Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oheburu (49 agerraldi, 39 liburu eta artikulu 1ean; orobat ohe(-)buru 14 agerraldi, 12 liburu eta 2 artikulutan, eta ohaburu g.er.; Hiztegi Batuak ohaburu baztertzen du, eta oheburu erabili behar dela adierazten) 1 iz ohearen burualdea.

Hogeita bost bat oheko bi ilara zeuden, oheburuak bi pareten kontra eta bi ilaretako eriak elkarri begira zeudela. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 115. orr.

Estalkiak hartu, haiekin okotzeraino estali eta oheburuan kiribildu nintzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 24. orr.

Ohe buruan eserita dago, burkoa bizkarrean jarrita. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 55. orr.

Orduan, Jakob oheburura makurtu zen. Elizen arteko biblia   Sal 105,23

Irakurtzen ari zen, oheburuko lanparatxoa bakarrik piztuta. Aitor Arana   «Onan» - 19. orr.

Ohe buruko koadro arruntaren gainean [...] bere buruko zapi loredun koloretsua zegoelako esekita. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 353. orr.

Gero, ohe buruko zutoineraino joan, Holofernesek han zintzilik utzia zuen ezpata hartu, eta esan zuen: [...]. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 154. orr.

Gaueko erizaina, ile urdinduko emakume bat, nire gelara itzuli zen eta nire ohebururaino hurbildu zen isilik. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 72. orr.

Erreginaren oheburuan ikusten baldin banauzu, berandu baino lehen hilko den seinale. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 140. orr.

Kontua da gurasoek bazutela oheburuaren gainean koadro handi bat, ez luzea baina bai zabala, asko pisatzen zuena. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 26. orr.

2 ohe buruan dagoen pieza bertikala.

Jangelako mahai biribila eta sei aulki urdinak, diban laranja, zur argiko ohea eta armairua, zur berean landuriko bi oheburuak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 89. orr.

Oheburuaren kontra eserita zegoen, maindirearekin bere bularrak estaliz. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 99. orr.

Oheburuaren kontra agondurik, ahalegin berezia egin behar izan nuen tonu normal batez hitz egiteko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 97. orr.

Berriro eseri nintzen ohean, oheburuaren kontra, beste zigarro bat pizteko. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 111. orr.

3 oheburuko iz bururdia, burkoa.

Oheratu nintzen eta oheburukoari heldu nion oihuak ito nahian. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oheburuaren kontra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus