Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

obligazio (orobat obligazino g.er. eta obligazione g.er.) 1 iz betebeharra, eginbeharra. ik eginbide.

Eraberrituta, eguneroko bizitzaren neke, obligazio, presa eta abarrak zain dauzkan etxerantz abiatzen da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 61. orr.

Igandeetako mezan harmonioa jotzeko obligazioa. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 122. orr.

Emakume guztien obligazioa senarrari obeditzeko. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 97. orr.

Barkamena lege eta obligazio orotatik haratago dagoela. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 110. orr.

Zinak ez dio itunetik sorturiko obligazioari ezer eransten. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 76. orr.

Tebasen ez ziren baimentzearekin konformatzen: obligazioa zen mutilen arteko maitasuna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 253. orr.

Hitz haien kontra egitea zen nire obligazioa, baina ez nekien zer esan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 79. orr.

Lasaiturik sentitzen nintzen, errudun ere bai, neure obligazioa bete ez nuelako. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 54. orr.

Orain obligazio hori betetzen saiatuko gara. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 173. orr.

Zergatik ez duen bere obligazioekin konplitzen? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 102. orr.

Gizarteak agindu dizkigun obligazioak dira disimulua eta hipokresia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 188. orr.

Interesatuen baimenik gabe ere, hartutako obligazioari ihes eginez, beste lege-esparru batera alde egitea. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 98. orr.

Zeure obligazio bakarra irautea da. Herria   2005-02-10

Egia esateko, ez dut berriz munduratu nahi, obligazio jasanezina iruditzen zait. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 259. orr.

Antzinako zin bati zor zaion obligazio gisa. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 32. orr.

Joanes Ezpondak gogo onez onartzen zuen 5. mailatik aitzina gure artean latinez aritzeko obligazioa. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 175. orr.

Erantzukizunaren azken obligazio eta aporia, eta, bide batez, etikaren azken burla, giza sakrifizioa da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizarte-obligazioak eta eginkizunak betetzera. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 231. orr.

3 korritu finkoko eta daramanarentzako titulua, jaulki zuen entitateak maileguan harturiko diru kopurua adierazten duena.

Bertan, besteak beste, akzioak, enpresen partaidetzak, edota enpresen zorrak (obligazioak, bonoak edo letrak) negoziatzen dira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 221. orr.

Brady plangintzak, funtsean, kreditu zaharrak hogeita hamar urterako obligazioekin trukatzea proposatzen zien bankuei; obligazio horien interes-tasa (finkoa) merkatuko tasak baino apalagoa izan zitekeen, edo deskontua izan zezaketen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 155. orr.

Banku horietako batek, Italiako Capitaliak, iragarri du kalte-ordainak emango dizkiela obligazioen erosleei. Berria - Ekonomia   2004-01-11

Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen, nazioarteko finantza-mugimendu gehienak epe luzeko obligazioen izenpetzeak izaten ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 85. orr.

Parmalaten akzio eta obligazioetan inbertitu duten 400 kaltetu inguru bildu ziren atzo Parman. Berria - Ekonomia   2004-01-07

Ia bosten bat karterako inbertsioak dira, dela ez-egoiliarrek erositako tokiko akzioak, dela eragile egoiliarrek atzerriko burtsetan jaulkitako obligazioak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 132. orr.

Titulizazio esapideak tituluen jaulkipenek merkatuen jardueran hartutako nagusitasun berri hori deskribatu nahi du: nazioarteko obligazio klasikoak, atzerritar mailegu-hartzaile baten kontura jaulkiak, herrialde mailegu-emailearen finantza-lekuan eta diruan; eurobligazioak, jaulkitzen diren lekuaz bestelako diruan emanak; nazioarteko akzioak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 91. orr.

Jasotako finantzen parterik handiena, izan ere, epe laburreko mailegu eta inbertsioei dagokie, bereziki tokiko obligazioen harpidetza moduan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Harryren gainerako ondasunak -bankuko kontu mehetua, akzio eta Estatu-obligazio gutxi batzuk- bere hartan atxikirik zeuden orobat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 265. orr.

5 obligazioa izan du ad

Erretore zin egilea paradaz baliatu zen han zirenei gogorazteko elizako eginbideen konplitzeko obligazioa zutela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 145. orr.

769ko urtean, Karlomanok berak gomendatu zien gotzainei koarta-tenporak gogorarazteko duten obligazioa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 91. orr.

Zer dela-eta izan behar dute horretarako obligazioa? Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 313. orr.

Aitak haurrei jaten emateko duen obligazio naturalak ezkontza ezarrarazi du. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 96. orr.

· Ohoreak eta magistraturak izateagatik herritarrekin obligazioak dituztenen etxeetan. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2910. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emateko obligazioa (3); obligazioa dutela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus