Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oilar 1 iz oiloaren arra, tamainaz hura baino handiagoa dena eta gandor gorriagoa eta handiagoa duena, eta hark ez bezala hatzak ezproinez hornituak dituena. ik oilasko.

Oilotegian zegoen oilarrak, argitasun hura ikusirik, egunsentia hemen zela eta bere eztarri takarrarekin kantatzeari ekin ziola, eta harekin batera herriko oilar guztiek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Nork eman dizkie jakinduria eta sena ibis hegaztiari eta oilarrari?  Elizen arteko biblia   Jb 38,36

Eskua luzea eta argala zen, oilar baten ezproia nola.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Oilar bi oilategi berean edo pilotu bi ontzi berean, haserrea mokoetan eta haserrea muturretan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.

Oilar batek kantatu zuen. ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Lapurrak zerbitzaria ukitu orduko, kantari hasiko zen oilarra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 413. orr.

180ko abiaduran bai, oilar puztu baten antzera, atzetik ertzaintzaren bi motor hurbildu zitzaizkidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 125. orr.

Sarrera bertzeekin batean oilar bat bezain buruxut egin beharrean, kopetilun eta gogo gabetua nintzen bueltan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

Oilar gandor-gorri bat duk.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Amak oilar bat hil, eta bazkari gozoa ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.

Urrunera, Belexiko aldean, oilar baten kukurrukua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 144. orr.

Oilarraren kukurrukuarekin altxatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.

Oilarrak kukurruku egin orduko, hau da, horrek hirian duen ordaina bete orduko, erraz esnatzen nintzen, bakar-bakarri.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 15. orr.

Oilarra kukurrukuka jardutea, gauez nahiz goiz nabarrez, hori guztiz normala da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Batez ere oilarren arteko borrokak preziatzen zituen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 196. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Astotik oilarrera pasatu nintzen; frantsesek naski alderantziz egiten zutela azpimarratze beharrik ez nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 92. orr.

2 (sukaldaritzan)

'Gaur, oilarra patatekin,' anuntziatuko du sukaldariak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

Eguerditan: bazkaria (axoa edo oilarra arnoan, xerriki errekia, gasna, deserta eta kafea).  Herria   2001-06-28

3 irud/hed

Zurezko oilar gandor-gorri eder bat zen itsulapiko hori, aitak nondik edo handik ekarria.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.

Atsegin emango lioke bere burua ikusi ahal izango balu Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.

-Lotsa ez dakit, baina itxura denez oilar galanta dugu Arrieta, alajaina!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 190. orr.

Eta, hala, oilarra oilotzen zelarik, oiloa oilartu zitzaigun: erran nahi baita ezen, napolitarra makurtzen ikusi bezain sarri, osaba hazi zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 270. orr.

Zenbait hilabete lehenago Europako bi oilar zaharrak, enperadore Karlos Espainiakoa eta errege Frantzisko Frantziakoa, elkarri lotu ziren berriz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Sartzen dira, Dongaitz Léon, famatua, anaia Jean-Baptiste lagun, Arce eta Leonis, bi oilar gazteak, Frantziako xapeldun berriak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Ligako bi oilar, elkarren aurka, egoera oso desberdinean.  Berria - Kirola   2006-01-08

Ordu arteko bi oilar amorratuek, elkar harturik, soldadu hordia nork zorrotzago eta distiratsuago larrutu eta barregarri laga izan zen ordutik aurrerako saioa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Tonkov errusiarrak irabazi du 17. saioa; oilarrak eskortan gelditu ziren, gaurko etaparen zain.  Berria - Kirola   2004-05-28

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bakarrik zeuden, hegaztien usain sendoen artean, ia lo egin gabe, itzaletik bat-batean sortzen ziren oilar kantuengatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Honelakoak esaten zituzten lotsagabe, "neska autoan sartu zen eta nik eskua sartu nion hankartean" edo "aski da giltzari eragin eta azeleragailua zanpatzea, neskak nire gainera oldartzeko" -oilar-kantu patetikoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Oilar borrokatik kanpo bada besterik ordea.  Berria - Kirola   2004-08-03

Trikitilari zahar askoren buruan, plazea temea zan, oilar burrukea lako bat.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

Oilar-lumak daude nire jantzietan eta ez dakit nondik etorri diren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 259. orr.

Oilategiko oiloen artean indartsu azaldu den oilar luma onekoaren harrokeriaz.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 46. orr.

Txima jario jaikitzen zen; bere burua astindu eta hodei batetik irteten zen, oilar gandorreko lumaren bat mototsean sartuta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Oilar gandorrez eta giltzurrunez betetako opil bat atera zuten lehendabizi lukainkatarako haragi albondigekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

ANPBAk eskola bat salatu du oilar-ehiza jokoarengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Mutila ez zaio batere gogoko, oilar-uste halakoa, baina kanuto ikaragarriak egiten ditu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horien artean dago joko-oilarrak hazi eta heztea ez ezik, zakurrak eta katuak batu, hazi, elikatu, maitatu, laztandu eta, herioren hotzean, lur ematea ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

Hazaribag-en gizon bat borroka-oilar askoren jabe zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

Orduantxe du goiz-oilarrak kukurruku jo, eta, haren soinura, tanpez ostendu da, eta begien bistatik aienatu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 42. orr.

6 (izenondo gisa)

Ene larritasunean espainiarrei behatzen nien nik, zeren, nola bainekien ezen ezin oilarragoak eta ezin urguilutsuagoak zirela guztian, ohoreari loturik zeuden gaietan partikularzki, hala iguriki nuen istant batez ezen oldartu eginen zitzaizkiela guardiei.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

7 (adizlagun gisa)

Hura ailegatu aitzin, hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Buru-xut eta oilar antza bulegoratu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Arratsaldean, bata okela egosien erdian eta bestea arrainen artean eserita, oilar-oilar agertzen ziren, ea nor ederrago, ahal zuten kalterik handiena elkarri eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.

8 argi oilar zomorroz-eta elikatzen den txori moko-luzea, buru gainean lumazko mototsa duena (Upupa epops). ik basoilar.

Usapal diamante bat, koral-moko bat, masail-laranja bat; argi-oilar bat, esnea bezain zuria, garezurrean tente hiru luma hori argi zituena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Argi oilarrak jo dute, eguna sentitu dute!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Argi-oilarrak pu-pu-put ("espan edo zeloan daudenean alkarri deitzeko"); enarak txotxi-txotxi ("txio berezi onekin azaltzen dute beren estuasuna ta samiña"); txindorrak uit-uit; buztangorriak uit-tro-tro; [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

9 oilar joko oilarren arteko borrokan datzan jokoa.

Ez da inon aipatzen Hemingwayren zaletasun handienetakoa ziren oilarrauzkak edo oilar-jokoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 317. orr.

Oilar jokoan aritzen zen han jendea, musika entzuten zuen; mozkorren eta loterien oihuak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 155. orr.

Film horietan, oilar jokoak, hartzak, azeriak, txerriak, hipopotamoak, fokak, zikoinak eta arkumeak ikus daitezke, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-07-24

10 oilar-pisu boxeoan, goi mugatzat 53,5 kilo duen pisua.

Egun hartako saioan guztiak oilar pisuko boxeolariak ziren, baina aurrean zeukan honek Joseluk baino hamar kilo gehiago zituela zirudien.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

11 oilarrak jo oilarrak kantatu.

Oilarrak jo arte geratzen zen beti berarekin, baina egun hartan lehenago alde egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

Oilarrak jo berria zuen eta eguzkiaren lehen pindarrak ageri ziren ekialdean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.

Baina Pedrok ukatu egin zuen berriro, eta berehala oilarrak jo zuen.  Elizen arteko biblia   Jn 18,27

Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu.  Elizen arteko biblia   Mk 14,30

Une hartan, hiriko patioren batean, urrun, oilar batek jo zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.

Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak.  Elizen arteko biblia   Mk 14,72

· Itzuliko zarete, zorionaren oilarrek jotzen dutenean, gaztaina egosiak ernamuintzen direnean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 32. orr.

12 oilarrak kukurruku jo

Hitz egitekotan zuan oilarrak kukurruku jo duenean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.

Atera du saskitik oilarra, ego azpian axkure egiñez, or jo dio kukurruku.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 39. orr.

Beste oilar batek jotzen zuen nigan kukurruku.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.

· Hiru bider kukurruku jotzea normala da; askoz gehiago egiten baditu, seinale eguraldi gaiztoa datorrela edo norbait hilko dela gertuan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

Ez nuen kukurruku jotzeko denbora handirik izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus