Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondarrutar (orobat ondarroar g.er.) 1 izlag/iz Ondarrukoa, Ondarruri dagokiona; Ondarruko biztanlea.

Aitzol Aramaio ondarrutar zinemagilearen Terminal-ek film laburrik onenaren saria lortu du LaCinemaFe zinemaldian. Berria - Kultura   2004-08-25

Ondarrutar kantari edo musikero batek Beti lo hitzekin itzuli zuen jatorrizko Without love. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 69. orr.

Iragan asteazkenean bihotzekoak emanda hil zen kotramaisu ondarrutarra gogoratuko dute astelehenean Ondarroan. Berria - Ekonomia   2006-03-25

Agustin Zubikarai ondarrutarrak ere argitasun bera ematen du. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 142. orr.

Euskarazko jende natula izatea oso zaila da, azpeikoitiarra edo ondarrutarra ez denarentzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 29. orr.

XIX. mendearen bukaeran Ipar Ameriketara artzain joandako ondarrutar bat da Garmendia. Berria - Kultura   2004-12-05

Guraso galiziarren seme-alabak izan arren, zeharo ondarrutarrak diren gazteak. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 212. orr.

Euren izen-deiturak gorabehera, ondarrutar peto-petoak dira. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 212. orr.

Ondarrutarrek bazuten arrauneko proba garrantzitsuenetan aritzeko grina, eta trainerua ere bazuten izan. Berria - Kirola   2004-07-24

2 Ondarruko hizkera.

Antzerako arazo bati egin behar izan dio aurre Kirmen Uribek "Bar Puerto" ikuskizunean ondarrutarrez jasotako adierazpenekin. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus