Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oies (orobat oihes) 1 izond pertsonez mintzatuz, zakarra eta hezibiderik gabekoa.

Ez urrutira joateko erregutu zigun obispoak, ez zela fidatzen bahitu zuen mutil oies hartaz. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 114. orr.

Hiriarekiko harremanetan elkarren arteko errespetuan bizi nahi zuen, eta min ematen zion berak baserritar oies deitzen zien horietakoek irain zezaten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 237. orr.

Trebetasun handiz atzipetu zituen kartzelako bere zaindari oiesak, eta, gorri-separatisten izutik ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 135. orr.

Une horretan bertan txirrina jo zuten; etxejabea zen, gizaje oihes eta mutiria oso. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 25. orr.

Beste batek, halakoak eginez, oiesa eta gisagabea emango zukeen; hark ez; Tellagorrik berezkoak zituen gisagabekeriatik urruntzen zuten dotoretasuna eta leuntasuna. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 43. orr.

2 irud/hed

Harryk "ene jenio gozakaitza" deitzen zion hari, baina izaera oiesa eta batzuetan borrokalaria gorabehera, zakar larderiatsu hura bene-benetako artista zen muinean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 51. orr.

Oraingo pintoreak denak omen dira zirriborro eta brotxakada oiesak, Malagako komunista farfaila hori legez. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 63. orr.

Hark esaten zuenez, gorputzari eman beharra zegoen bere premia miserable eta oiesak, eta espiritua garbi eduki. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 68. orr.

Gauetan nire pitxar oieseko ura izotz bihurtzeraino hozten zuen, eta sua piztea izaten zen, jakina, jantzi aurretik, nire lehenengo eginkizuna. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 67. orr.

Etena horren modu oiesean antzeztua ikusteak beharbada. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 18. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ohart nintzen irakasle izan nuenean ni berarekin hain oies portatu izanaren zerga zela nolanahi ere, baina ezin nuen gainetik kendu kontzientzia txarraren zama. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 320. orr.

Bere lana dela-eta kazetariak batzuetan oihes jokatu behar. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus