Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

olatu (orobat olato g.er.) 1 iz itsas uhina. ik baga; uhin 6.

Hondartzara jaitsiko ote ginen geunden, olatuak ikusteko. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 114. orr.

Han behean olatuak hausten ikusten zirela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 348. orr.

Olatua haustean ur-zipriztinak barreiatzen diren bezala. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 200. orr.

Luzeak dira azken hondartzan lehertzen diren olatuak. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 290. orr.

Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen, eta 14 metroko olatuak altxarazi zituen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 63. orr.

Baretu zen azkenik ekaitza, lasaitu ziren olatuak, eta belak berriro zabalduz aurrera jo zuten. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 53. orr.

Goxoa da, leuna, itsasoko olatuak bezala lerratzen da. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 245. orr.

Olatuak sentitzen dira harkaitzen kontra jotzen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 149. orr.

Ez zenuke bost minuturik ere egingo hemen, olatu batek jo eta berarekin eramango zintuzke-eta. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 137. orr.

Han behean olatuek arrokei harrokeriaz eta egoskortasunez erasotzen dieten artean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 261. orr.

Eta uretan zegoen bitartean gozatu egiten zuen eta olatuak hartzen zituen. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 158. orr.

Gogor eusten zion enborrari, olatuaren atzerakoak ez zezan berriro ere itsasora itzuli. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 105. orr.

Patrizio, lema zuzenduz, hurrengo olatuaren zain geratzen zen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 53. orr.

Gau hartan olatuak harro zebiltzan itsas pasabide honetan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 24. orr.

Biharamunean, hondartzara joan nintzen autoz: oskarbi eta bero, eguerdia eta olatuak bare. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 267. orr.

Olatu bat zetorrelarik, saihetsetik hartzen zuen, eta itsasontzia gora olatu bizkarreraino joaten zen eta gero berriro erortzen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 53. orr.

Itsasoaren ertzean eserita egon ginen, olatuen joan-etorrien errainuei begira. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 198. orr.

Ez zegoen ordea olatuen joan-etorri ohikorik batere, aitzitik, itsasoak astinaldi labur, laster, haserreak jotzen zituen, norabide guztietan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 59. orr.

Berriro ere isiltasuna, olatuen hots urruna eta haizearen laztan leuna ostatuaren terrazan. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 68. orr.

2 (izenondoekin)

Ohartu gabe, itsasoaren erdian gaude olatu harrotuen erdian. Berria - Gaiak   2006-02-21

Harik eta hurrengo instantean bertan gelditu eta izozten zen arte olatu harroen belztasun arantzadunagatik. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 26. orr.

Aurrekoak baino olatu indartsuago batek jo zuen dikearen kontra. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 166. orr.

Zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro zaizkit. Elizen arteko biblia   Sal 42,8

Egunaren argia moteltzen joan ahala distira gehixeagoz zilarreztatu zituen olatu zakarrak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 67. orr.

Lehengoan Labarpeko olatu apartsuak blaitu ninduenean bezalatsu. Txillardegi   «Labartzari agur» - 52. orr.

Hala itsasoa, haize bortitzek bere lautadei eragiten dietenean, marmol distiratsuzko olatu zuri bihurtzen da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 139. orr.

Joniar itsasoko olatu urdinak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 115. orr.

Idoiaren isiltasun tristeak olatu leunen doinua zuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 199. orr.

Orroa dagi itsasoak, olatu handiak harrotuz. Elizen arteko biblia   Hab 3,10

Batbatean olatu handi batek zipriztinduko zaitu eta zartakoa sentituko duzu aurpegian. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 203. orr.

Olatu gaitzen ilarak ez zuen etenik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 28. orr.

Olatu eskerga bat lehertzen hasia ikusi dut aurrealdean. Txillardegi   «Labartzari agur» - 151. orr.

Portu sarreran olatu itsuak barraren kontra lehertzen zirela. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 405. orr.

Kostaldea ozta-ozta suma zitekeen, tarteka, olatu mehatxatzaileez haruntzago. Txillardegi   «Putzu» - 319. orr.

Itsasoko olatu haserreak dira, beren lotsarien aparra botatzen dutenak. Elizen arteko biblia   Ju 1,13

Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 12. orr.

Olato jostakinak. Herria   2005-06-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 144. orr.

Olatu-kolpeen edo itsaso zabalaren indarrarengatik. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2590. orr.

Olatu-erasoren batek lemari eragitera behartzen zuenean. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 141. orr.

Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 227. orr.

Olatu hotsa zabaldu zen eskailerak igotzen zituzten bitartean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 148. orr.

Itsaso haserrearen olatu-burrunba dirudite haren oihu larriek. Elizen arteko biblia   Jr 51,55

Olatu sailak, lauzpabost lerrotan jarraian leherturik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 28. orr.

Munstrotzar ikaragarri baten lerdea zirudien olatu-tontorretako bitsak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 143. orr.

Goserik daudenean, itsas hondotik irteten zaie kantua; pozik daudenean, berriz, olatu gain apartsuetatik... Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 129. orr.

Andreasek olatu-mazelen kontra zuzentzen zuen branka belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 143. orr.

Kaio-saldo goseti baten kurrixkak: halakoxea zen hotsen anabasa hura, tai gabe errepikatzen den olatu-korda etengabearen apar gainean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 34. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zuk baretzen duzu itsas olatuen burrunba. Elizen arteko biblia   Sal 65,8

5 irud/hed

Horixe ba, lagunok: olatu bat egin genuela, olatu erraldoi batean jaso zela stadium osoa. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 167. orr.

Ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzuntsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 124. orr.

Orgasmoa olatu bero eta zukutsuetan ari zitzaidan etortzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 78. orr.

Saiatu zen ihesa eragozten zion olatu hartatik irteten; Cossonnerie kalean zehar ahalegindu zen, Berger kalera jo zuen, Innocents plazara, Ferronnerie kalera, Halles kalera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 54. orr.

Balio merkatuen suspertzearen olatua hartzeko. Berria - Ekonomia   2004-05-21

Oraingoz, ezkerreko alderdi berrirako ekimena sinpatiazko olatu baten gainean ari da igerian. Berria - Mundua   2004-08-14

Egun-argizko olatu bat sartu zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 171. orr.

Baina sentimendu garbi haien ondoan [...] beste zerbait azaleratzen zen, Wagnerren musikaren olatu asaldatuen artean: kemena, indarra... indarkeria beharbada. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 17. orr.

Une berean, memoriaren olatuak bultzaturik, gutun beltz haren barnean agertutakoa txerritegian imajinatu zuen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 266. orr.

Atetik sartu bezain laster, nahigabezko olatu batek blaitu zuen Paul, negargura sentitzeraino. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 28. orr.

Sabeletik gora, beldurrezko olatu erraldoi batek nire pentsamendu guztiak suntsitzeko mehatxua egiten zuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 82. orr.

6 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aire-olatu mugikorra izaten da haizea, eta ezin izaten da nondik nora joko duen asmatu. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 750. orr.

Zuk ere gustura egingo zenuke txorien moduan hegan, haize olatu bat harrapatu eta harekin irristatzeko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 203. orr.

1945eko abuztuaren 6an, Enola Gay hegazkinak Little Boy izeneko 400 metroko su-olatu bat askatu zuen Hiroshimako arimen gainean. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 18. orr.

Berehala sentitu ditut esperma-olatuak latexezko moilen kontra alferrik hausten. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 44. orr.

Itsasgoran bezalako jende-olatu bareak mugitzen ziren. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 127. orr.

Beste giza olatu baten hasiera zen Harlemerako, agian. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 189. orr.

Apeztu berri eta omonier nintzela, istudiant gazteek tiratua ninduten karrikako gazte-olatura. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 46. orr.

Puritanismo olatu bat nagusitzen da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 12. orr.

Baina nazka olatu bat sentitu dut, nigan hazten ari. Txillardegi   «Putzu» - 348. orr.

Hipotesiak gaitzespen olatu bat jaso zuen adituen aldetik. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 112. orr.

Koldar negarti guztien kontrako protesta-olatu baten erdian, San Govorren Putzurantz joan zen korrika. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 276. orr.

Berriro ere, gupida olatu bat sentitu nuen nigan, hazkor. Txillardegi   «Putzu» - 181. orr.

Espero ez nuen tristura olatu batek harrapatu nau goitik behera. Txillardegi   «Labartzari agur» - 52. orr.

Keinu xume hark oroitzapen olatu gazi-gozo bat ekarri zidan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 182. orr.

Gizakien golkoetan iraulka diharduten kezka-olatu tristeak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 395. orr.

Nik plazer olatuak sentitzen nituen, oihu eragiten zidatenak. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 15. orr.

Mirespen olatu batek hartu ninduen jokalari alemanaren estrategiaz jabetzean. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 21. orr.

Ezin gorroto olatu hura gaindi. Txillardegi   «Putzu» - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus