Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okulista (orobat okulizt g.er.) iz begietan espezialista den medikua. ik oftalmologo.

Maputon zazpi okulista daude, Kuban ikasitakoak denak. Berria - Gaiak   2004-06-15

Koloreen konbinaketa gustukoa ez duenari nork ordainduko dio okulista? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 234. orr.

Okulista batek egiaztatu zidan ez zegoela nire ikusmena arazo horren muinean. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 66. orr.

Pentsa dezagun nolako eragina izango lukeen gure poltsikoan, esate baterako, etxebizitza eskuragarri balego, edota haurtzaindegi publikoak, dentista edo okulistak doan bagenitu. Berria - Ekonomia   2006-04-27

Okulista eta begizainek bera dute zaindari; baita elektrizistek ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 480. orr.

Atzo Anneren bista beste gairik ez zen izan etxe honetan, amak Kleiman andreak okulistarengana eraman nintzan proposatu zuelako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 117. orr.

Block-eko erizaina otoiztu nuen lagun nezan kanpalekuko okuliztera, hau ere presoa, hungariarra, frantsesa ontsa emaiten zuena. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus