Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ofizialdu, ofizial(du), ofizialtzen 1 du ad ofizial bihurtu. ik ofizializatu.

Kamino-bazter eta zangetan tiroz hildakoen historia inoiz ofizialdu gabekoak istorio bilakatuta iritsi zaizkigu maiz, ahozko transmisioaren kateari esker. Jokin Urain   «Errotarria» - 21. orr.

Batasunaren eta alderdi sozialistaren arteko harremanak noizbait ofizialtzeko bidea irekitzeko edo errazteko. Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Liberalek Espainia-Nazio mitiko bat demokratiko samarra asmatu dute, Menéndez Pelayok berehalaxe beste mitologia batekin, tradizionalista eta katolikoa, lurrazpiratu diena, hau ofizialdu baitu irakaskuntza frankistak luzaro, gaurdainoko ondare zabala utziz. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 14. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Asteartean Berria-k atera zuen gehigarria hori izan baitzen batez ere, berdintasun ofizialduaren izenean egindako irain gaitzigarria. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus