Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ondore 1 iz ondorioa.

Agerian utzi nahi izan dut, jokabide jakin bat hartzen bada, hartatik ondore jakin bat segitzen dela.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 101. orr.

Laburbilduz, beharrezko dugun unibertsala azkenik emaitza bat da, ondore aparteko bat, erabaki baten ondorioa, subjektuak bizi izandako egiari dion leialtasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 134. orr.

Baina ikusten duzue ene harreman haien ondore gaixtoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 252. orr.

Ipar beltzak ondore gaitzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Hori izan zen Erosek Anterosen aurka eginiko guduaren ondore itzal beltzekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Ondore zibiletan arauzko den lege korritutik at ere, bada merkataritzan korritu arrunta, lege finko eta zehatz baten objektua ere ezin izan daitekeena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Ikusi ditugu beraz horien ondoreak, beren itsas untziaren inguruan beldurgabeko gudari famatuen moldean.  Herria   2003-02-20

2 ondorengoa, norbaitengandik sortutako izakien multzoa.

Basamortua mundua da, garai hartan landugabea eta antzua bertuteen doktrinari dagokionez; semeen ondore eder eta zabala, berriz, anaien kopuru handia, bertute oroz jantzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Esan zion: oparo bedeinkatuko zaitut eta ondorea erruz ugalduko.  Elizen arteko biblia   Heb 6,14

Orain, adin honetara iritsi naizelarik, nire ondoreaz hasi naiz pentsatzen, eta tragikoa iruditzen zait mundu hau ondorengorik egin gabe utzi behar izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 312. orr.

3 ondorez ondorioz.

Norberak, ondorez gertatuko zaionaren jakinaren gainean, hala eginez gero hil egingo dela jakinik, berariaz egindako edozein ekintza izango litzateke bere buruaz beste egitea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 132. orr.

Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus