Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohoragarri (orobat ohoregarri g.er.) 1 izond

Etxekoandre ohoragarriarekin bidegabe jokatu zuela ohartu zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 61. orr.

Gentleman ohoragarri hark ez zuen ohiturarik bi gauza batera egiteko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 174. orr.

Gainera, Nekazaritzako ministro James Wilson Ohoragarriaren onarpen sutsua du alde. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 245. orr.

Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean, ez da neurtzen urteen kopuruaz ere. Haren itxura ohoragarritik eta garaiera egokitik segi zitekeen militar erretiratua zela. bi urteen buruan nihaur ene lagunei jarraiki nintzaien, uko egin nuelarik, bihotzez eskerrak bihurtu ondoan haatik, Tolosako Unibertsitateak eskaini aulki ohoragarriei. Elizen arteko biblia   Jkd 4,8

2 (deiki gisa)

Ene jaun ohoragarria, ondo asko dakit baiet. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 113. orr.

Ongi etorri, auzokide ohoragarri hori -esan zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 124. orr.

-Jainkoak sarizta zaitzala, gizon ohoragarri hori! -Lagun ohoragarri hori, begira nolako ehuna eta nolako xaboia, eta hona nolako bitxikeria erosi nuen atzo! Laster egongo da prest, lagun ohoragarri hori. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 125. orr.

Berorrengana etorri naiz jakitera zer erabaki duen Berorren Gorentasun Txit Ohoragarriak gaixo eta zaurituei buruz. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 294. orr.

3 (izan eta kideko aditzekin)

Atzoko hautsa gorrotagarria da: duela hiru mendeko errautsa ohoragarria da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 122. orr.

Komuna garbitzea, japoniar baten begietan, ez zen ohoragarria, baina ez zenuen horrenbestez omena galtzen. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 121. orr.

Antzezlarion lanbidea ohoragarria, zintzoa, apala eta jatorra da. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 272. orr.

-Ohoragarri zaiola gradu honetako gipuzkoarrak pastorala ikustera etorri izana. Txillardegi   «Putzu» - 367. orr.

Jaiak dolu bihurtu ziren, larunbat-jaia barregarri eta ohoragarri zena arbuiagarri. Elizen arteko biblia   1 M 1,39

Burke-k eman dio bere izena bi lankideen ohoragarri den prozedura bereziari. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 161. orr.

Eta ohoragarri deritzozu ergeletan azkenekoa zarela inolako lotsarik gabe aitortzeari? Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 61. orr.

Beren baitan uste zuten jendeak esaten zuen bezain ohoragarriak zirela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 926. orr.

4 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Aski zen haren bulego zabaleko lau hormak estaltzen zituzten berrogei apal liburuz kargatuak ikustea, erabat konbentzitzeko hura baino gizon jakintsuagorik ez zela inoiz izan Balançoneko hiriaren ohoragarri. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 31. orr.

Etxea egokiarazi eta dotoretu du, Victor Hugoren oroi eta Frantziaren ohoragarri. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 18. orr.

Burke-k eman dio bere izena bi lankideen ohoragarri den prozedura bereziari Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jaun ohoragarri (27); jaun ohoragarri hori (26); lagun ohoragarri (3); lagun ohoragarri hori (3)

gorentasun txit ohoragarria (4); jaun ohoragarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus