Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oinbular (orobat oin bular) iz oinaren gainaldea, behatzetatik zangoarekiko luturaraino; oinetakoetan, gainalde hori estaltzen duen zatia.

Burdinaren kolpea nabaritu zuen oin-bularrean, ez zituen belaunak tolestu behar izan botek oinarri har zezaten. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 236. orr.

Lehenengo, oinazpi guztia; gero, oinbularra, eta, amaitzeko, taloia eta berna oinazpiarekin lotzen dituen ertza. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 143. orr.

Letrak kiribilka ari ziren, denda eta bulegoetako lanaz unaturik zeuden aurpegi, atzamar eta oinbular minberatuen artetik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 239. orr.

Txapinen gaindik, ikaraz dardaraka bezala zituen oin-bularrak, basamortu bakarti haren aurrez aurre. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 207. orr.

Osaba zapatariaren esku trebeek moztutako larrua oinbularrak josten zituzten josleei eramaten nien, eta gero joan behar nuen oin-bularrak hartzera eta eraman behar nituen zapatak egiten zituzten langileengana. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 203. orr.

Nekatuta zegoen eta mina zeukan oinbularretan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 62. orr.

Orain oinbularrez eta orain orpoz, orain belaunez eta orain buruz... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus