Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ondo3 1 iz landare edo zuhaitzen banakoa. ik arteondo, mahatsondo etab.

Bi urte berantago aterbe baten pean ezarri zuten arbola zahar horren ondoa. Eta mahats aldaka zenbaitek, ondoen artetik edo berdin bidean berean luzaki hedaturik, beren hosto jori zabalak goizeko eguzki goxoan hain nagiki etzaten dituzte non ibiltariak, bereari jarraikiz, loak hartua iduri duten gauza bizidun horiek ez baititu nahi, lehertuz, iratzarrarazi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 144. orr.

Haatik, zuhaitz ondoen fruituak eta arto uzta mutilentzat, baita ere oilo, ahate, urtxo, zerri eta ardi zonbeitzu. Herria   2005-03-24

Ez dakit nolaz haz zitezkeen, gutako inori ez baitzitzaion inoiz burutik pasatzen ez arrosa-ondoak ureztatzea ez inaustea. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 62. orr.

Etxe gibeleko mimosa ondoari so nindagon joanden egun batez. Herria   2005-05-05

2 motzondoa, epaitondoa.

Eta hamarretik bat bakarra bertan gelditzen bada, huraxe ere suari emango diote, haritza eta terebintoa bezala: moztu eta gero, ondoa besterik ez zaie gelditzen; baina ondo horretatik kimu santua erneko da berriro. Elizen arteko biblia   Is 6,13

Mizpira bere ondoaren gainean landu, urte batez zauriak senda zakizkion igurikatu eta, zizelkatu ondoren,huna nun eskuratzen dutan. Herria   2005-05-19

3 irud/hed

Eulia ala nematodoa? hilabete batzuez, Sydney-k emandako nematodo-ondoarekin jolasean jardun nuen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 80. orr.

Egiten ditu hiru zati bere ederraren gutunak, lehenengoari atxikitzen dio eder harengandik jasoa zuen potret bat, bigarrenari maitasunezko hasiera letra bat eder hark pintatua, hirugarrenari haren adatsetako ile ondo bat. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 238. orr.

Zafraldi ona zinuke mehexi egiazki buhame-ondo batekin ezkontzen baitxira; baina, paso. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 301. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus