentimenduak objektu bihurtzearen kontrako erantzun moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 143. orr.

Erakuste bat objektu baten aurkezpen bisuala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

A objektuaren antzekoak diren objektuei "triangelua" esango diegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Fisikak objektu bati buruz eratzen duen irudikapena, bada, eraikuntza teorikoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Orduan honek bere errepresentazioan objektu batek subjektuarekin duen hartuemana jaso dezakeela juzgatu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 52. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Errosario aleak bezala, listariak hainbat objektu txiki zeuzkan tartekatuta, eta, batez ere, tximeleta formako figuratxoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Objektu ñabar eta iletsu bat hurbildu zitzaion, zalantzati.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Dakigun apurraren arabera, objektu sakratuak dira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 108. orr.

Annyk beti izan ditu inguruan objektu tabuak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.

Ezin da onartu, emakumeak -objektu desiratua, baina ez desiratzailea, sexugabea eta tatxagabea- beste emakume bat maitatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.

Ertzaintzako objektu galduen sekziora ere jo dut, baina han ere ez dut aurkitu, eta ez dakit...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.

Luminantzia, azkenik, objektu argitsuak azalera-unitate bakoitzeko duen argi-intentsitatea da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Eman dezagun objektu gorri bat duzula aurrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Gauzak objektu trinko bezala agerrarazten dituzten berezko itzalak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, (objektuen) balio abstraktuak adierazi egiten dira. Objektu fisikoak egon badaude, baina postulatu egiten dira, gure gogoan hautematen duguna (ideiak, errepresentazioak) haiek kausatzen baitute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.

Estetika transzendentalaren arabera espazioa eta denbora ez dira objektu absolutuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Orain arte kartesiar kutsuko epistemologiak kanpoko objektu materialik zuzenean ez dugula ezagutzen esan digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Tamaina ertaineko diamante bat platinoan ezarria, familiaren baliozko objektu bakarra.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Espazioak soilik ahalbidetzen du gauzak kanpoko objektuak izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

Galde daiteke ea apriorizko adigaiak aldez aurretik ez ote doazen zerbait begietsia ez, baina oro harrezko objektu gisa pentsatua izateko baldintza gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

3 irud/hed

Teoria politikoaren objektua nahiko finkatuta dagoenez, badirudi ez dagoela arazo handirik egoera bakoitzean zer metodologia erabili behar dugun jakiteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Horretara iritsi ahal izateko, objektu ideal bat sortu beharko du Talesek, pentsamendu hutsez: "zirkulua", munduko zirkulu guztien ordezkaria dena, nolabait ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

Arrautza formako objektu geometriko bat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Hitzak objektu hegalari batzuk dira, baina ez dute gorputzik, ez dute formarik, ez dute deus.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 252. orr.

Gai militarrak, merkataritza, ogasun eta beste objektu batzuek, harreman partikularrak dakartzate.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Objektu matematikoei dagozkien emaitza orokorrak adierazten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Aplikazio kontuak, kautela osatzaile eta erantsiak, objektu iragankorrak edo aldakorrak, berba batez, aginpidearen jarduneko ikuskatze lana eskatzen duten horiek.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Horrela bada, poliziaren begiratuen objektu bihurtu zen Dupin; eta ez ziren gutxi izaten Prefekturan haren zerbitzuak eskatzen zituzten kasuak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

"Nazioa" ez da ikerketa psiko edo etnologikoaren objektu bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berak ez ditu data berdinak, ezta azalera berdina edo artikulazio berdinak ere, baina objektu-multzo batez argibidea eman dezake.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 56. orr.

Osoa, estua, jarraitua eta geografikoki ondo mugatua den objektu-eremu baten gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 46. orr.

Funtzio honek, batasun horiei "zentzua" eman beharrean, objektu-arlo batekin harremanean jartzen ditu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 123. orr.

[Zientzia] hauek dira berarentzat objektu-zientziak, dagoenez gero anatomia patologikoa, filologia, ekonomia politikoa, biologia izan ahal izan diren legez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 234. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Elikagai izango diren animaliak (oilaskoak, arkumeak, ostrukak, txekorrak, oreinak, txerriak, kanguruak, untxiak) gauza edo kontsumo-objektu huts bihurtu ditu sistemak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Amodiozkoak ziren bai, baina ez dakit maitasun-objektu jakin eta zehatz bat ote zuten, garai hartan gustatzen zitzaidan neskaren bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Zientzia politikoaren ikerketa objektua errealitatean azaltzen diren politikek osatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Bigarren tribuan ahaztu egin zitzaien sua egiteko modua, eta tresnak bakarrik gorde zituzten, gurtze-objektu gisa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 10. orr.

Objektu hori, ez al da nolabait teoria (edo zientzia) politikoaren ikerketa-objektu bera?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Ez da jatorriaren beraren sekreturako itzulera; diskurtso-objektu baten deskribapen sistematikoa da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 160. orr.

Tarskiren egiaren kontzepzio semantikoak, hain zuzen, hizkuntza-objektu bat eta horri buruzko metahizkuntza inplikatzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 133. orr.

Ertz hori irudi-objektuari hura koadratzeko, inguratzeko balio duen beste gauza baten bidez indartzen da; marko-objektua deituko diogu horri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

6 (gramatikan)

Ekintzaren egilea eta gaia, "subjektu" eta "objektu" nozioak erabiliz deskribatuko genituzke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 140. orr.

Frantses modernoa, objektu zuzena adierazi ahal izateko, izena aditz iragankorraren atzetik jartze soilaz baliatzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

Subjektu-predikatu, aditz-objektu gramatika harreman errazetatik abiatzen direnean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

Adibideari intuizioaren kontrakoa den IS - Aditza - IS analisia ukatzeko, home hitza came aditzaren objektu eginaz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 118. orr.

7 –en objektu izan da ad

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira [...] lege hauen objektu diren gai guztietan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Ñabardurok, bestalde, txit eztabaidatsu eta aldakor suertatzen dira, lege testuaren objektu izateko adina, behinik behin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 45. orr.

Ezin da eztabaida intersubjektibo libre baten objektua izan; beraz, ezta haren emaitza ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 90. orr.

Logikak bere zedarriztapenari besterik ez dio zor lortu duen abantaila hori, eta horregatik zaio zilegi, eta eginbeharra ere badu, ezagutzaren objektu denez eta beren arteko bereizketaz abstraitzea, eta adimena, beraz, Logikan bere buruaz eta formaz baino ez da arduratzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Gorputzaren sentimenen objektu dira gorputzezko gauza guztiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.

· Gai kriminalak aurreikuste baten objektuak izan daitezke, gauza bera ezinezkoa delarik gai zibiletan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Ez zinetela ez elkarren sujetu eta ez objetu, baizik-eta, gehienez ere, osagarri zirkunstantzialak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adimen hutsaren objektu (4); barneko sentsuaren objektu (5); begiespenaren objektu (4); esperientziaren objektu (20); ezagutzaren objektu (6); hunkitzen gaituzten objektu (4); kanpoko objektu (11)

objektu bakar (8); objektu bakarra (5); objektu berezi bat (4); objektu berriak (8); objektu bihurtu (6); objektu eremu (4); objektu erreal (9); objektu ezezagun (5); objektu fisiko (4); objektu galduen (5); objektu gisa (73); objektu hegalari (4); objektu inteligible (5); objektu izan (4); objektu jakin (6); objektu material (4); objektu materialen (8); objektu mota (4); objektu multzo (5); objektu soil (4); objektu transzendental (12); objektu transzendentala (12); objektu transzendentalak (4); objektu zuzena (4)

oro harrezko objektu (20); sentsuaren objektu (5); sentsuen objektu (18); sentsuen objektu gisa (4); subjektu objektu (4)

barneko sentsuaren objektua (5); begiespenaren objektua (6); esperientziaren objektua (5); ideiaren objektua (4); marko objektua (6)

orduan objektua (4); sentsuaren objektua (5); sentsuen objektua (4); sentsuzko begiespenaren objektua (4); subjektua eta objektua (4)

begiespenaren objektuak (4); bestelako objektuak (8); esperientziaren objektuak (6); kanpoko objektuak (13)

objektuak diren aldetik (6); objektuak diren heinean (6); objektuak eman (14); objektuak espazioan (7)

sentsuen objektuak (9)

objektuaren izaera (5); subjektuaren eta objektuaren (5)

objektuari dagokionez (4)

begiespenaren objektuei (4); diren objektuei (4); esperientziako objektuei (4); esperientziaren objektuei (5); harrezko objektuei (4); objektuei a (4); objektuei a priori (4); objektuei begira (7); objektuei buruz (5); objektuei dagokienez (7); objektuei eta (8); objektuei lotzen (8); objektuei lotzen zaizkien (4); oro harrezko objektuei (4); sentsuen objektuei (5)

esperientziaren objektuen (11); hutsaren objektuen (4); kanpoko objektuen (8)

objektuen ahalgarritasunaren (5); objektuen apriorizko (7); objektuen arabera (6); objektuen bidez (6); objektuen bitartez (5); objektuen eraketa (8); objektuen errepresentazioak (4); objektuen ezagutza (18); objektuen forma (4); objektuen irudiak (4); objektuen multzoa (4)

sentsuen objektuen (9)

sentsuen objektuetara (4)

objektutzat hartzen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus