Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohargarri (orobat ohartgarri g.er.) 1 izond ohartzeko modukoa, ohartzea merezi duena. ik nabari.

Aipatzen du ere [...] Ponte de Mulla deitzen duen zubia, hots, Pisuerga gainditzen duten hamaika arkuek finkatzen duten zubi ohargarria. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 124. orr.

Iraultzaren ostean, frantziar legeriak aldaketa ohargarriak izan ditu. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 56. orr.

Beste gauza bat ohargarria: garai hartako jendea ez zela batere uzkur harat eta hunat ibiltzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 72. orr.

Afixan, ordea, ez zegoen gauza ohargarri askorik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 26. orr.

Antzekotasun-puntu horiek desberdintasun ohargarri batek, behintzat, orekatzen ditu. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 215. orr.

Hemeretzigarren mendean susperraldi moral ohargarria lortu zuten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 190. orr.

Banuen halaber gertaera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraunkorrik sortu. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 33. orr.

Zenbaki edo xifre ohargarri bat: 300.000 beilari iragaiten dira hemendik urtean! Herria   2005-07-28

Urte betetze ohargarri horren ospatzeko, [...]. Herria   2002-12-26

Hortik datoz glosei erantsi oharñoak, gero barreiatuak direnak Azpilkuetaren beraren idazlanen irazkia ehotzen duten "Notabilia" ohargarrietan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 16. orr.

2 (pertsonez)

Sigala apeza, Périgueux-ko meraren axuanta, filosofia erakaslea, presuna ohargarria eta maitagarria, nehon baldin bazen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 130. orr.

Bere zerbitzura gizon ohargarriak erakartzen ditu, administrazio sekularrean beren talentuarentzako lekua aurkitzen porrot egindakoak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 102. orr.

3 hautemangarria.

Ezpain ertzaren luzadura, ozta-ozta ohargarria bisaia itxuraz neutroan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 146. orr.

4 (izan eta kideko aditzekin)

Emazte zenbait hautetsiak izan direla eta ezkerraldekoek tanto zenbait irabazi ditzutela, hori da gehienik ohargarri. Herria   2001-09-27

Ohargarri da bestalde, gero ta gehiago jende heldu dela beila hortarat kanpotik. Herria   2003-09-11

Ohargarri da, zenbeit denbora hauetan, gure ordezkariak guti baizik ez dutela parte hartzen biltzarre horietan. Herria   2004-09-30

Bereziki ohargarri zaigu Jose Maria Arizmendiarrieta zenak abiatu urratsaren garapen itzela. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 136. orr.

Ni oso isilik nengoen, niregan batere ohikoa ez dena, eta ziurrenik ohargarri irudituko zaiena. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 126. orr.

Loditasunean ere landu daiteke, ordea, gainazala; hartan jartzen den gai kopurua, haren trinkotasuna eta materialtasuna ohargarri bihurtuz lortuko da adierazkor egitea. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 262. orr.

Horietan ohargarria izan da mariñelen lana. Herria   2004-10-28

Erabat ohargarria da zerbait existitzen dela aurresuposatzean zerbait halabeharrez ere existitzen dela dioen ondorioztapena ezin saihestea. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 221. orr.

· Ohargarriena, ikastolaren egoitza eraiki düala. Herria   2002-10-10

· 5 (O larriz, izen gisa) oharra.

Gehigarri honen 1. partea frogatzen da 14. gehigarriko gure Ohargarriarentzat aitzinatu ditugun argudioekin. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 135. orr.

Egia dioela urrunago jarriko den seigarren Ohargarriak Erromako Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 141. orr.

Gure Ohargarri honetan jadanik eman ditugun kasik argudio guztiei esker. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ohargarri da (23); ohargarri izan da (3)

gauza ohargarria (4); ohargarria da (20); zinez ohargarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus